2009/02/20

BALIOAK



Edozein gizartetan balorazio irizpide desberdinak daude indarrean.
Balio hitzarekin zera esan nahi dugu: Gure kultura eta gizartean tradizionalki ontzat, egiazkotzat, baliotsutzat, komenigarritzat, baliagarritzat, gomendagarritzat etab. jotzen dena.

Mendebaldeko kulturan indarrean egon diren balioak mota askotakoak izan daitezke:
.Balio filosofikoak: egia, objektibitasuna, zientzia .
.Balio erlijiosoak: Jainkoa, Arima, hilezkortasuna...
.Balio etikoak edo moralak: .pertsonalak: zintzotasuna, humiltasuna, onestasuna, bertutea... eta ./sozialak: berdintasuna, elkartasuna, demokrazia..
.Balio ekonomikoak: errentagarritasuna, irabazia...
.Balio estetikoak: edertasuna, harmonia, oreka...


Nietzscheren aburuz Europear kulturaren balio nagusiak bi iturrietatik datoz: platonismotik eta kristautasunetik. Bizitzaren kontrako balioak izanik bizitzaren indarra ahuldu egin dute, naturala den guztia mespresatuz, zapalduz edo bekatutzat joz.
Guzti hau gainditu beharra dago. Balio zaharrei kritika egin ondoren bizitzaren aldeko balioak aldarrikatu beharra dago. Bizitzari ezetz esan beharrean baietz esan behar zaio. Balio zaharrak gezurrak direnez gero"balioen zeharoaldaketa" proposatzen du.

" Nire egia, ostera, izugarria da, gaur arte egiatzat hartu dena gezurra besterik ez da.Balio guztien transmutazioa ... Mezu berri bat dakarren mandatari alaia nauzue...Aintzinako gizartearen botere egitura oro lehertu egingo dira, guztiak bait daude gezurraren gainean eraikita" Ecce Homo.



No hay comentarios: