2010/09/27
EZAGUT EZAZU ZURE BURUA
SOKRATESek Ironiaz baliatuz sasijakituria kritikatzen du. Ezjakinaren itxura eginez elkarrizketan parte hartzen duten solaskidearen “jakituria” zalantzan jartzen du, bere jakinezaren aitorpena lortu arte.
Maieutikaz baliatuz gure barnean dauzkagun ezagutzak erditzen lagundu egiten du. Ezagutzean ez dugu ezer berririk asmatzen, barruan daukaguna kanpoarazi baizik. Amarengandik jasotako trebetasuna da.
Sokrates maisu etikoa dugu. Filosofiaren helburua etikoa da. Norberak bere burua ezagutu, gobernatu eta arrazoiak esandakoa bete. Sokratek bat egiten du jakintza eta bertutea. Ongia zer den jakinda ondo jokatuko dugulakoan dago, inor ez bait da gaiztoa bere borondadez. Gaiztoa ezikasia da eta gaizki jokatzen du ongia zer den ezagutzen ez duelako. Horretan datza intelektualismo morala izenekoa.Zientzia bezala bertutea ere irakats daiteke.
Jakintsua izateak bermatzen du zuzentasuna eta zoriontasuna? Ez al daude pertsona oso jakintsuak bere jakituria gauza txarrak egiteko erabiltzen dutenak? Posiblea da pertsona txarra izatea eta hala ere zoriontsua? Gauza batzuk jakiteak ez al gaitu zorigaizto bihurtzen? Zoriontsua izateko hobe al da gutxi jakitea?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
50 comentarios:
Unai Uriarte 2.D :
Nire iritziz zoriontsu izateko ez da jakintsu izan behar. Maitasuna, familia, dirua eta osasuna izanda zoriontsu izan gaitezke
Jakintsua izateak ez du baldintzatzen zuzen jokatzea eta zoriontsua izatea. Intelektualismo moralak akzio txarren sorrera ezjakiteak eragiten duela esaten duen arren, pertsona batek zoriogaiztoa izan daiteke bere akzioen ondorioak ezagututa.
Nire ikuspuntutik zoriontasuna norberaren bere buruarekiko konformidadean dago eta bere bizitza baldintzatzen duten faktoreetan. Gure bizitzan zehar faktore horiek aldatuz joaten dira, eta ondorioz batzuetan zoriontsu sentitzen gara eta beste batzuetan ordea ez.
Jende batzuek zoriontsuak dira besteei kaltea eginez, hau dela eta jende txarra zoriontsua izan daitekeela uste dut (hala ere, euren jarrerarekin beste jende batzuk zoriontsu izateak ekiditzen egongo dira ziur aski).
Laburbilduz, zoriontasuna eta jakituria guztiz aparte doazen bi gauza direla esango nuke, zeren eta jakintsuak eta ez jakintsuak zoriontsu izateko aukera berdina baitute, zoriontasuna norberaren buruan eta adostasunean dago eta.
Sofistek es bezala Atenasen jaio zen filosofoa da Sokrates. Ez zituen libururik idatzi. Aristokaziaren aldekoa zen.
Bere uztez, demokrazia manipulatua zegoen Sofistengatik. Heriotz zigorra inposatu zioten idei txarrak ezartzeagaitik. Bere irakaskuntza sistema dialogoan ematen zuen, elkarrizketak erabiliz. Bere irakasleetako bat Platón izan zen.
Bere filosofia helburua giza subjetibitatea aurkitzea zen. Eta bi moduz aurki ditzakegu ironiaz edo maieutikaz. Ironiak dioenez, gizakiok gai izan behar gara ezer ez dakigula baieztatzen eta maieutikari dagokionez, egia aurki ditzagu elkarrizketa baten bitartez.
