2014/09/08
BEGIRATU, PENTSATU, ESAN
“Egia esan, mirespenak eraman zituen lehen pentsalariak ikerketa filosofikoak egitera". Aristoteles
Errealitatea begiratzen, ikusitakoaz pentsatzen eta pentsatutakoaz esaten ikasi beharra dago.
Horra hor filosofiaren irakaskuntzarako hiru ildo nagusiak.
Inguratzen gaituen errealitateaz jabetu ahal izateko ez da nahiko begitratzea. Ikusi ahal izateko, begiradaren norabidea zuzendu behar da. Eta ikusten duguna harrigarria denez gure buruari galderak egiten dizkiogu. Pentsatzea galderetatik hasten da, erantzunak bilatu nahian. Azkenik, ahoz zein idatziz, pentsatzen duguna adierazi behar dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario