2010/09/20

GIZAKIA GAUZA GUZTIEN NEURRIA

Protagorasek, greziar sofista,zera zioen: " Gizakia gauza guztien neurria da. Direnak diren aldetik eta ezdirenak ez diren aldetik".
Eta Aristotelesek esaldi honen esanahia argitzen digu:
" Horrek esan nahi du bakoitzari iruditzen zaiona dela, hain zuzen erreala... bakoitzaren ustea da neurria"(Metafisika K6, 1062).

Hemendik ondorioztatzen da sofisten erlatibismoa eta eszeptizismoa . Ez badago egia objektiboa aurkitzerik, daudenak iritziak baino ez direnez, iritzi guztiek berdin balio dute. Gizaki bakoitzak erabakitzen (neurtzen) du zer den ona edo txarra, egokia ado desegokia, zuzena edo ez zuzena, ederra edo itsusia...

Berdin balio dute iritzi guztiek? Gaixorik gaudenean medikuaren iritziak ez al du gehiago balio analfabeto baten iritziak baino? Are gehiago;askotan entzuten den bezala,iritzi guztiak errespetagarriak dira? Arrazista baten iritzia errespetagarria da?

Beste filosofo sofista GORGIAS izan zen. Honek nihilismoa aldarrikatu zuen: " Ezer ez dago"

50 comentarios:

Eneko Romero 2.D dijo...

Sofistak lehen irakasle “profesionalak” izan ziren, diruaren truke erretorika irakasten zutelako.

Irakaskuntza ogibide bezala erabiltzen hasi ziren. Gaur egun ere, hezkuntza profesionala daukagu; unibertsitatea, eskolak (bai publikoak, bai pribatuak), irakasle partikularrak etab.. ordaindu behar ditugu.

Hau guztia dela eta, ezan dezakegu sofistak irakaskuntza modernoa sortu zutela.

Adrián Pinilla González 2.D dijo...

Sofistak logosarekin zuzenean kontaktuan zeuden pertsonak ziren, eta erretorika dela medio, politikan pasiboki hartzen zuten parte; hau da, politikoen ordez propaganda egiten zuten haien diskurtso/bakarrizketetan, sofistak baitziren hitzak apaindu egiten zituztenak.

Gaur egun kontzeptua ez da hain desberdina, hots, politikoek oso hitz neurtu eta aukeratuak erabiltzen baitituzte, eta askotan, beste pertsona batzuek
idatzitakoak.

Beraz, lehen hain garrantzitsua zen erretorika teknika hori, gaur egun ere erabiltzen da, pentsatzen dugun baino geihagotan.

Judith Romero 2.D dijo...

Sofistak jakituriaren maisuak ziren. Leku batetik bestera joaten ziren, politika arloetan aritzen ziren eta erretorika irakastearen ordez dirua jasotzen zuten.

Erretorikari esker hitzak nola erabili eta jendea persuaditzeko teknikak ikasten ziren, politikarako guztiz egokiak direnak.

Hau guztia kontuan harturik, sofistak gaur egungo hezkuntza sistema eta politika egiteko metodoaren aintzindariak direla esan daiteke.

Unknown dijo...

Grekoz "sofista" hitzak "jakintsua" edo "maisua adierazten zuen. Filosofiaren Historian "sofistak K.a. V, garren mendeko Atenasen izandako pentsalari talde bat dira.

Atenasera beste greziar hirietatik etorritako pentsalariak izan ziren. Haien pentsakera, ERLATIBISTA eta ESZEPTIKOAO izanik, Sokrates eta Platonen ideien oso urrundua zegoen. Sofisten arteko garrantzitsuenak: PROTAGORAS, GORGIAS eta KRITIAS ditugu.

Hauek ez zeukaten baliabide ekonomikorik jaiotzez eta herritarrei emandako irakaskuntzagatik kobratzen hasi ziren; Filosofiaren Historiaren lehendabiziko FILOSOFO SOLDATADUNAK izan ziren.

Janire Castilla 2ºD dijo...