Hiru galdera egiten zituen : Zer da ontasuna? Zer da zuzentasuna? Zer da zoriontasuna?. Intelektualismoaren etika zabal du egin zuen. Jokaera eta portaera azaltzen zuen. Jokaera ona izateko egia jakin behar dugu eta jakintsuak bagara zoriontsu izango gara, aldiz, jakintsuak ez bagara eta ez bagara egia aurkitzeko gai ez gara zoriontsu izango.
Sokratesi heriotza zigorra inposatu zioten bere ideiak defendatzeagatik.
Naiz eta bera jakin barkamena eskatzen bazuen ez ziotela jarriko,ausarta izan zen eta epaiketan azaldu zuen bera,bere galderekin, hobetu egin zuela Atenas.
Nire ustez, ez da zoriontsuagoa jakintsuagoa dena, baizik eta berezko ideiak dituena eta aldarrikatzen dituena(errespetuz).
Sokrates Atenasen jaioa zen, eskultore eta emagin baten semea izanez. Bere amaren lanaren ondorioz bere filosofiaren helburua garatuko du: dialogoaren bitartez egia erditzea.
Bere irakatsiak erabilera etikoa dute zeren eta intelektualismo etikoa da haren sormena. Idei honen arabera ongia zer den jakinda ondo jokatuko dugu eta zorintsuak izango gara.
Jakituria lortzeko lehenengoz gure ezjakintasuna onartu behar dugu, eta, gero egia erditu erlkarrizketaren bitartez.
Intelektualismo etikoaren oinarririk garrantzitzuenak dio: "ez-jakinak ez du zoriontasuna lortuko, ongia zer den ez dakielako". Horren ondorioz supoosa dezakegu jakintsuak bakarrik zoriontsuak izan ditzatekela.
Orduan, zoriontsuak izateko gure ez-jakituria onartu behar dugu gero ongia ezagutzeko
Sokrates jakintsua zen eta oso txarto bukatu zuen.
Nire ustez ez da beharrezkoa jakintsua izatea zoriontasuna lortzeko zeren eta gure alboan dagoen maitasuna eta batzuetan dirua nahikoa da zoriontsua izateko edo zoriontasuna lortzeko.
Ez zaigu ezer ez balio jakintsuak izatea baina gure alboan ezer ez izatea; ez maitasunik, ez dirurik...
Zoriontsuak izateko, jakintsuak izan arren beste faktore garrantzitsuagoak daudela pentsatzen dut nik.
Jakintasunak ez du zoriontasuna bermatzen. Asko badakizu baina bakarrik bazaude, lagun gabe, senide gabe... zoriontsua izatea saila dela pentsa dezakegu, zoriontasuna ezin dugula indibidualki lortu, besteen influentzia positiboa behar dugulako.
Jakintsua gauza txarrak egin ahal ditu ondo pasatzeko, dibertigarria dela pentsatzen duelako. Baina gauza txarrak egiten duenak, benetan zoriontsua da ? Ezetz esango genuke, zeren eta gauza txar horiek egiten ditu hobeto sentitzeko besteen zorigaitzak ikusten.
Gauzak jakitea askotan ez digu zoriontsuak egitea, baina ez jakitea ere ez. Gai korapilatsua da, nola Portu zoriontasuna? Norbaitek daki?
Amaitzeko, esan dezakegu jakintasuna eta zoriontasuna ez dagoela loturik. Asko edo gutxi jakiteagatik ez gara zoriontsuagoak,dakiguna, gure bizitzarekiko daukagun jarrera alda ditzakegu, baina ez zoriontasuna eman.
Sokratesen ustez jakinduria zoriontasunaren aurrebaldintza da.
Nire ustez hori ez da beti egia izan behar. Gizakia zoriontsu izateko bere inguruan pertsonak behar ditu zeren eta jakintsua izanda baina bakarrik egonda ez du inoiz zoriontasun osoa lortuko. Ala ere ez-jakintzua ezin daiteke guztiz zoriontsua izan zeren eta bere inguruan dauden gauzak ez ezagutzean seguruenik gezur batean biziko da eta hori deskubritzean zorigaiztoa izango da.
