Mostrando entradas con la etiqueta NIETZSCHE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta NIETZSCHE. Mostrar todas las entradas

2015/02/27

NIETZSCHE. EZAGUTZAREN SORRERA


Unibertsoaren bilakaeran Lurra izeneko astroan animalia adimentsuek ezagutza asmatu zuten. Baina beraien iraupena minutu batekoa baino ez zen izan. Izan ere, astro hori izoztu zen  eta animalia adimentsuak desagertu ziren.

NIETZSCHEren ikuspegia animaliei buruz  ezagutzeko egin klick estekan.

"En algún apartado rincón del universo centelleante, desparramado en innumerables sistemas solares, hubo una vez un astro en el que animales inteligentes inventaron el conocimiento. Fue el minuto más altanero y falaz de la “Historia Universal”: pero, a fin de cuentas, sólo un minuto. Tras breves respiraciones de la naturaleza, el astro se heló y los animales inteligentes hubieron de perecer."
 [Nietzsche: Sobre verdad y mentira en sentido extramoral. Tecnos, Madrid.]

2012/03/21

SANTUA EDO PAILAZOA?

Ni ez naiz gizakia, ni dinamita naiz. Horrenbestez, ez duzue nigan erlijio sortzailerik aurkituko, izan ere, herri xehearen bazka baitira erlijioak. Eskuak garbitu behar izan ditut elizgizonekin egon naizen aldi oro... Ez dut sineslerik nahi, nigan sinesteko ere maltzurregia naizela uste dut. Ez dut profeta izateko gogorik, ezta aldarera gora nazaten ere inolako asmorik... Aise ulertuko duzue, beraz, liburu hau argitaratu izanaren kausa; ez dut nire izena inongo jukutriatan nahastuta ikusi nahi... Santutasun oro baztertzen dut; nahiago nuke pailazotzat hartuko banindute... Akaso pailazo bat naiz...” F.NIETZSCHE

Bere " ECCE HOMO"n etorkizunari begira gaizkiulertuak egon ez daitezen zehaztu nahi du zer nolako gizakia den. Gizaki baino gehiago, platonismoan eta kristautasunean oinarritutako eraikuntza kulturala lehertarazi egiten duen dinamita...
Santua kristautasunaren moralak indarrean jarri duen gizaki eredua da:ona, zintzoa, humila, aszetikoa, apala, dekadentea. Tipo serioa, beraz.
Pailazoak farre egiten du. Zertaz? Kristautasunaren moralaren balio zaharretaz. Musika jotzen eta dantza egiten ateratzen da zirkuko eszenatokira. Alaia da bere aurpegia eta seriotasuna farregarri bihurtzen du.

"Gehien sufritzen duen lurreko animaliak barrea asmatu zuen" (Botere Nahimena)

2012/03/07

NIETZSCHEREN BIZITZA


"Nire bizitza" izeneko testu autobiografikoaren pasarteak. 1863.eko Irailaren 18an idatzia, 18 urte zituela.

"Al lado de la carretera comarcal que va desde Weißenfels hasta Leipzig y que pasa por Lützen, se halla la villa de Röcken. Se encuentra rodeada de sauces, álamos y olmos aislados, de modo que desde lejos sólo se ven sobresalir las elevadas chimeneas de piedra y el antiquísimo campanario sobre las verdes cimas. En el interior del pueblo hay anchos estanques separados unos de otros por estrechas franjas de tierra. En torno a ellos, verde frescor y nudosos sauces. Algo más arriba se encuentra la casa parroquial y la iglesia; la primera está rodeada de jardines y de prados arbolados.

Muy cerca se halla el cementerio, repleto de lápidas semienterradas y de cruces. Tres acacias majestuosas de amplias ramas dan sombra a la propia casa parroquial.

Aquí nací el 15 de octubre de 1844 y, a causa del día de mi nacimiento, se me bautizó con el nombre de «Friedrich Wilhelm». El primer acontecimiento que me conmocionó cuando aún estaba formándose mi conciencia fue la enfermedad de mi padre. Era un reblandecimiento cerebral. La intensidad de los dolores que sufría mi padre, la ceguera que le sobrevino, su figura macilenta, las lágrimas de mi madre, el aire preocupado del médico y, finalmente, los incautos comentarios de los lugareños debieron de advertirme de la inminencia de la desgracia que nos amenazaba. Y esa desgracia vino: mi padre murió. Yo aún no había cumplido cuatro años.