Sofistek erretorika irakasten zuten dirua lortzeko eta irakasle oso jakintsuak ziren.

Ados nago haien pentsamenduekin zeren eta gure egunetan hau oraindik ematen da. Publikora joaten ez direnak ordaindu behar dute.

Lan oso on bat iruditzen zait diruaren truke egiteko.

Marta González 2.C dijo...

Sofistak, alde batetik Protagora eta bestetik Gorgia zeuden. Haien teoriak zituzten, eta biek nahiko ezberdinak ziren.
Ni ados nago Protagorasen erlatibismoarekin. Iritzi guztiak baliokideak dira baina gaiaren arabera pertsona bat beste bat baino jakintsuagoa izan daiteke, adibidez medikuaren eta analfabetuaren kasuan.

urko cossio 2.C dijo...

sofistak, grezian irakasten zuten kanpotarrak ziren, hain zuzen hitz egiten irakasten zute.
Haiek uste zuten, ondo hitz eginez, edozein gauza lor daitekela. Gaur egun gauza berdina gertatzen da, politikariek, jendearekin aritzeko eta konbenzitzeko, ondo hitz egin behar dute. Edozein modutan hitz eginez ez litzateke posible izango jendea konbenzitzea. Beraz sofistek aurrekariak izan ziren hitz egiten irakasten zuen arloan.

IRANTZU CORTABITARTE 2.C dijo...

sofistak ondo hitz egiten irakasten zuten filosofoak ziren, eta hau diru truke egiten zuten.

Garrantzitsuenak Protagora eta Gorgia izan ziren. Protagorak eszeptizismoa eta erlatibismoaren ideiak defendatzen zituen eta Gorgia berriz nihilismoa defendatzen zuen.

Sandi dijo...

Sofistak, jakintsuak ziren, maisuak, zeinek hitz egokiak erakusten zutenak. Prosa eta erretorikaren sortzaileak dira eta gramatika eta semantika alorretan aitzindariak. Fisika eta metafisika alorretan garrantzi eskaseko pentsalariak dira.

Haien artean, Platon, Georgias, Sokrates, Heraklito... bereis ditzakegu.

Laura Pastor 2.C dijo...

Sofista greziako sophos hitzetik dator. Sofistak maisu ibiltariak ziren eta beren irakasgaiak maiz diruaren truke ematen zituzten.
Ideiei buruz eztabaidatzen zuten eta kontzeptuen esanahiaren definizioaz kezkatuta zeuden; beren abiapuntua tradiziozko balioen kritika zen erlatiboa iruditzen baitzitzaien.
Bi sofista nabarmendu ziren: Protagoras eta Gorgias. Bakoitzak ideia ezberdinak defendatzen zituen; Protagorasek eszeptizismoa eta erlatibismoa eta Gorgiasek nihilismoa.

Asier Arestizabal 2.C dijo...

Sofistak diru truk irakasten zuten jakintzuak ziren. Atenastarrei demagogia irakasten zieten.
Baina baita bi idei filosofikoen sortzaileak dira (batez ere Protagoras): eszeptizismoa eta erlatibismoa. Erlatibismoaren idei nagusiak gizaki bakoitzaren aburuak berdinak direla esaten du.
Eszeptizismoak ordea gizakiak bere jakinduriaren neurria dela esaten duen ideia da, horrek Gorgiasen nihilismora eboluzionatuko du:

"Ezer ez dago, eta badago ezin da ezagutu. Ezagutu ahal bada irakastezina izango litzateke!

Asier Carral 2.C dijo...

Sofistak (jakintsuak) izeneko filosofo taldeak erretorika edo eristika (ondo hitz egiteko teknika) irakasten zuten diru truk politikan arituko ziren pertsonei; horiei zuzenduta baitzegoen bere ikaskuntza.

Baina sofistek irakasten zuten ondo hitz egiteko teknikaren aplikazioaren helburua herria manipulatzea zen, hau da; demagogia. Hori demokraziaren hondamena izan zen, Sokratesek eta Platonek esan bezala.