Hau guztiarekin batera esan dezakegu zoriontasuna lortzeko hainbat baldintza bete behar direla. Haien artean gezur bat bizitzen ez dugula jakiteko gaitasuna (horrek jakinduria eskatzen du) eta maite gaituzten pertsonez inguratua egotea besteak beste.
Sokratesek Atenaseko gai publikoak kritikatzen zituen; talde txiki bat biltzea lortu zuen baina heriotza zigorra inposatu zioten.
Epaiketan lasai zegoen eta barkamena eskatu izan balu libre joateko aukera izango zukeen, baina ez zuen egin. Berak zioen bere galderekin Atenas hobetu egin zuela.
Sokrates exekutatuta izango zen atenatarrek egiten zuten moduan: zikuta edanez. Bere herritarrei frogatuko zien arrazoiaren printzipioetatik hiltzea merezi zuela; mundua zalantzan jartzeagatik.
Nire ustez zoriontsua izateko ez da beharrezkoa jakintsua edo ez-jakintsua izatea; beste baliabide batzuk izanda zoriontsu izan gaitezek adibidez: familia, osasuna…
Sokratesen filosofiaren helburua zeure burua ezagutzea izan zen,eta haren ustez zuzentasunaren ondorioa zoriontsua izatea zen.
Nire ustez,Sokratesek bere filosofiarekin transmititu nahi zuena zure mugak,beldurrak eta bertuteak ondo ezagutu behar dituzula zen,horrela gizaki hobeagoa izatera ailegatu ahal zarela eta horren ondorioz zoriontsuagoa izan.
Nire iritziz jakintasuna zoriontasunaren aurrebaldintza dela esatea oso gauza erlatiboa da.
Sokrates Atenasen jaio zen K.a. 470. urtean. Emagina eta eskultore baten semea izan zen baita Platonen maisua ere. Demokraziaren hondamena ikusita, hura kritikatzen hasi zen baita sofistak ere, beraien eszeptisismo eta erlatibismoaren kontra baitzegoen eta demagogiaren sorrera beraiei leporatzen baitzien.
Demokrazia kritikatzeagatik eta jarraitzaile gazte-talde bat biltzeagatik atxilotu egin zuten. Epaitu zutenean, Sokrates bere idealak defendatu zituen nahiz eta jakin barmena eskatzekotan seguruenik libre utziko zutela. Heriotza zigorra ezarri zioten baina Sokrates ez zen inoiz egindakoaz damutu.
Nire ustez Sokrates oso adoretsua izan zen bere ideiengatik hil baitzen baina ez nago adoz bere intelectualismo etikoarekin, nire aburuz zoriontsu izateko ez baikara jakintsu izan behar.
Sokrates hil zuten bere ideiak defendatzeagatik.
Nire ustez jakintsua izatea ez da garrantzitsuena.
Zertarako nahi duzu jakintsua izatea,beste gauza garrantzitsuagoak ez badituzu: maitazuna,osasuna,familia...
Nire ustez jaikntsua izatea ez du zerikusirk zoriontsua izateko.
Badaude pertsona txarrak eta jakintsuak direla eta nire iritziz hauek ez dira zoriontsuak. Ezinezkoa da gauza txarrak egitea eta ondo sentitzea. Beraz, jakituria eta zoriontasuna ez daude loturik.
Nire ustez zoriontsu izateko ez da jakintsu izan beharrik.Zoriontsu izatea bertsona bakoitsean datza, bakoitzak zoriontsu izateko modua dauka, batzuk diruan aurkitzen dute zoriontasuna, beste batzuk familian,...
Jakintsua izatea ez du zoriontasuna ziurtatzen, batzuetan asko jakiteak txarra da, eta beste batzuetan ez.
Sokrates K.a. 470. urtean jaio zen, Atenasen. Sofisten eta demokraziaren lehen kritiko amorratua izan zen. 399. urtean, demokrazia berriro ezartzean Atenaseko jainko-jainkosak ez errekonizeatzagatik eta gazteen morala hirotzeagatik heriotza-zigorra ezarri zioten. Era ez-profesional batez klaseak ematen zituen, hau da, ordaindua izan gabe eta sofistek ez bezala, dialogoa erabiltzen zuen.