Algunos meses después, perdí a mi único hermano, un niño vivaz e inteligente que, presa de un ataque repentino de convulsiones, murió en unos instantes.

Así pues, tuvimos que abandonar nuestra tierra; al atardecer del último día jugué aún con muchos niños y me despedí de ellos, al igual que de todos mis lugares queridos. No pude dormir; nervioso y malhumorado daba vueltas en mi lecho hasta que, finalmente, me levanté. En el patio se cargaban varios carros; la tenue luz de una linterna iluminaba la escena. En cuanto amaneció se engancharon los caballos; partimos en medio de la bruma matinal hacia Naumburg, la meta de nuestro viaje. Aquí, al principio con timidez, luego algo más espabilado, pero siempre con la dignidad de un pequeño filisteo envarado, comencé a conocer la vida y los libros. En Naumburg aprendí también a amar la naturaleza representada en sus hermosos bosques, valles, castillos y fortalezas y a querer a los seres humanos en la persona de mis parientes y amigos."


2011/03/21

NIHILISMOA


Nik hemen kontatzen dudana datozen bi mendeetako historia da. Etorriko dena deskribatzen dut: nihilismoaren etorrera"
Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena NIHILISMOA da. Indarrean zeuden balioak baliogabetu egiten direnean nihilismoaren garaia dator. Eguzkia izkutatu eta gaua erortzen da. Gizakia, iparorratza galduta, nonraezean aurkitzen da. Erreferentzi puntuak desagertu dira eta nondik nora jo jakin ezinean bizi da.


VIDA
Después de todo, todo ha sido nada,
a pesar de que un día lo fue todo.
Después de nada, o después de todo
supe que todo no era más que nada.

Grito “¡Todo!”, y el eco dice “¡Nada!”.
Grito “¡Nada!”, y el eco dice “¡Todo!”.
Ahora sé que la nada lo era todo,
y todo era ceniza de la nada.

No queda nada de lo que fue nada.
(Era ilusión lo que creía todo
y que, en definitiva, era la nada.)

Qué más da que la nada fuera nada
si nada más será, después de todo,
después de tanto todo para nada

Jose Hierro

2011/03/09

AMOR FATI

"El animal de la tierra que más sufre fué el que inventó la risa" (Botere Nahimena)

Sufrimendua oso presente dago Nietzscheren bizitzan eta filosofian.
Gaztaroan harrapatutako sifilis baten eraginez sufrimendu fisikoak nahiz psikikoak erabat baldintzatu zuen bere bizitza. Baina sufrimenduari aurpegia eman zion, hobeago izateko aukera bihurtu zuen.
Bizitzari baietz esateak bizitzaren osagarri guztiak (alaiak zein tristeak, pozgarriak zein negargarriak)ontzat ematea esan nahi du.

"Debemos reconocer que todo lo que nace tiene que estar dispuesto a una dolorosa decadencia, estamos obligados a sumergir nuestra mirada en lo horrible de la existencia individual, y sin embargo, el terror no debe helarnos...A despecho del espanto y de la piedad saboreamos la felicidad de vivir"

Sufrimendua, beraz, indar kreatzaile bihurtzen da. Eguneroko bizitzan ikusten dugu nola zerbait lortzeko sufritu beharra dagoen. Mendizaleak mendi tontorra irabazteko sufritu behar du eta sufrimendu hori gainditu.

"Todo devenir y crecer, todo lo que garantiza el porvenir, va unido al dolor" ( El ocaso de los ídolos)