Nik, Platon eta Sokratesen moduan, demokraziaren hondamena sofisten errua izan zela uste dut; haiek izan baitziren politikariei manipulazio teknikak irakatsi zizkietenak. Beraz esan dezakegu demagogiaren sortzaileak sofistak izan zirela.

Fly away from here. dijo...

Sofistak maisu ibiltariak ziren eta beren irakasgaiak maiz diruaren truke ematen zituzten.Politika arloan ere murgiltzen ziren, erretorikaz baliatzen ziren.
Pros eta erretorika sortu zuten.Ez zuten garrantzirik ematen kosmosaren sorrera delakoari, metafisikari eta fisikari aldiz bai.

Ana Larrinaga 2.C dijo...

Sofistak erretorikaren maizuak ziren, politikariei erretorika irakasten zieten diruaren truke.

Protagoras sofista zen, bere ustez iritzi guztiak baliokideak ziren.

Nire ustez, zaila da erabakitzea hori egia ala gezurra den. Argi dago mediku baten iritzia gaixotasun bati buruz, fidagarriagoa dela kaleko pertsona batena baino.Beraz, esan daiteke iritziak baliokideak direla soilik arlo batzuetan, frogetan oinarritzen ez diren arloetan.

Gorgias, beste filosofo sofista, nihilismoa aldarrikatzen zuen.

Nire ustez, ezer ez dagoela ustea, gehiegizkoa da.

alazne perez dijo...

Sofistak,trebeak,jakintzuak eta maisuak ziren diru truke ,hau da,eristika eta irakaskuntza profesionala irakasten zuten.
Sofisten artean bi bereizten dira:Protagora eta Gorgia hauek ezberdiank ziren;Protagorasek esaten zuen erlatibismoa ondorioztatzen zuela eszeptizismoa eta Gorgiasek nihilismoa defendatzen zuen,ezezaguna.
Kosmosari ez suten garrantzirik ematen,fisikari eta metafisikari,aldiz,bai.

Joseba Maruri 2.C dijo...

Sofistek hitzaren irakaskuntzaren aitzindariak izan ziren. Haiei esker denbora horretako politikariek espreasatzen ikasi zuten. eta haiei esker ere, gaur egungo politikariak ondo azaltzen dira.
Beraz, esan dezkegu, sofistek haien graiarekin konparatuz oso aurreratuak zirela.

Kevin Marquez dijo...

Sofistak maisu jakintsuak izan ziren eta politika arloan aritu nahi zuten gizonei ondo hitz egiten irakasten zieten, diru truke.

Filosofo hauek pentsatzen zuten ondo hitz egitez, edozein gauza lor daitekela eta gaur egun ere horrela pentsatzen da jendea konbenzitzeko.

Sofisten artean Gorgias eta Protagoras bereizten dira.

Leire Tejada 2.D dijo...

Sofistak hiritarren ustez pertsona jakintsuak ziren. Hauek bere jakinduria irakasten zuten diru truk.
Esan dezakegu, sofistek,arrazonamendu engainagarriaz baliatzen zirela jendeari konbentzitzeko.

Maite Lasuen 2ºC dijo...

Sofistak erretorikaren maisuak ziren,hau da,ondo hitzegiteko teknika irakasten zuten politikan aritu nahi zutenei.
Sofistak erlatibismoa eta eszeptizismoa defendatzen zuten.
Esan dezakegu,iritzi guztiak ez direla baliokideak baina bai errespetagarriak.

Eder Fuentes 2.D dijo...

Sofista hitza jakintsua esan nahi du, hauek baitziren greziako pertzonarik jakintsuenak. Haiek botorako eskubidea es zutenez gero, kampokoak zirelako, bezteei jendea konbenzitzeko metodoak eta aholkuak emoten zizkien eta erretorika teknika irakasten zien diruaren truke.
Esan daiteke, sofistek gaurko maizuak direla, bere funtzioa antzekoa baita.

Ariane Martin 2.C dijo...

Sofistak Atenasen finkatutako jakintsu talde bat zen;haien zeregina politika ikasten zeuden pertsonei erretorika klaseak,diru truke ematea zen.
Pentsalari askok kritikatu zuten kategoria hau;horien artean,Platon. Haren ustez,esaten zuten guztia gezurra zen eta irabazi materialak lortzeko asmoarekin egiten zuten.
Nire ustez,ez dakit sofisten benetazko asmoa zein zen;baina politikan dena bidezkoa denez,haien jokabidea bidezkoa zen.

Gonzalo Ramos 2.C dijo...

Sofistak irakaskuntza profesionala amatu zuten filosofoak izan zirela esan daiteke.
Politikan aritu nahi zutenei ondo hitz egiten (erretorika) irakasten zieten, beti ere diru truk.
Baina, erretorika garatuz, demokraziari hondamendia ekarri zioten.
Izan ere, sofistek bazekiten logosa zuen ahalmena jendearen ideiak aldatzeko orduan, baina hala ere, erretorika irakatsi zuten.
Noski, politikariek ikasi zutena erabili eta demagogia agertu zen, hots, herria manipulatzen hasi ziren.
Horrela, demokraziaren ideia originala oraingo moduko demokrazia demagogoarekin ordezkatu zen.

Borja Nuñez 2.C dijo...

Sofistak antzinako Grezian,ondo hitz egiten irakasten zuten,diruaren truke.Ikasleak politikan aritu nahi zutenak ziren,sofisten ustez ondo hitz egitean jendea "manipulatu" ahal zen,horrela demagogia sortzen da.

Sofista garrantzitzu batzuk, Protagora eta Gorgia ziren. Protagorasek esandakoarekin nik ados nago,iritzi guztiak baliogarriak dira, baino ez beti,nire ustez salbuespenak daude.Adibidez arrasista baten pentsaera...

Lierni Goitia 2.C dijo...

Sofistengandik goraipatzeko modukoa da haien "logos"-aren (hitza)erabilera.Erretorika maisu trebeak ziren,hau da, ondo hitz egiten irakasten zuten.Horrela, hitzen botereaz baliatuz, gauza asko lortu ahal dira, gaur egun ere gertatzen den modura, eta oso lagungarria da gauzak ondo adierazten jakitea.Horregatik uste dut garrantzi handia izan zuela hitzen balioaz konturatzeak, nahiz eta erlatibismoa eta eszeptizismoa guztiz zuzenak ez izan.

Gonzalo Falquina 2.C dijo...

Sofistak maisuak ziren eta diru truk irakazten zuten.

Lehenak izan ziren bere lanbidean eta ondo hitz egiten irakasten zuten.

Garrantzitsuenak Protagoras eta Gorgias izan ziren, bakoitzak bere teoriekin, nahiko ezberdinak.

Nerea Borrajo 2.D dijo...

Sofistak,trebeak,jakintsuak eta maisuak ziren,eristika ondo hitzegiten irakatsi zutenak.
Politikariei erretorika irakasten zieten diru truke.

Protagoras eta Gorgias nabarmenenak dira. Lehenengoak,eszeptizismoa eta erlatibismoa aldarrikatu zuen, eta bestea, nihilismoa.

Unknown dijo...

Maria Martinez 2.D

Antzinako grekoen artean,sofistak jakintsuak ziren eta hitz egiteko teknika guztiak menperatzen zituzten.

Hainbat ezagutza eta trebetasun jasotzeko irakaskuntzak saltzen zituzten diru truke.

Arrazonamendu engainagarriak landu eta erabiltzen zituzten; arrazonamendu faltsu hauei SOFISMA deitzen zitzaien.

Bereiziki,politikan parte hartu nahi zuteneei laguntzen zieten bere diskurtsoak prestatzen; diskurtso hauek,sofismaz beterik zeuden.

Leila Rakib 2.C dijo...

Sofistak maisuak ziren.
Irakaskuntza profesionalan aritzen ziren;diru truke erristika irakasten zuten politikan aritu nahi zutenei.
Erristika ondo hitzegiten ikastean oinarritzen zen,hau da, hitzak nola erabili helburu batekin.

