" Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia..."
Gure zirkunstantziaz arduratu beharra dago guere bizitza zuzendu ahal izateko. ez baitago bizitzarik zirkunstantzia batean ( historikoa, ekonomikoa, soziala...) kokatzen ez baden.
Zirkunstantziak gure inguruan dagoen guztia osatzen du.
Politika zirkunstantziaz, inguratzen gaituen munduaz, arduratzean datza.
Mostrando entradas con la etiqueta ORTEGA Y GASSET. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ORTEGA Y GASSET. Mostrar todas las entradas
2015/04/14
2012/05/07
ZIRKUNSTANTZIA
Oso ezaguna da Ortegaren esaera " Yo soy yo y mi circunstancia, y si no la salvo a ella no me salvo yo".
Gizakiaren bizitza, ezinbestean, zirkunstantzia baten barnean ematen da. Zirkunstantzia nire inguruan dauden gauzetaz osatuta dago. Beraz, oso kontzeptu zabala da. " circum stare" latinezko esamoldetik eratorria. " las cosas mudas que están en nuestro próximo derredor". Gizakia bere zirkunstantziaz arduratu beharrean dago.
Gure bizitza eta izaera inguratzen gaituen zirkunstantziari lotuta dago, hau begibistakoa da. Hortaz, zaindu behar dugu.
"La circunstancia nos presenta siempre diversas posibilidades de hacer, por tanto, de ser. Esto nos obliga a ejercer, queramos o no, nuestra libertad. Somos a la fuerza libres. Merced a ello es la vida permanente encrucijada y constante perplejidad. Tenemos que elegir en cada instante si en el instante inmediato o en otro futuro vamos a ser el que hace esto o el que hace lo otro. Por tanto, cada cual está eligiendo su hacer, por tanto, su ser, incesantemente." El Hombre y la Gente.
2011/05/12
IDEIAK ETA SINESTEAK

" Ideia batzuetan gaude eta horri deitzen diot sineste bat. Baina sineste horrek huts egiten dionean, horretan ez dagoenenan, ez dauka non egon, eta zerbait egin beharra dauka, hori dela eta zeri eutsi jakiteko. Egiten hasten den hori pentsatzea da...izan dugun zalantza hori argitzeko eta egia berreskuratzeko egiten dugun guztia"
Ortegak ideien funtzio bitala aztertzen du, hau da zer nolako papera duten ideiek giza bizitzan. Sinesteen egonkortasuna galdu egiten denean kontinentea disolbatu egiten da eta dudetan erortzen gara ( " en un mar de dudas"). Duda mudatan gaudelarik naufragoak gara, geure bizitzak zeukan tinkotasuna eta ziurtasuna galduta.Noraezean gaude, erreferrentzi puntuak galduta. Egoera desatsegina, deserosoa da eta hortik ateratzeko ( " nos ponemos a pensar") galduriko ziurtasuna berreskuratzeko asmoz.
Horrela agertzen dira irudimenzko munduak diren ideiak, barruko munduak, hain zuzen, zeintzuk geure bizitzari orientabide berriak ematen dizkioten.
Beraz bizitzarekiko bigarren mailako errealitateak dira ideiak. Beti ere bizitzaren zerbitzurako sorturikoak. Baina arrisku bat gerta daiteke: ideiei garrantzi gehiago ematea bizitzari berari baino; Ideiak bizitzaren gainean jartzea... eta idei batzuen
defentsagatik hurkoaren biziztza akabatzea. Ideiekin gauza asko egin dezakegu; eztabaidatu, azaldu, adierazi, onartu, ontzat eman...eta baita erahil ere. Mugimendu totalitario guztiek amankomunenan duten ezaugarrietariko bat hau litzateke: Ideiak bizitzaren gainean ipintzea...
2011/04/11
JOSE ORTEGA Y GASSET