2011/02/26

NIETZSCHE. GIZATIAR, GIZATIARREGIA

Friedrich Nietzsche Alemaniako Rocken izeneko herrian jaio zen 1844an. Aita apaiza izanik bere famili giroa oso eliztarra zela aipatu behar da. Lau urte zituela aita hil egin zen , ondoren bere familiarekin joaten da Naumburg-era bizitzera. Bertan oinarrizko ikasketak egingo ditu.
Hamabost urtez Pforta izeneko eskolan sartzen da non heziketa humanista ( gizazale) oso sakona jasoko duen. Hor, greziar kulturarekiko zaletasuna piztuko zaio eta ondorioz, bost urte pasa eta gero, 1864an Bonneko Unibertsitatean Filologia klasikoa ikasketak burutuko ditu.
Ikaslea izanik sifilisa harrapatu zuen; biografo batzuren ustez gaixotasun horrek sufrimendu fisiko eta psikikoak ekarriko dizkio heldutasunean . Garai honetan Schopenhauer-en filosofia ezagutuko du eta horren eraginez filosofiarekiko zaletasuna piztuko zaio. Ikasketak amaitu eta 1869an Basileako Unibertsitatean katedradun izendatzen dute, bere irakasle garaiari hasiera emanez, 25 urte zituelarik.
Hamar urtez arituko da irakasle gisa. Burukominak jasangaitzek eta begietako ahuleziek jota klaseak emateari utzi egin behar izan zion arte. 1879an Unibertsitatea utzi eta bere bizitzaren garai berri bati hasiera eman zion.
Egoera berri honetan ibiltari baten bizitza egingo du, bere liburuak idatziz eta leku batetik bestera joanda . Bere libururik inportanteenak idatziko ditu, irakurlego gutxi eskuratu arren. Pobrezian eta gaixo bizi izango da hamar urte horietan 1889an Italiako Turinen burutik jota psikiatriko batean sartu zuten arte.
Ez da gehiago errekuperatuko eta bere bizitzaren azken hamika urteak amak eta arrebak zaindua, hitz egin barik igaro zituen, bere komtzientzia poliki poliki itzaltzen zelarik. 1900.eko Abuztuaren 25ean hilko da.
Bere bizitza laburrean zehar N-k ez zuen ia arrakastarik izan. Unibertsitateko pentsio txikitik eta zenbait lagunen gupidari esker bizi izan zen. Bere izaera harrokeriaz, malenkonia bakartiaz eta sufrikarioz osatu zen.

2010/03/03

KRISTAUTASUNAREN MORALA

-„ Ulertzen al da? Kristautasunaren moralari mozorroa kendu izana da gizadiarengandik bereizten nauena...Kristautasunaren aurrean itsu egotea da denik eta krimenik gailenena: bizitzaren beraren kontrako krimena...Kristau morala gizadiaren ustelkeriaren kausa da...Bizitzaren oinarrizko sen guztiak ezereztatzen erakutsi digute: arima eta izpiritua asmatu dira, gorputza hiltzeko; sexualitatea eta lohikeria berdindu dira...Balio dekadenteak baizik ez dituela ezagutu gizadiak, goreneko balio gisa mozorrotuta betiere. Norberak bere buruari uko egitearen morala da gainbeheraren moral nagusia.“ ECCE HOMO


Nietzscheren kritika kristautasunaren aurkakoa erabatekoa eta errotikoa da. Indarrean egon diren bizitzaren kontrako balioak, kristautasuna eta platonismoaren eraginez nagusitu dira mendebaldeko kulturan. Azken finean kristautasuna "herriarentzako platonismoa" besterik ez da. Izan ere, Kristautasunaren balio nagusiak, hala nola, Jainkoa, arima hilezkorra, haraindiko mundua, gizaki zintzoa, bekatua...gezurrak dira. Bizitzaren indarra zapaltzeko asmaturiko gezurrak, hain zuzen


Zer deritzozu N-ren kritikari? Eman zenezakeen N-k egiten duen kritikaren aldeko argudioren bat? Eta kontrakorik?

2009/04/02

ZARATUSTRA


Zaratustra gaingizakiaren profeta da.

"Kezka gehien dutenek gaurkoan zera galdetzen dute: Nola konserbatzen da gizakia?. Baina Zaratustrak galdetzen du, hau egiten lehendabizikoa eta bakarra izanik: Nola gainditzen da gizakia?

Gaingizakia da nik maite dudana, bera da niretzat lehendabizikoa eta bakarra,- eta ez gizakia, ez txiroena, ez gehien sufritzen duena, ez onena...

Oh, nire lagunok, gizakiarengan maite dezakedana igarotzea eta ilunabarra dela da . Eta baita zuengan ere gauza asko daude itxaropenak eta amodioa ematen dizkidatenak "


Supergizakiaren esanahiaz N-ren filosofian interesgarria iruditzen zait hurrengo bideoan egiten den azalpena