Sokrates esan zuen gauza bat "Ezagut ezazu zure burua" eta hori lortzeko erabiltzen zuen metodoak bi pausu zituen, lehena ironia zen eta bigarrena, maieutika.
Maisu etikoa izan zen, filosofiaren helburua etikoa bilatzen zuena. Zera azaltzen zuen, Zuzentasuna zer den jakinda, hau da, jakintsua izaten, zuzen jokatuko dela eta horregatik, zoriontsu izango dela. Nire ustez, hori ez du egia izan behar. Jakintsu asko ez dute ondo jokatzen eta zuzen jokatzen duten asko zoriontsu ez dira.
Pentsamolde honi intelektualismo etikoa deitzen zaio nahiz eta beti egia izan behar ez duen.
Sokrates, sofisten aurka eta Atenaseko demokrazia ustelaren aurka egon zen beti, eta bere ideiak defendatu zituen hil zuten arte.
Bere ideiengatik hil zuten lehenengo heroia izan zen.
Nire ustez, jakintsu izan gabe, zoriontsu izan daiteke, batzuetan, gutxien dakien pertsona zoriontsuena baita.
Sokrates (k.a.470-K.a 399)Grezia Klasikoaren filosofoa zen.Platonen irakaslea izan zen.Sofista teorien kontra zegoen. Bere amaren lana ikusiz garatzen du bere filosofia-sistema: dialogoaren bitartez egia erditzea.
Bere helburua giza subjektibitatea aurkitzea zen, bi moduren bitartez:
Ironia ( "Bakarrik dakit ezer dakidala") eta maieutika ( "Elkarrizketaren bitartez egia erditu").Sokratesen ustez, zoriontsua izateko jakintsuak izan behar gara.
Nire ustez, ezin gara izan zorionak jankintsuak bakarrik izaten,zeren eta ezin badugu gure ezagutzak konpartitu inorekin ez gara pozik biziko.
Hau da, bizitzeko maitasuna behar dugu eta zoriontasun hori handiagoa izateko beste elementu dauzkagu dirua, familia, lagunak, osasuna...
Nire ustez,zoriontasuna izateko ez da behar jakintsua izatea.Gizakiari zoriontsua egiten diona bere familia,osasuna,ekonomikoki ondo egotea eta bizitzan maitasuna izatea eta abar dira.
Zenbait pertsonek beren jakituria erabiltzen dute gauza txarrak egiteko eta zoriontzu egiten die besteei kaltea egitea eta ezin dira zoriontsu izan bere kontzientzia ez dielako usten.
Amaitzeko ez da zoriontsuago gehien dakiena,ber buruarekin ondo dagoena eta berezko ideiak dituena baizik.
Sokratesen ustez jakintsuak izan behar gara zoriontsuak izateko,horrela ondo jokatuko dugulako.
Egia da jakintzaren bitartez zoriontsua izan dezakegula,baina badaude pertsona oso jakintsuak gauza txarrak egin dituztenak.
Posiblea da pertsona txarra izatea eta aldi berean,zoriontsua?
Nire ustez,pertsona horiek ez dira zoriontsuak badakitelako ondo ez dutela jokatu.
Sokratesek atenasi bere iritziak adierazteagatik hil zuten. Garai hartan oso txarto ikusten zen atenaseko demokraziaren kontrako pentsamenduak adierzatea.
Hala ere handik aurrera jendeak ikusi zuen nola pertsona batek hil zela bere printzipioak defendatzeagatik eta horrek atenas aldatu zuen.
Nire ustez,ez gara jakintsuak izan behar zoriontsuak izateko.Nire ustez,zoriontasuna beste gauza batzuengatik baldintzatuta dago adibidez:familia,lagunak,osasuna...
Nire ustez, jakituriak ez du zertan zoriontasuna bermatu.Jakintsua izateak ez du zoriontsu bizi zarenik esan nahi,zoriontsua izateko beste hainbat faktore behar baititugu:familia, lagunak, osasuna, dirua...
Baina, zuzena zer den dakienak errazago izango du pozik bizitzen, gauzak ondo egin dituela jakingo baitu.Izan ere, ez dut uste gaiztoa dena pozik bizi izango daitekeenik, ez jakituna ez bada.
Sokratesek jakituriaren garrantzian oinarritutako ideiak eta garaiko sistema politiko demagogoaren aurreko jarrera kritikoa azkeneraino defendatu zituen, ondorioak zeintzuk izan zitekeen jakinda ere.
Horregatik esan dezakegu garai hartarako Sokrates oso ausarta izan zela eta bere hilketarekin haren ideien defentza askoz aurrerago eramatea lortu zuela.
Zoriontasuna lortzeko ez da bearrezkoa jakintsua izatea! Beztela jakinturia eta zoriontasuna balio berbera izan beharko lukete? Ez horregatik nire ustez bata lortzeko ez da beharrezkoa bestea edukitzea. Zoriontasuna beste hainbat gauzetan oinarritzen da. Bakoitzak gauza desberdinekin lortzen du zoriontasuna baina zenbait gauza orokorrak dira ia guztientzat adibidez: familia, dirua, osasuna... Ezaugarri hauek gende ez jakintsua ere lortu ditzakete eta ondorioz zoriontsuak izan daitezke.
Jakintsua izateak zoriontasuna bermatzen du? Nire ustez ez. Munduan hainbat motatako pertsona daude, jakintsuak, ez jakintsuak, zoriontsuak, ez zoriontsuak etab.
Beraz orain esandakoarekin, zoriontasuna eta jakituria ez daude lotuta. Zergatik? Zoriontsua izan ahal zarelako eta jakintsua ez. Hau da, zoriontatsuak izateko maitasuna behar dugu eta zoriontasun hori handiagoa izateko beste elementu batzuk dauzkagu. Dirua, familia, lagunak.. eta elementu hauek ez daude jakituriarekin lotuta
Sokrates-en ustez meresi zuen bizitza galtzea zure ideak defendatzeagatik.Berak uste zuen Atenasko demokrazia ustelduta zegoela eta aldatzen sahiatu egin zen.
Berak hautatu zuen mundua kuestionatzea,bizitza galdu zuen,baina bere ideiekin azkenerarte jarritu zuen.
Sokrates, greziar filosofo ospetsuari, heriotza zigorra imposatu zioten bere printzipioak eta sinesmenak defendatzeagatik. Berak izan zen Atenaseko demokrazia kritikatu zuen lehena eta nahiz eta bere bizitza salbatzeko aukera izan... berak aukeratu zuen hiltzea bere printzipioak defendatzen.
Posoiaz hil zuten bere ikasleak.
nire ustez, sokratesek ondo egin zuen bere bizitza sakrifikatu zuenean bere ideiengatik.
Nire ustez, alde batetik,jakintsua izateak bermatu egiten du pertsona baten zoriontasuna eta zuzentasuna, zeren eta bizitzan zehar ondo jokatu ahal izateko, jakintsuak izan behar gara. Baina beste kasu batzuetan, jakintsua ez izateak ez du zerikusirik zoriontasunarekin.
Munduan, badaude pertsona oso jakintsuak direla eta bere jakituria gauza txarrak egiteko erabiltzen dutela. Adibidez, beste pertsona batzuk izorratzeko helburuarekin.
Nik uste dut, pertsona txar baten zoriontasuna, azkenean, ez duela lortzen zoriontasun osoa, moralki zeozer falta zaiolako.
Batzutan, gauza batzuk jakitea, zorigaizto bihurtzen gaitu, gainean ardura bat dugulako.
Zoriontsua izateko, hobe da jakitea, gauzak nola egin jakiteko eta besteen aurrean nola jokatu behar den jakiteko.
