2010/10/18

FILOSOFOEN GOBERNUA?

"Eta gizakiaren gaitzak ez direla amaituko egiazko filosofo zuzenek kargu publikoak betetzen ez duten arte, edo Estaduetan poterea dutenak filosofo, hitzaren zentzu zuzenean, izatera heltzen ez diren bitartean PLATON VII.Eskutitza 326a.POLITEIA edo Errepublika izeneko elkarrizketan Platonek Estadu zuzen baten antolaketa proposatzen du.
Bere ustez " Filosofoek ez badute hiria gobernatzen ... ez da atsedenaldirik egongo, Glaukon, adiskidea, hirien gaitzetarako ez eta, uste dudanez, gizateriaren gaitzetarako ere".
Platonen kezka politikoa oso presente dago bai bere bizitzan bai eta bere obran ere. Gaztea izanik, eta bere maisua zen Sokratesi gertatutakoa ikusita, sofistek hezitako politikarien eragin kaltegarriak salatu zituen. Hori dela eta Estadu zuzen baten eraikuntza teorikoa eta praktikoari ekin zion.
Utopia honetan Filosofoak, jakintsua delako, gobernaria izan behar du. Ongiaren Ideia ezagutzera heldu dena prest dago ondo gobernatzeko. Gobernari ona izateko Ongiaren Ideia ezagutzea derrigorrezkoa da, bestela nola egingo lituzke lege onak?

Platonen iritsiz , Ongiaren Ideia ezagutu behar du biziztza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu nahi duenak. Zer iruditzen zaizu Platonek proposatzen duena?

38 comentarios:

Asier Arestizabal 2.C dijo...

Platonek demokraziaren akatsak zuzendu nahi zituen.
Ongiaren Ideiaren printzipioa ona da edozein gizakirako, azkenean gizakien zoriontasuna lortzeko baita; baina, ongia ezagutu arren, bakoitzak aukeratzen du zuzentazunes jokatu edo ez.
Nire ustez Platonek arrazoia du: benetako filosofoek gizartea gobernatu beharko lukete, zeren eta gizartearen zoriontasuna bilatuko lukete eta ez bakarrik boterea eukitzea (edozein mendeko gobernarien antzera).

Judith Romero 2.D dijo...

Zuzena zer den jakitea ez da gobernaria izateko baldintza bakarra. Zuzen jokatzeaz gain, gobernari batek bere herria nola bideratu jakin behar da. Esaterako, bere herria defendatu jakin behar du eta nola administratu ere, ekonomia oparoa izan dezan.

Beraz, gobernari baten betekizunak zuzen jokatzea, herria administratzea eta defendatzea dira. Horretarako printzipio moral batzuk jarraitu behar dira eta ongia egin behar da, ongiaren ideia jarraituz. Hala ere ez dut uste filosofo guztiek guztiz prestaturik daudenik betekizun honetarako, zuzena zer den jakin arren, agian ez daudelako prest herria aurrera eramateko.

Lara Temiño 2.Batx.D dijo...

Legeak, Ongia lor eta bete dezagun, ezartzen dira, hori adibide moduan hartuta, nabaria da, nola guztiok ez daukagu Ongiaren Ideia bera, badaude batzuk zerbait txarto egiten dutenak eta bere burua ontzat hartzen dutenak. Baina nortzuk eta zertan oinarrituz sortu dituzte lege horiek? Mundu osoan ezarrita izan behar ziren legeak “Giza Eskubideak” dira, eta guztion Ongia lortzea errazago izateko sortu ziren. Gero, bakoitzak pentsatu eta hausnartu behar dugu, bakoitzaren Ongiaren Ideia aurki dezagun.

Urko Cossío 2.C dijo...

Platonek esan zuenarekin ados nago, ongiaren ideia ezagutuz gero, gure jokaera egokia izango dela uste dut. Hala ere, baita pentsatzen dut,guztiok ongiaren ideia ezagutzen dugula, ez bakarrik filosofoek. Beste kontu bat da, idei hori ezagutzen ez bagenu modura jokatzen badugu. Sokratesek esan zuen modura, ez dugu txarto jokatzen borondatez.

Gonzalo Ramos 2.C dijo...