2009/03/15

JAINKOA HIL DA



Zaratustrak Jainkoaren heriotza aldarrikatzen du

"¿ No habéis oído hablar de aquel hombre loco que, con una linterna encendida, en la claridad del mediodía, iba corriendo por la plaza y gritaba: ¡busco a Dios! y que precisamente arrancó una gran carcajada de los que allí estaban reunidos y no creían en Dios? ¿ Es que se ha perdido?, decía uno. ¿Se ha extraviado como un niño?, decía otro, o ¿ Es que se ha escondido? ¿Tiene miedo de nosotros? ¿ Ha emigrado?, así gritaban riendo unos con otros.
El hombre loco saltó en medio de ellos y los taladró con su mirada .¿ Adonde se ha ido?, exclamó, voy a decíroslo. Lo hemos matado nosotros. Vosotros y yo. Todos somos sus asesinos, pero, ¿ Como hemos hecho esto? ¿Cómo hemos podido vaciar el mar? ¿ Quién nos ha dado una esponja capaz de borrar el horizonte ? ¿ Qué hemos hecho para desprender esta tierra del sol? ¿ Hacia adónde se mueve ahora? ¿ Hacia adónde nos movemos nosotros apartándonos de todos los soles? ¿ No nos precipitamos continuamente? ¿ Hacia atrás, adelante, a un lado y a todas partes ? ¿Existe todavía para nosotros un arriba y un abajo? ¿ No vamos errantes como a través de una nada infinita? ¿ No nos absorbe el espacio vacío? ¿ No hace mas frio? .
No hubo nunca hecho mas grande y cuantos nazcan después de nosotros pertenecerán a una historia superior a toda la historia precedente, a causa de este hecho. Este suceso enorme está todavía en camino y va avanzando, no ha penetrado aún en los oídos de los hombres. El relámpago y el trueno necesitan tiempo, la luz de las estrellas necesita tiempo. Los hechos necesitan tiempo, aún después de haberse realizado, para ser vistos y oídos."

NIETZSCHE. El Gay Saber. pgs. 241-243

Eta Jainkoa hil bada...orduan dena onartuta dago. Nihilismoaren garaian sartzen gara.
" Qué significa el nihilismo? Significa que se desvalorizan los más altos valores. Falta la meta:
falta la respuesta al "¿Porqué?" ( Voluntad de poder).

2009/03/09

ERLIJIOAREN KONTSOLAMENDUA

Gizakiak jakin badaki hilkorra dela...eta heriotzari beldur dio.

Erlijioak heriotzaren aurrean gizakiak daukan beldurragatik eta estutasunagatik sortzen dira. Izan ere erlijioek bizitza hilezkor, betierekoa, eternoa, badagoela prometitu, hitz ematen dute. Kontsolamenduzko hilezkortasuna. Ezerezean amilduko dela jakiterakoan, gizakiak sentitzen duen larrimina eta ezintasuna lasaitu, baretu egiten ditu.

N-ren kritika kristautasunari zuzenduko zaio batez ere. Berak zioenez:
" Considero al Cristianismo como la mas nefasta de las seducciones y las mentiras. La gran mentira y blasfemia por excelencia".

"Kristautasunaren moralari mozorroa kendu izana da gizadiarengandik bereizten nauena...Neuk antzeman dut engainua...Kristautasunaren aurrean itsu egotea da denik eta krimenik gailenena: bizitzaren beraren kontrako krimena"Ecce Homo

2009/02/27

ZENBAT BEGI HAINBAT IKUSPEGI

Nietzscheren aburuz ez dago egia objektiborik, ikusmira edo perspektiba subjektiboak baizik.

" ¿Qué es el conocimiento, necesariamente? Interpretación, comunicación de un sentido. No hay hechos; todo es fluido, inasible, esquivo; lo más duradero, relativamente, son nuestras opiniones?"

Perspektibismoa. "No hay hechos, sólo interpretaciones".

Nola interpretatzen dugu alboko irudia? Mutilaren egoera arriskutsua da? Urduri ala lasai dagoela ematen du?
Puntu honetan bat datoz sofistekin. Gizakia gauza guztien neurria denez bakoitzak ematen dio irudiari,edo errealitateari, bere esanahia

Ederki asko adierazten du Jarabe de Palo taldeak erlatibismoaren mamia: "Depende. ¿ De qué depende? De según como se mire todo depende.."

2009/02/20

BALIOAK



Edozein gizartetan balorazio irizpide desberdinak daude indarrean.
Balio hitzarekin zera esan nahi dugu: Gure kultura eta gizartean tradizionalki ontzat, egiazkotzat, baliotsutzat, komenigarritzat, baliagarritzat, gomendagarritzat etab. jotzen dena.

Mendebaldeko kulturan indarrean egon diren balioak mota askotakoak izan daitezke:
.Balio filosofikoak: egia, objektibitasuna, zientzia .
.Balio erlijiosoak: Jainkoa, Arima, hilezkortasuna...
.Balio etikoak edo moralak: .pertsonalak: zintzotasuna, humiltasuna, onestasuna, bertutea... eta ./sozialak: berdintasuna, elkartasuna, demokrazia..
.Balio ekonomikoak: errentagarritasuna, irabazia...
.Balio estetikoak: edertasuna, harmonia, oreka...


Nietzscheren aburuz Europear kulturaren balio nagusiak bi iturrietatik datoz: platonismotik eta kristautasunetik. Bizitzaren kontrako balioak izanik bizitzaren indarra ahuldu egin dute, naturala den guztia mespresatuz, zapalduz edo bekatutzat joz.
Guzti hau gainditu beharra dago. Balio zaharrei kritika egin ondoren bizitzaren aldeko balioak aldarrikatu beharra dago. Bizitzari ezetz esan beharrean baietz esan behar zaio. Balio zaharrak gezurrak direnez gero"balioen zeharoaldaketa" proposatzen du.

" Nire egia, ostera, izugarria da, gaur arte egiatzat hartu dena gezurra besterik ez da.Balio guztien transmutazioa ... Mezu berri bat dakarren mandatari alaia nauzue...Aintzinako gizartearen botere egitura oro lehertu egingo dira, guztiak bait daude gezurraren gainean eraikita" Ecce Homo.



2009/02/15

BIZITZAREN MUSIKA

Schopenhauer bitalismoaren aintzindaria izan zen. Hona hemen bere ikuspegia bizitzari buruz:

"Querer es esencialmente sufrir, y como vivir es querer, toda vida es por esencia dolor. Cuanto más elevado es el ser, más sufre... La vida del hombre no es más que una lucha por la existencia, con la certidumbre de resultar vencido. La vida es una cacería incesante, donde los seres, unas veces cazadores y otras cazados, se disputan las piltrafas de una horrible presa. Es una historia natural del dolor, que se resume así: querer sin motivo, sufrir siempre, luchar de continuo, y después morir... Y así sucesivamente por los siglos, de los siglos hasta que nuestro planeta se haga trizas." Parerga y Paralipómena

Ez dago kontsolamendurik? Bai. Musika da gizakiak infernu hortatik ateratzeko eskuragarri duen irtenbide bakarra.

"Después de haber meditado largo tiempo acerca de la esencia de la música, os recomiendo el goce de este arte como el más exquisito de todos...no hay ningún otro arte que revele más directa y hondamente la verdadera naturaleza del mundo. Escuchar grandes y hermosas armonías es como un baño del alma: purifica de toda mancha, de todo lo malo y mezquino, eleva al hombre y le pone de acuerdo con los más nobles pensamientos de que es capaz, y entonces comprende con claridad todo lo que vale, o mas bién, todo lo que pudiera valer."

Ildo beretik jarraituz "Musikarik gabe bizitza errore bat izango litzateke" dio Nietzschek.

"Nietzsche quiere, en la medida de lo posible, hacer música con el lenguaje, los pensamientos y los conceptos" Safranski

Hona hemen adibide bat




2009/02/12

ECCE HOMO

" Nire patua ezagutzen dut. Nire izena aipatze hutsak egundoko zirrara eragingo du etorkizunean; Lurrean inoiz jasotako eraso bortitzenaren oroitzapena, kontzientzi krisi sakonenaren oroitzapena, egundaino sinetsi, exijitu eta bedeinkatu den ororen kontra jaurtitako epai baten oroitzapena.
Ni ez naiz gizakia, ni dinamita naiz." Ecce Homo.

Nietzscheren filosofiari buruz gazteleraz dagoen web lekurik osatuena honako hau da: http://www.nietzscheana.com.ar/

Nietzscheren bizitza trajikoa izan zen. Akaso bizitza guztiak bezalakoa. 1889eko Urriaren 3an, 44 urte zituela, nerbio-sistemaren kolapso batek jota, Torinoko kaleetan zebilela, konortea galdu zuen eta eritetxe psikiatriko batera eraman behar izan zuten. Honez gero, bere adimen gaitasunak galdu zituen erabat eta familiaren zaintzapean bizi zituen azkenengo hamaika urteak.






" Yo soy, con mucho, el hombre mas terrible que ha existido hasta ahora; esto no excluye que yo seré el más benefico. Conozco el placer de aniquilar en un grado que corresponde a mi fuerza para aniquilar,- en ambos casos obedezco a mi naturaleza dionisíaca, la cual no sabe separar el hacer no del decir si. Yo soy el primer inmoralista; por ello soy el aniquilador por excelencia"
Por qué soy un destino. Ecce Homo pag.125