
Gizakia pentsamendua ( res cogitans) eta gorputza ( res extensa)ren arteko sintesi bat da. Pentsamenduak ez dauka hedadurarik eta hedatua denak ez du pentsatzen.
Beraz gizakiaren baitan elkartzen diren bi osagai hauek erabat diferenteak dira.
Substantzia pentsatzailea garen aldetik kontzientzia, gogamena, adimena, arima... gara. Substantzia hedatuak garen aldetik gorputza, materia, makina...gara.
Hain bestelakoak diren bi osagai horiek nola elkartzen dira? nola harremanatzen dira? Abiapuntu honetatik "el problema de la relación mente-cuerpo" delako eztabaida filosofikoa garatu da honez gero.
Descartesen ustez erlazio hori giza garunean kokatutako
"glandula pineal" izeneko tokian ematen zen. Gaur eguneko zientziak garunaren azterketari ekiten dio giza izaeraren misterioak argitu ahal izateko.
Giza garunaz gehiago gauza interresgarri asko jakiteko klikatu hemen .
Azkenik makina eta gogamenaren arteko batasunaz oso artikulu interesgarria hau litzateke:
4 comentarios:
Esaten da animali baten edo gizaki baten gorputza makina bat bezalakoa dela. Nik ados nago, gure gorputzaren baitan begiratzen badugu ohartuko garelako zelako mekanismoak ditugun, zirkulazio-aparatua, adibidez.
Baina nire ustez gizakiok ez gara bestelako animaliak bezalako hain mekanikoak, gure portaera iragarriezina da eta hori da bereziak egiten gaituena.
Egia da bai mekanikoak garela, baina ere egia da gure sentimenduak mekanismo hori asko baldintzatzen dutela.
Gizakioak ez gara animaliak bezala mugitzen.Animaliak ez dute pentsatzen eta hori da desberdintzen gaituena beraiengandik.
Publicar un comentario