Platonen iritziz, bakarrik Ongiaren Ideia ezagutzen dutenek herri bat gobernatzeko prest daude.
Guztion onerako izango zen gobernariek Ongia egin nahian aginduko balute. Baina zergatik ez da horrela gertatzen?
Nire ustez, dirua da arazoa. Benetako filosofoei, Ongia egin nahi dutenei, ez zaie inporta hainbeste diru irabaztea bere helburua lortzen badute.
Aldiz, hainbeste diru jokuan egonda, edonork "ongia" egiteko prest dago.
Antzinako Grezian bezala, gaur ere sofistek agintzen dute, ez filosofoek.

aitzi dijo...

Gobernaria izateko baldintza ez da zuzena zer den jakitea.Beste gauza batzuk ere jakin behar dira,herria nola administratu eta defendatu behar den,ekonomia ondo mantendu...
Baina alde batetik konforme nago Platonek esaten duenarekin,filosofoek ere ondo gobernatu ahal dute,beste ikuspuntu batzuekin.
Aitziber Cengotitabengoa 2.D

Ana Arostegui 2D dijo...

Platonen ideia praktikan jarriko bagenu estatuaren gobernua askoz zuzenagoa izango zen. Baina era berean askatasuna galduko genuen gure gobernaburuak aukeratzeko eskubidea ez izatean. Zeren eta filosofoak erabakiko zuten guztia bete beharko genuen gobernuaren erabakietan parte hartu gabe.

Ana Larrinaga 2.C dijo...

Nire ustez, ongia zer den jakitea oso baliagarria da zuzen jokatu nahi dugunentzat, baina, pertsona askori, ondo ez dauden gauzak egitea gustatzen zaie eta haiei ongiaren ideia erakustea ez du ezertarako balio.
Lapurtu nahi duenak, nahiz eta txarto dagoela jakin, egingo du. Ondo jokatu nahi duenak aldiz, zerbait egiten ez badaki, nola egin ikasiko du bere helburua lortzeko.

Kevin Marquez 2.C dijo...

Gizakiarentzat ongiaren ideia jakitea oso garrantzitsua da. Bizitza pribatuan nahiz publikoan ideia hau oso argi eduki behar dugu zentzunez jokatzeko. Gainera ongiaren ideia argia edukitzea bizitzan zoriontsu izatea laguntzen dizu eta horrela ez bada zorigaiztoa izango zara. Platonen esanetan pertsona guztiok ongiaren ideia ezagutu behar dugu baina batez ere gobernariek, oso garrantzitsua delako erabakiak hartzea jakinduriaz eta ez edozein modutan.

Nerea Borrajo 2.D dijo...

Platonen ustez,gobernari ona izateko,ongiaren ideia ezagutu behar du, erabakiak.. hartzeko.
Ongiaren ideia zer den jakitea, zoriontasuna lortzeko eta zuzentasunez jokatzeko balio du.Baina nahiz eta ongia zer den jakitea, bakoitzak aukeratuko du nola jokatu,hau da, bakoitzak erabakiko du txarto edo ondo jokatu,ongiaren ideia bera ez daukagulako.

Olatz Pereda 2.C dijo...

Platonek zioenez, ongia zer zen zekitenek, zuzen joka zezaketen, zuzen gobernatzeko gaitasuna zuten.

Benetako filosofoek beraz, bidera zezaketen herri bat. Sofistek, ez baitzekiten zuzentasunez gobernatzea zer zen, ez zutelako ongia ezagutzen.

Baina, nire ustez, bakoitzak iritzi ezberdin bat duen moduan, bakoitzak ongiaren idea ezberdina izango du.

Borja Nuñez 2.C dijo...

Platon esaten duenarekin ados nago,gobernatzen dutenak filosofoak izan behar dira,baina filosofo hitzaren sentzu onean.
Nik ere Platonekin ados nago,zeren eta sofistak ere filosofoak dira baina diruagatik haritu egiten dira eta hori boterea usteltzen du.
Ez nago ados Ongiaren idearekin,egia da Ongia ezagutzean lege onak egin ahal direla,baina bakoitzak bere Ongiaren ideia dauka eta batentzat ona izan daitekeena beste batentzat kaltegarria izan ahal da

Marta Gonzalez dijo...

Nire ustez, ongiaren ideia jakitea oso garrantzitsua eta baliagarria da zentzunez jokatzeko bizitza pribatuan zein publikoan.
Baina, entzun: ongiaren ideia alda daiteke esperientzien eta bizitzen dugunaren arabera.

Unknown dijo...

Maria Martinez Mediavilla. 2D.

Platonek esaten zuen estatu baten gobernaria gobernari zuzena izateko, filosofoa izan behar zela, jakintsua delako eta jakintsua izanik, badaki zer den ongia.

Egia da baliogarria eta garrantzitsua dela ongia zer den jakitea, bizitzan zehar zuzen eta ondo jokatzeko. Baina esan behar da bakoitzak ongiaren ikuspuntu desberdina duela eta hori ezin da aldatu, norberak bere iritzia duelako gauza guztietaz.

Gizakiak, beti eguzkiaren argia eta garbitasuna bilatu behar du bizitzan zoriontsu izateko, hori baita bizitzaren zoriontasuna.

Lierni Goitia, 2.C dijo...

Demokraziak sistema politikorik bidezkoena ematen du printzipioz, herriak nahi duen ordazkaria aukeratzeko posibilitatea duelako.Hala eta guztiz ere, gobernatzea zaila iruditzen zait ezinezkoa delako herritar guztien nahia asetzea.Horregatik, hainbat faktorek politikariei akats asko eukitzea eragiten die.
Beraz, ni ados nago Platonen Ongiaren Ideiarekin, nire ustez, errazagoa izango litzatekeelako, zuzentasuna zer den ezagututa, herriaren alde zuzen jokatzea eta denontzako erabaki onuragarriak hartzea.

Asier Carral 2.C dijo...

Egia da jakintsuak bakarrik gobernatzeak abantaila asko izango lituzkeela arazo politiko nahiz ekonomiko asko konpontzeko gai izango liratekeelako eta ongia zer den jakingo luketelako. Beraz, ez litzateke inolako korrupziorik egongo.
Bestalde, nire uste apalean, jakintsuen gobernua nahiko gogorra izango litzateke, izan ere jakintsuak ez direnak, Platonen esanetan, ez dakite ongia zer den eta horregatik, agintariek aplikatutako neurri batzuk gogorregiak iruditu ahal zaizkie eta horrek zenbait gatazka ekar ditzake.

alazne perez dijo...

Platon zioenez,herri bat ondo gobernatuta izan dadila,Ongiaren Ideia ezagutu behar duzu.

Bestela ezin dezakezu lege onak edo egokiak ezarri.
Lege onak lor dezaten,gobernariek,jokaera egokia eraman behar zuten eta Ongiaren Ideietan oinarritu.

Nire ustez, derrigorrezkoa da hori ezagutzea eta filosofoek eredu ona emango lukete, besteengan pentsatuko zutelako gobernari on bat bezala.

Argiñe Redondo 2.D dijo...

Platonek dio jakintzuek gobernatu beharko luketela jakinduria zuzentasuna ematen duelako, ezjakinak ezingo lukeelako zuzentasunez gobernatu.Bakarrik ongiaren teoria ezagutzen duenak pres dago gobernatzeko beraren ustez.

Alde batetik arrazoia dauka,zuzentasuna zer den ez dakien norbaitek ezin du zuzentasunez gobernatu,baina bestetik,bakoitzak bere etorkizuna aukeratzeko eskubidea dauka,ez berak esaten zuen moduan,txikitan zituzten kualitateengatik politikarako,lanerako edo defentzarako hezi.

Iria Perez 2.D dijo...

Platonen iritsis estatu baten gobernari aproposena pertsona jakintsu eta zuzen bat izatea zen, hau da filosofo bat. Hauek jakinduria handia zutenez gero herriaren defentsa,eskubideak, legeak, administrazioa eta ekonomia bide onetik eraman zezaketen. Jakinduriaren eta zuzentazunaren gainetik, platonek, beste zerbait jarri zuen: Ongiaren ideia. Ondo jokatzea eta ongia lortzea oso garrantsitsua baitzen herrialde bat gobernatu ahal izateko eta garrantzitzuagoa oraindik zentzumenez jokatzeko.

Leire Tejada 2.D dijo...

Platonen ustez, gobernatu ahal izateko lehenengoz jakintsua izan behar zara. Ados nago berak esaten zuenarekin.Agintaria izateko ona eta txarra zer den jakin behar da zuzentasunez jokatzeko.

Ander Pérez 2ºD dijo...

Platonek ongiaren teoria erabili nahi zuen demokrazia hobetzeko.

Honen bidez, gobernariak zuzena
edo ongia zer den jakin behar dute, zuzen jokatzeko.Beraz, bakarrik gobernatu dezakeete filosofoek.

Nire ustez, gobernatzeko ongia zer den jakin behar da baina, bakoitzak bere ongiaren iritzia izango du.

Maitane Jimenez 2.C dijo...