Protagora eta Gorgia sofistak ziren.

aitzi dijo...

Sofista, grezierako sophos hitzetik datorren hitza da, ezagupenaren eremu zehatz batean "jakinduria, trebetasuna edo esperientzia" esan nahi duena. Sofistak maisu ibiltariak ziren eta beren irakasgaiak maiz diruaren truke ematen zituzten.

Ideiei buruz eztabaidatzen zuten bereziki eta hitzak eta kontzeptuen esanahiaren definizioaz kezkatuta zeuden. Beren abiapuntua, tradiziozko balioen kritika zen (ongia, justizia, egia, legea, edertasuna, etab), erlatiboak iruditzen zitzaizkien eta.

Andrea Rakib 2.D dijo...

Antzinako Grezian,sofistak garrantzia handia izan zuten,maisu profesionalak ziren eta jakinduria irakasten zuten.

Esaterako,Platonek sofistak kritikatu zituen haien formalismo eta tranpa dialektikoengatik, haiek erretorikaren asmatzaileak izan ziren eta.

Argiñe 2.D dijo...

hitzaren domintzaile handiak.

politikariei nola hitz egin behar zuten (botoak eskuratzeko) irakasten zuten diruaren edo kargu politiko baten truke.

normalean kanpotarrak ziren jendea konbentzitzeko ahalmen handiarekin.

Lara Temiño 2.D dijo...

Sofistak, Grezian bizi izandako lehen irakasleak izan ziren. Diru truke klaseak ematen zituzten.

Politikan parte hartzen zuten, hitzak neurtuz, haien pentsamoldea jendea gustoko izateko, "jendea erosteko". Hala nola, gaur egiten den moduan.

Unai Guillen 2.D dijo...

Filosofo sofistek, afizioa izandako filosofia ofizio bihurtu zuten, erretorika irakasten zutela kobratzen. Garai hartan, esaten zenak baino, esateko moduak zeukan garrantzia politikan. Beraz, kanpotarrak izanda ere, bazeukaten nolabaiteko boterea. Hainbat teoria eta ikuspegi zeuzkaten, eta horietako bat da eszeptizismoa.

Eszeptizismoak dio ez dagoela egia aurkitzerik. Baina nire ustez eta kritikak dioenez, akats logiko edo kontraesan bat dago han: egia da ezin dela egiarik aurkitu? Haien teoriaren arabera baieztapen hori ez da egia, gezurra litzateke. Beraz, aurkitu dugu egia bat jada: egia ezin dela aurkitu dioen baieztapena gezurra dela.

Beraz filosofo hauek oso jakintsuak izan arren, ikus daiteke haiek ere bazeuzkatela hatsak euren ikuspegietan.

Ander Pérez dijo...

Sofistak diru truke ondo hitzegiten irakasten zuten nahi zuten heritarrei.

Sofistak erlatibismoa eta eszeptizismoa defendatzen zuten.
Herritar askok kritikatu zioten Sofistei esaten,irabazi materialak nahi zutela.

Esan dezakegu,sofistak irakaskuntza modu ezberdin bat sortu zutela.

Unknown dijo...

Maria Martinez 2.D.

Nire lehengo komentarioan, sofistak zer ziren eta zer egiten zuten aipatu dut. Orain, nire iritzia emango dut:
Esan behar da, sofistek egiten zutena oso baliogarria zela batez ere publikoki hitz egin nahi zuten pertsonentzat, sofistek haien trikimailuak irakasten zizkietelako. Beste alde batetik, politikarien mezuak engainuz beterik zeuden, baina jendea ez zen konturatzen, sofistek oso trebeak zirelako.

Olatz Pereda 2.C dijo...

Sofistak, dirutrukean irakazten zuten maisuak izan ziren, gaur egungo irakaslearen lanbidea bezala.

"Hitz egiten" irakasten zuten, haien ikasleak politika arloan aritzen zirelako eta haiek kanpokoak zirenez, ezin ziren kontu horretan jardun.

