2009/01/25

METODOA


METODOA: Bidea. Ibilbidea. Azterbidea. Helburu bat lortzeko jarraitu behar den bidea.Giza arrazoiak jorratu beharreko bidea egia aurkitzeko. Gure arrazoia desbidera ez dadin ezinbestekoa da metodo bat erabiltzea.
Metodoak giza arrazomenari norabide zehatza eta segurua ematen dio.

1637an "Discours de la Méthode" argitaratu zen. Azpitituloak zera zioen: " Norberaren arrazoia ondo zuzentzeko eta zientzietan egia aurkitzeko".Metodoaren arauak edo legeak bete ezkero gizakiak ez du inoiz faltsua dena egiazkotzat hartuko. Ez da, beraz, nahastuko.
Begibistakoa da Descartes oso baikorra zela horrela pentsatzerakoan.Zientzigizonek ikerketa zientifikoak egiterakoan metodo bat erabili behar dutela gauza jakina da.
Baina gure eguneroko bizitzan ez da berdin gertatzen. Eguneroko gorabeheretan egia eta okerra bereiztea ez da hain erreza. Ikusi besterik ez dago zenbat alditan konfunditu egiten garen. Egunez egun aurkezten zaizkigun zalantzetatik ateratzea hain erreza balitz...

03 - Filosfia Aquí y Ahora - T 01, Cap. 03 HUMANISMO, IDEALISMO, DESCARTES from cubo sampron on Vimeo.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Egia da, metodoa gaur egungo ikuspegi logikotik ez da batere lagungarria eguneroko bizitzarako, zientzietan guztiz logikoa da, gauza teoriko bat delako baina nire ustez gizakiok ez gara Deskartesek zioen moduko makinak eta horregaitik bizitzeko metodo zehatz bat ez da ezertarako balio, hori guztiaren gainetik baitgaude.

Anónimo dijo...

Arrazoia du Unaik, gizakiok makina bat baino gehiago garelako, gure burmuina pentsamendu guztiz landuagoak egin dezakeelako, adibidez makina bat den arratoi batekin konparatuz.