Nire iritziz,jakituria eta zoriontasuna ez daude lotuta, hau da,ez dela jakintsua izan behar zoriontsu izateko.
Ez da zoriontsua jakintsuagoa dena,zoriontsua izan daiteke jakintsua izan gabe.
Nire ustez, zoriontasuna beste alorretan aurki dezakegu: osasunean,familian..
Jakintsua izatea geure zoriontasunean eragina badauka ere, beste arlo asko daude, jakinduriarekin ezer gutxia daukatela aman komunean.
Jakinduria gauza txarrak egiteko erabiltzen dutenak ez dira benetan jakintsuak, izan daitezke azkarrak eta berekoiak, baina ez dut uste jakinduria hitza aplikatu dezakegunik gaitoarena egitearekin.
Gaiztoa dena ezin da zoriontsu izan. Ezin da zoriontsua izan badakielako ez dela zuzen jokatzen ari, nahiz eta itxuraz zoriontsu dirudi, gaiztoak diren pertsonak desgraziatuenak dira.
Hortaz, ez da jakintsua asko dakien horrek, edo gutxirekin konfromatzen den hori, zoriontasuna bakoitzaren barneak eta inguruak baldintzatzen dute, jakinduriak laguntzen digu gauza horiek baloratzen.
"Ezagut ezazu zure burua" esaldian Sokratesek bere idealak aurkezten zituen. Berak zioen, natura eta bere sorrera ulertu baino lehen, baikotzak bere barnean duena aztertu behar duela.
Beraren aburuz zoriontasuna zen helbururik gorena, baina jakintsuek bakarrik heldu ahal ziren zoriontasunera. Hori azaltzeko hurrengo argudioak erabiltzen zituen: ongia zer den dakiena ondo jokatuko du eta ondo jokatzen duenak zoriontsu biziko da, beraz jakituria behar dugu zoriona lortzeko.
Sokrates Atenasen jaiotako grezia klasikoko filosofoa zen.
Haren ustez demokrazia demagogia bihurtzen zen sofisten erruz.
Bere teoria filosofikoa bi zati ditu,lehenengoa ironia "bakarrik dakit ezer ez dakidala", eta bigarrena,maileutika, emaginaren lanarekin konparatzen du;amaginak gorputza erditzen laguntzen dute eta maileutika arima erditzen laguntzen du.
Sokratesek oso garrantzitsua izan zen Atenaseko filosofiarentzat,bere ideia iraultzaileengatik.
Ideia hirengatik,Atenaseko asambleak esandakoa zuzentzeko eman zioten baina berak ez zuen atzera egin,esandakoa defendatzen jarraitu zuen.
Ondorioz,jasoko zuen zigorra heriotza izango zen,zikuta posoinaren bitartez.
Nire ustez,Sokratesek bere akatsa zuzentzeko aukera izan zuenean eta galtzen utzi zuenean,kemen handia erakutsi zuen eta hori mirestekoa da.
Sokrates heriotza zigorrera kondenatu zuten sofisten eta demokraziaren kontra egoteagatik. Ez zitzaion inporatatu hiltzea zeren eta bere arima bizirik mantenduko zelako.
Sokratesen intelektualismo etikoa ez dut defendatzen zeren eta zoriontsu izateko ez da jakintsu izan behar beste gauza asko ere inportanteak dira zoriontsu izateko familia, lagunak...
Sokratesek bere ideiak defendatzeagatik hil zuten. Atenaseko demokraziaren kontra egiten zuen eta sofisten kontra zegoen. Nire ustez zure pentzaerak defendatzeagatik hiltzea ez da bidezkoa.
Sokratesek ere esanten zuen, jakintsua izan behar zarela, zoriontsua izateko, nire ustez hori guztiz faltsua da. Nik uste dut zoriontasunean sartzen diren faktoreak, jakintasunaren ordez, familia, lagunak eta guztiaren gainetik, zure pentzatzeko moduarekin adoz egotea direla.