Pentsa dezakegu, Sofistak beraz, gaur egungo irakaskuntzaren aurrekariak izan zirela.

Irati Lasa Varela 2.C dijo...

Sofistak fliosofo trebe eta jakintsuak ziren, hain zuzen ere erretorika (edo eristika)landu zuten, hau da hitz egiten irakastea diru truk.

Sofista garrantzitsuenak Protagora eta Gorgia izan ziren. Protagora erlatibismoa eta eszeptisismoa sortu zituen, Gorgiak hauek muturrera eraman zituen Nihilismoa sortuz.

Nire ustez ez legoke txarto erlatibismoa jarraitzea, izan ere .

Maitane Jimenez 2.C dijo...

Sofistak (jakintsuak) Atenasen batu ziren filosofo atzerritarren taldea ziren.Ondo hitz egiteko teknika politikariak izango zireneei irakasten zieten diru truk.
Sofisten artean aipagarrienak Protagoras eta Gorgias izan ziren. Erlatibismoa eta eszepisimoaren sortzaileak izan ziren.
Egi objektiborik ez dela existitzen, iritzien araberakoa dela esaten dute, eta guztiek berdin balio dutela. Gorgias muturrera eraman zuen pentsamendua eta nihilismoa (ezereza)sortu zuen.
Alde batetik,argi dago sofistak haien garaiarako oso aurreratuak zeudela.
Bestalde,bat nator erlatibismoak dioenarekin: iritzi guztiak errespetagarriak direla. Baina iritzi guztiak ez dute berdin balio. Gai bati buruz, horretan aditua denaren iritzia gehiago balioko baitu.

Gilen Bueno 2.C dijo...

Antzinako Grezian agertu ziren lehenengo erretorika maisuak, Sofistak deiturikoak, diruaren truke irakasten zuten nola besteei modu eraginkorrean bakoitzaren ideiak onargarri iruditzea lortzea hizketaren bidez.
Baina ez hori bakarrik, hauek teoria filosofikoak ere sortu zituzten, alde batetik erlatibismoa, non guztien iritziak berdin balio dute ez baitago egia unibertzala lortzeko aukera; eta ezteptizismoa, azken honek zion dena jarri behar dugula dudatan.
Bi jarrera hauek kritikatu egin ziren gero haien teoriak kontraesanez beterik zeudelako.

David Romero 2.C dijo...

Sofistak politikariei gehienbat, diru truke erretorika(ondo hitz egitea) irakasten zuten lehenengo filosofoak izan ziren.
Horregatik esan dezakegu demagogian oinarritutako greziar sistema politikoaren oinarri nagusia izan zirela.

Jokin Arribalzaga dijo...

Sofistak ondo hitz egiten irakasten zuten filosofoak ziren, hauek dirutruk egiten zuten lan, hauen eginbeharra politikariei ondo hitz egiten irakastea zen, politikariek hitz egokiak aukeratzeko herriak haiek aukera zezaten eta ez kontrakoa.
Baina bosgarren mendearen amaieran sofista hitzak beste esanhai bat hartu zuen(gezur-saltzaile).

Maialen Azpillaga 2.C dijo...

Sofistak diruaren truk ondo hitz egiten irakasten zuten filosofoak ziren. Batez ere, politikaren arloan oso erabilgarriak izan ziren politikariei herriak entzun nahi zuena esaten erakusten baizieten.
Sofisten artean famatuenak Protagoras eta Gorgias izan ziren. Protagorasek eszeptizismoa eta erlatibismoaren ideiak landu zituen eta Gorgiasek berriz, nihilismoaren ideia.

Unai Uriarte dijo...

Unai Uriarte 2.D:
Sofistentzat hitza botere handia zeukan, baina hitza positiboa edo negatiboa izan daiteke.
Positiboa da, komunikatzeko erabili egiten dugulako baina aldi berean, hitzarekin manipulatu egin daiteke gizakia.

Adrian Contreras Gebauer 2.C dijo...

