Mostrando entradas con la etiqueta WITTGENSTEIN. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta WITTGENSTEIN. Mostrar todas las entradas

2011/05/19

LENGOAIA ETA MUNDUA

Liburu honen helburua pentsamenduari muga bat jartzea da, edo, hobe esanda, ez pentsamenduari, pentsamenduen adierazpenari baizik”.TRACTATUS.

Helburu honek ondorio bat dauka: Ikerkuntza filosofikoa lengoaian oinarritu behar da zeren eta pentsamendua lengoaiaren bidez eta lengoaian aditzera ematen baita. “ Pentsatzea hitz egitea da”. Filosofiaren jarduera pentsamenduaren argibide ( aclaración) logikoa da eta beraz lengoaiaren analisi logikoan datza.

Filosofiak ilunak eta nahasiak liratekeen pentsamenduak zehazki argitu eta mugatu behar ditu “. PHILOSOPHICAL INVESTIGATIONS"

Hortaz filosofiaren jarduera nahasteak desegitean eta argitzean datza. Honi filosofia terapeutikoa deitzen zaio. Terapia hau lengoaiari aplikatu behar zaio. Helburua? “ Botila baten barruan preso dagoen euliari botilaren aterabidea erakustea”

LUDWIG WITTGENSTEIN.

2009/06/18

IZENA ETA IZANA

Izena duenak izana du...
Ba al dago ezer izenik gabekoa? Eta zer gertatzen da izena ez daukan guztiarekin?

WITTGENSTEIN-ek honako hau esaten zuen:
" Nire hizkuntzaren mugak nire munduaren mugak dira".
Hau da, bakarrik existitzen da hitz egin ahal dudan hura. Esaenezina dena niretzat ez da existitzen. Izena ematearen ekintza sortzeko ekintza da.
Izan ere, hitz egiten dudanean sortzen dut eta beraz nire munduaren mugak zabaltzen ditut.
Filosofo honen helburua horixe zen:Hizkuntzaren bidez esan daitekeena(esangarria)eta hizkuntzaren bidez ezin esan daitekeena(esanezina)argi eta garbi bereiztea.
Zertaz hitz egin daiteke? Zertaz ezin daiteke hitz egin? Kontuan izanda "Hitz egin ezin daitekeenaz hobe da ixilik egotea"