Sokrates Atenasen jaiotako filosofoa izan zen.
Indarrean zagoen demokrazia demagogoaren eta bere sortzaileen (sofistak) aurka zegoen.
Klaseak ematen zituen dohainik ikasle talde bati eta bere filosofia erakusi zien.
Baina Greziako erlijioa eta, batez ere, demokrazia gogor kritikatu zituenez, eta pentsamendu hori gazteei erakutsi zienez, epaitu egin zuten.
Sokratesek ez zuen barkamenik eskatu, Atenas hobetu zuela pentsatzen zuen eta bere ideiak defendatu zituen nahiz eta jakin heriotz zigorra ezarriko ziotela.
Filosofo hau bere idealak defendatu zituen hil arte eta ez zen inoiz damutu. Bere ideiak gaur egun arte iritsi dira, beraz, bere sakrifizioarekin nahi zuena lortu duela dirudi.
Sokratesen metodoa, "ezabut ezazu zure burua", bi pausuetan banatuta dago. Lehenengoa ironia eta bigarrena maieutika.
Ironia (bakarrik dakit ezer ez dakidala), guk dakiguna zalantzan jartzea nahi du. Honekin esan nahi du guk pentsatzen duguna baino gutxiago dakigula.
Maieutika dialogo baten bitartez egin daitezke. Galderak egiten eta erantzunak ematen egia erditzea lortzen dugu.
Sokrates, sofisten aurka eta Atenaseko demokrazia ustelaren aurka egon zen. Bere ideiak defendatu zituen hil zuten arte.
Sokrates epaitu egin zuten bere idealak gazteei erakusteagatik eta atenasen aurka jartzeagatik. Sokrates bere bizitza jarraitzeko aukera izan zuen epai-mahai baten aurrean, baina berak nahiago zuen hil bere ideologia babesteko eta indar handiagoa ematea bere hilketagatik.
Azkenea, bere heriotzarekin lortu zuen nahi izan zuena(bere ideologiak gazteengan sendotu zen).
Sokrates gizabanakoaren printzipioen defentsaren adibiderik onena da. Ikustekoa da bizitza ematea pentsatzen duzun eragatik.
Hala ere ez nago guztiz conforme zoriontsua izateko jakintsua izan behar denik. lehenengoz, egunero ikusi al da nola umeak gizaki zoriontsuenak diren eta, aldiz, jakinduri gutxien dutenak dira. eta bigarrenez, bizitzaren grrantzia edo zoriontasuna ez du jakinduriak bakarrik neurtzen baizik eta erlazio pertsonalk, familia...
Beraz, nik pertsonalki Sokratesen intelektualismo etikoa zuzena dela pentsatzen dut.
Sokratesek egia ezagutu zitekeelaren ideia defendatzen zuen. Jakiteko berak ironia lehenengoz erabiltzen zuen, hau da, nik bakarrik dakit ezer ez dakidala,esaten zuen. eta ostean maieutika erabiliz zure ideiak erditzen laguntzen zuen, beti dialogoaren bitartez.
berak esaten zuen zuzentasuna zer zen jakiten ez zuena ezin izango lukeela zuzen jokatu, beraz, zorigaiztokoa izango zen edo ez zuen ezagutuko zoriontasun erreala, honetan oinarriturik esaten du bakarrik jakintsuak zoriontsu bizi izango zela.
Sokratesen heriotzari buruz esan dezakedana zera da: hori bai izan zela bere printzipioak defendatzea. Baina ausartiegia izan zela deritzot, ezin zelako guztiz ziur egon heriotzaren ondoren zerbait zegoen ala ez.
Alde batetik bat nator Sokratesen intelektualismo etikoarekin, ondo jokatzeko lehengo ongia zer den jakin behar dugulako. Hala ere, badaude borondatez gaizki jokatu eta ezjakituriagatik gaizki jokatzen dutenak.