Sofistak, antzinako Grezian (k.a. V. mendean) egon ziren lehen maisu profesionalak izan ziren. Hauen irakasgaiak deneterikoak ziren baina erretorika (ondo hitz egiteko edo idazteko artea) zuten gai nagusitzat.

Politikan sartu nahi zutenei, erretorika klaseak ematen zizkieten. Horri, dialogoaren bidez irakasten zuten.

Guztiz demokraziazaleak ziren eta Aristoteleses esanetan, haiek demokrazia usteltzea eragin zuten, demagogia bat bihurtuz demekrazia.

Protagoras, Gorgias, Hipias, Prodiko eta Antifonte ditugu sofista garrantsitzuenetarikoak.

Ibon Abrisqueta 2.C dijo...

Sofistak diru truk irakasten zuten, kanpotarrak ziren eta erretorikaren maisuak ziren.
Bi sofista garrantzitzuenak Protagoras eta Gorgias izan ziren
Protagoras eszeptismoa eta erlatibismoa zabaldu zituen eta Gorgias nihilismoa.

Nagore Artiñano 2.C dijo...

Sofistak jakintsuak ziren, diru truke eta eristikaz baliatuz, ondo hitz egiten irakasten zutenak. Gehien bat haien irakasketa, politikan aritu nahi zutenei zuzendua zegoen.
Protagoras eta Gorgias izan ziren sofistarik inportanteenak, lehenengoa gizakiari eta erlatibismoari buruz eszeptizismoa eta erlatibismoa zabaldu zuena da, eta bigarrena, berri, eszeptisismoa beste maila batera eraman zuen, nihilismora.
Nire ustez haien erlatibismoari buruzko ideia, iritsi guztiak baliokideak dira, idei oso garrantzitsua da, gizaki guztien eskubide inportante bat defendatzen zutelako. Nahiz eta egia da batzutan ez dutela idei guztiak balio.
Hau guztia esanda, laburtuz esan daiteke, sofistak gaur egungo gizarte eskubidea zabaltzen hasi zirela.

Ana Arostegui 2 d dijo...

Sofistek erretorika irakasten zuten maisuak izan ziren. Haien eraginez demokrazia hondatu egin zen.

Ez nago adoz egin zutenarekin zeren eta beraiek hezitako politikari demagogoak herria manipulatzen zuten.

Ane Gauna 2D dijo...

Hasiera batean,edozein lan edo perituri deitzen zitzaion Sofista.K.a.V.mendetik aurrera,interes politikoak garrantzia hartu zuen eta sofista asko finkatu ziren Atenasen.Hauek ezin zuten politikan parte hartu, gehienak meteko zirelako.Horregatik pedagogiaren sortzailetzat hartuak dira.Politikarien irakasle bihurtu ziren eta ondorioz, edozein erosleri abilezia eta zuhurtzia saltzen hasi ziren intelektualei deitu zitzaien Sofista.
Sokrates,Platon eta Aristotelesen ustez egia bilatzea baino beste helburu batzuk zeuzkatela pentsatzen zuten.Handik aurrera,fama txarra hartu zuten.

alazne perez dijo...

Sofistak,trebeak,jakintzuak eta maisuak ziren diru truke ,hau da,eristika eta irakaskuntza profesionala irakasten zuten.
Sofisten artean bi bereizten dira:Protagora eta Gorgia hauek ezberdiank ziren;Protagorasek esaten zuen erlatibismoa ondorioztatzen zuela eszeptizismoa eta Gorgiasek nihilismoa defendatzen zuen,ezer eza.
Kosmosari ez suten garrantzirik ematen.
Erretorikaren sortzaileak eta gramatikaren eta semantikare aitzindariak.

Sarai Rodriguez 2.D dijo...

Sofistak, jakintsuak ziren, maisuak, zeinek hitz egokiak erakusten zutenak. Prosa eta erretorikaren sortzaileak dira eta gramatika eta semantika alorretan aitzindariak. Fisika eta metafisika alorretan garrantzi eskaseko pentsalariak dira.

Haien artean,Protagoras eta Gorgias bereiz ditzakegu.