Platonen ustez ondo gobernatu zezaketen bakarrak filosofoak ziren(jakintsuak) Ongiaren Ideia ezagutzen zuten bakarrak.
Alde batetik bat nator Platonen idearekin: zoriontsu izateko eta zuzen jokatzeko Ongiaren Ideia ezagutu behar dugu. Zuzen jokatzeko zer dagoen ondo eta zer gaizki bereiztu behar duzulako lehenengo. Eta zoriontsu izateko, zoriona nola lortu eta hura zer den jakin behar duzulako.
Bestalde, egunerokoan ikus dezakegun moduan, ez duzu Ongiaren Ideia ezagutu behar zoriontsu izateko, bakoitzak bere Ongiaren Ideia baitu. Beste gauza bat da zuzen jokatzea. Horra hor lapurren eta hiltzaileen adibidea, zoriontsu bizi direnak egiten dutenarekin, nahiz eta zuzen ez jokatu.

Unknown dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Adrián Pinilla 2.D dijo...

Platonek bere politika ideialaren exposaketa ez zen guztiz ere zuzena, honek demokrazia ukatzen zuen, eta ez bazirudien ere, hark exposatutako gobernu mota totalitarioa izango lirateke, Frantziar Iraultzako lema, “Liberté, egalité, fraternité”, guztiz zapalduz.

Amaitzeko, ezan genezake Estatu bat gobernatzeko, gobernatzailea zuzentasunaren esanahia ezagutzeaz gain, demokraziarena eta askatasunarena ezagutu beharko luke; jakintsuaren ongiaren kontzepzioa ez baitu ezer balio askatasunez jardun ezin badugu.

Leila Rakib 2.C dijo...

Platonek proposatzen zuenarekin ados nago. Bai, ondo jokatzeko ongia zer den bereiztu behar dugu,baina bakoitzak erabakitzen du zuzentazunez ala ez jokatzea. Nire ustez, denek dakite zer den ongia,baina zoritzarrez guztiek ez dute zuzentazunez jokatzen. Horien adibide politiko batzuk ditugu.

Irati Lasa 2.C dijo...

Platonen ustez, filosofoak bakarrik goberna zezaketen, jakintsuak zirelako eta ongia ezagutzen zuten bakarrak zirelako.

Nire ustez, ez dago zertan jakintsua izan zuzentasuna ezagutzeko (eta ondorioz zoriontsu izateko), zuzentasuna geure barruan dagoen zerbait da, ezagutezina, eta zuzena izateko erabakia ez digu maieutika ematen, bizitzak berak baizik, krdudeldadea bizi izanak adibidez zuzentasunera bideratu gaitzake.

Edozein pertsona izan liteke gobernatzaile bere ideiak argi edukita eta laguntzeko asmoak izango balitu.

Andrea Rakib 2.D dijo...

Platonen iritsiz , Ongiaren Ideia ezagutu behar du bizitza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu nahi duenak.Ondo iruditzen zait Platonen tesia.Gizaki guztiok zoriontasuna nahi dugu,eta hori lortzeko ongiaren ideia ezagutu behar dugu,hau da, zer den zuzentasuna eta hori praktikan eraman.

Sarai Rodriguez 2.D dijo...

Gorputzaren gehienezko funtzioak arimari esker eginda daude. Hiru arima mota desberdin daude, arrazoizkoa, suminezkoa eta irrizeskoa. Platonentzat arima gorputzaren gidaria da, kontzientzia giza jokatuz eta instintoak alde batera utzita jokatzen du.

Gilen Bueno 2.C dijo...

Neuk platonekin bat nator adieraztean nork gorbernatu behar duen eta haren hitzak gaurko gizarteari aplika daitekela uste dut.
Gaur egun, gorbenuan daudenek mintzatzen baino ez dakite. Antzinako Grezian zegoen demagogia hortxe bertan daukagu. Horregatik, Estatuburu izateko herriak behar duena jakin behar du eta erlijioak eta dena delakoak baztertuz irtenbidea aplikatu, haien hitza betetzen ez badutelako, kobazuloaren hormara begira geldituko gara.

Adrian Contreras Gebauer 2.C dijo...

Bat nator Platonen ideiekin: gobernariak jakintsu izan behar dira, jakintsuak dakielako zer den Ongiaren Ideia eta horrexegatik guztion onerako jarduko du.
Ona edo zuzena zer den ez dakien pertsona bat, ezin du guztion onurarako jardun, eta berarantzako ona dena egingo du.

Unai Uriarte dijo...