Nire iritziz, jakintsua izateak ez du bermatzen zuzentasuna eta zoriontasuna. Pertsona oso jakintsuak bere jakituria gauza txarrak egiteko erabiltzen dutenak daudelako. Hala ere, posiblea liteke pertsona txar hauek egiten dutena zuzena dela pentsatzea eta zoriontsu izatea horrexegatik.
Galdera hauen erantzuna oso subjektiboa da, jakintsua izanik bakoitzak nahi duenerako erabil ditzakeelako ezagupenak, ona edo maltzurra izateko.
Sokratesi buruz ezer gutxi dakigun arren(ez baitzuen ezer idatzi)historiako filosofo garrantzitsuenetarikoa dugu.
Sokratesen intelektualismo etikoa nirer ustez ez da guztiz zuzena, ongia ezagutu zoriontsu izateko? zer da ongia? nor da egungo pertsona zintzoena eta perfektuena? inor ez, hala ere, ongia ezagutu arren ez dugu zertan zoriontsun izan.
Eguneroko gauzetan aurkitzen dugu zoriontasuna, lagunengan, familian...
Ni ez naiz jakintsua baina badakit zoriontsu naizela, ez nago beti pozik, baina zoriontsua naiz.
Zoriontsu izatea, nork ez du hori nahi? Sokratesen ustez, jakintsua zoriontsua da eta ezjakina aldiz, ezin du zoriontasuna lortu.
Nire ustez, Sokrates ez zuen guztizko arrazoia, jakinduriak bakarrik ematen dizu zoriontasuna? nik ezetz uste dut. Bakoitzak, zoriontsu izateko arrazoi ezberdinak izango ditu, eta du ez jakintsua izan beharrik.
Gizakiok jakituria behar-beharrezkoa dugu, baina edozertarako, jakituriarik gabe ez ginatekeelako ezer, animalien antzekoak izango ginateke. Baina beharrezkoa da jakituria zoriontsu izateko?
Esan dudan moduan, bai. Bestela ez genukeelako ezer lortuko. Baina beharrezkoa izateak ez du esan nahi zoriontasuna lortuko dugunik. Eta jakituria oso erlatiboa da. Jakituria esaten dugunean ez dugu zehazten zer dakigun. Eta nire ustez, horretan datza kontuak. Esan dudanez, jakituria kontzeptuan, aplika daiteke erlatibismoa. Hau da, jakituria gauza onak bakarrik jakitea izan daiteke, geure poztasuna eta alaitasuna baldintzatzen dituzten gertaerak eta gauzak alde batera utzita.
Beraz, poztu eta zoriontsu egiten gaituzten gauzak baino ez badakizkigu, posible da zoriontasuna lortzea, edo gutxienez hurbiltzea, nahiz eta gauza onak baino ez ezagutzea zaila den gaur egun.
Sokrateses zoriontzuak izateko jakintzuak izan behar ginela zioen.
Baina nik ez nago batere adoz horrekin: nire ustes zoriontzu eta zuzena izateak ez dauka zerikusirik jakintzua izatearekin zeren eta badaude oso jakintzuak diren pertzona gaiztoak, edo zoriontzuak ez direnak.
Egia da gauza batzuk jakiteak zorigaizto bihurtzen gaituela, adibidez lagun-min bat hiltzen bada edo horrelako zerbait, eta horrela ez ginateke guztiz zoriontzuak izango, baina baliteke zoriontzu izatera heldu zure ondoan maite zaituen gendea badago.
Sokrates epaitua eta heriotzera kondenatua izan zen Atenaen demokraziaren aurka joateagatik.
Ni ez nago ados bere pentsatzeko moduarekin. Ez dago zertan jakintsua izan zoriontsu izateko, maitasunak, laguntasunak, familiak... ere zoriontsu egiten gaituzte. Baina, Sokrates epaitu zutenean bera bere pentsatzeko moduaz arro sentitu zen eta ez zuen esandakoa erretiratu, eta hori miresgarria da niretzat.
Publicar un comentario