Unai Uriarte 2.D:
Gizakiok bizi garen mundu honetan, bizitza eta haren inguruan dauden gauzak zer diren jakiteko eta ulertu ahal izateko, lehendabiziz, ezaguerak behar ditugu; geroago ezaguera horien bidez bizitza publikoko nahiz bizitza pribatuaren inguruko gauzen zergatia aurkitu ahal izateko.

Ane Gauna.2D dijo...

Niri iritziz, Platonek proposatutako teoria gaur egun baliagarria,hainbat gauzetarako. Esate baterako,filosofoak planteatutako heziketa prozesua guk jasotzen dugunaren tankerakoa da, eta hala ere, gurea guztiz desberdina da. Gure munduan,teorikoki, guztiok eskubide berdinak ditugu, Platonek planteatzen zuen bezala, eta horren ondorioz suposatu dezakegu guztiok heziketa berdina jasotzeko aukera dugula, filosofoaren teoriak ere esaten duen bezala. Guztiok aukera berdinak ditugu, beraz, gure ahalmenaren arabera lortzen ditugu lanerako posizioak, edo unibertsitate batera edo bestera joateko aukerak. Baina, errealitatean,ikus ditzakegu hau egia ez dela.

Ariane Martin 2.c dijo...

Platonen ustez ongia zer den jakinez gero,zuzen jokatzen duzu.
Alde batetik,ados nago berarekin:ondo jokatu ahal izateko,hori zer den jakin behar duzula eta oso garrantzitsua dela horren arabera,eduki hori oinarritzat izatea.
Baina beste alde batetik,pertsona askok dira ongia zer den jakinda ere,ez dutela zuzen jokatzen.
Beraz,Platonek ezin zuen zihurtatu guztiek berdin jokatuko zutenik.

Eneko A. Romero 2.D dijo...

Esan dezakegu, gure bizitza publikoa zuzendu beharko dutela, baina hori ez du ezer bermatzen. Pentsa dezakegu demokrazia ez dela sistemarik hoberena, baina aristokrazia bada? Agian bien arteko sintesia (meritokrazia)hoberena izango zela gure gizartearentzat.

Jkin Arribalzaga 2.C dijo...

Platonen ustez, gobernu zuzen bat izateko filosofoek goberna beharko luketela dio, hauek jakintsuak direlako eta badakitelako zer den ongia. Platonek esanera ongia zer den dakitenek beti zuzen jokatuko dutela esaten du, probabilitate handiagoa dagoela ongia zer den dakienak zuzen jokatzea ez dakienak baino.
Alde batetik ados nago platonekin zeren eta ezer ez dakienak ezin du ondo jokatu istintoari jarraitzen diolako, baina ez da filosofoa izan behar ongia zer den jakiteko, eta filosofoak ez direnak ere ondo jokatu dezakete, kontuan hartu behar da ingurugiroa honek asko eragiten dio ongiari.

Maite Lasuen 2ºC dijo...

Platonen ustez,Ongiaren Ideia ezagutu behar du bizitza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu nahi duenak.
Alde batetik,zuzentasunez jokatzeko zuzena edo egokia zein den jakin behar dugu.Beste aldetik,zuzentasunaren alderdiak pertsona bakoitzaren araberakoak izan ahal dira.
Nire ustez,Ongiaren Ideia ezagutzea garrantzitsua da zentzunez jokatu nahi duenarentzat.

Nagore Artiñano 2.C dijo...

Platonen arabera filosofoek bakarrik gobernatu zezaketen, ongiaren ideaia ezagutzen zuten bakarrak zirelako eta hortaz jakintsuenak zirelako.
Alde batetik bat nator berarekin. Uste dudalako ongi jarduteko ongiaren oinarrizko idei bat edukitzea beharrezkoa delako.
Beste alde batetik,uste dut gobernariak jakintsuak ere izan behar direla haiek hori egiteko prestatu direlako eta ongiaren ideia gizarte osoan aplikatzen badakitelako ,nahiz eta, askotan ongiaren ideiaren kontzeptua ez izan hain onartua gizarte kide guztientzat eta gobernatzea zaila egitea.
Azkenik, ez nator bat familiari buruz esaten duenarekin, zeren eta, familia bat beharrezkoa da zoriontsu bizi al izateko.

David Romero 2.C dijo...

Gobernu egokiena herria zoriontsu mantentzeko eta bide honetik bideratzeko gai dena da.
Beraz, zuzentasuna eta zoriontasuna lortzeko eta mantentzeko gai direnak soilik izan beharko lukete gobernari, filosofo izan ala ez.