Lehendabiziko ikasketak Deustun eta Madrilen burutuko ditu. Espainian ikasketak amaitu eta Alemaniara abiatzen da Leipzig-eko eta Bonn-eko Unibertsitateetan filosofia ikasketak egingo zituelarik. Bertan kantiar berrien eragina jasoko du. Filosofo hauek Kanten pentsamenduaren berreskurapena proposatzen zuten.
Espainiara itzulita Espainiako gizartea eraberritzeko eta europartzeko beharra aldarrikatu zuen . 98. Belaunaldiko partaideek ( Azorin , Baroja, Unamuno…) azaldutako asmoarekin bat etorrita. Espainiar hondamen ekonomiko, soziala eta kulturala gainditzeko ezinbestekoa zen modernizazioaren aldeko ahaleginak egitea.
1910an Metafisika katedratiko izendatzen dute Madrileko Unibertsitatean non 1936. urtera arte klaseak emango dituen.
1923an " Revista de Occidente" delako aldizkaria argitaratzen hasten da. Aldizkari honen garrantzia eta eragina oso sakona izan zen bere garaian zeren eta Europan ematen ari ziren mugimendu kulturalen berri ekartzen baitzien Espainako intelektualei, horrela Espainaren modernizazioa bultzatuz.
1931an II. Errepublika aldarrikatzen da eta Ortega politikan sartzen da "Agrupación al servicio de la Republica" delako alderdi politikoa sortuz. Kongresurako diputatu hautatua izango delarik.
1936an Guda Zibila hastean herbesteratu egiten da Espainia utziz. 1945. Urtera arte ez da berriro itzuliko. 1955.Eko Urriaren 18an hil egingo da Madrilen
" El punto de partida de la filosofia es definir esa realidad radical que llamamos vida" Zer da beraz bizitza?
2010/04/29
IDEIEN FUNTZIO BITALA

" Ideia batzuetan gaude eta horri deitzen diot sineste bat. Baina sineste horrek huts egiten dionean, horretan ez dagoenenan, ez dauka non egon, eta zerbait egin beharra dauka, hori dela eta zeri eutsi jakiteko. Egiten hasten den hori pentsatzea da...izan dugun zalantza hori argitzeko eta egia berreskuratzeko egiten dugun guztia"
Ortegak ideien funtzio bitala aztertzen du, hau da zer nolako papera duten ideiek giza bizitzan. Sinesteen egonkortasuna galdu egiten denean kontinentea disolbatu egiten da eta dudetan erortzen gara ( " en un mar de dudas"). Duda mudatan gaudelarik naufragoak gara, geure bizitzak zeukan tinkotasuna eta ziurtasuna galduta.Noraezean gaude, erreferrentzi puntuak galduta. Egoera desatsegina, deserosoa da eta hortik ateratzeko ( " nos ponemos a pensar") galduriko ziurtasuna berreskuratzeko asmoz. Horrela agertzen dira irudimenzko munduak diren ideiak, barruko munduak, hain zuzen, zeintzuk geure bizitzari orientabide berriak ematen dizkioten.
Beraz bizitzarekiko bigarren mailako errealitateak dira ideiak. Beti ere bizitzaren zerbitzurako sorturikoak. Baina arrisku bat gerta daiteke: ideiei garrantzi gehiago ematea bizitzari berari baino; Ideiak bizitzaren gainean jartzea... eta idei batzuen
defentsagatik hurkoaren biziztza akabatzea. Ideiekin gauza asko egin dezakegu; eztabaidatu, azaldu, adierazi, onartu, ontzat eman...eta baita erahil ere. Mugimendu totalitario guztiek amankomunenan duten ezaugarrietariko bat hau litzateke: Ideiak bizitzaren gainean ipintzea...
2009/04/29
BIZITZA ZEREGINA

Askeak gara, nork bere bizitza aukeratzen duelako. Egiten dugunak egiten gaitu. Geure bizitzaren artistak edo artisauak gara, sortu egiten duguna, sortzaileak beraz, nahitanahiez. Komeni da, noizean behin, geure buruari galdetzea; zer egiten ari naiz nire bizitzarekin?
Entzun dezagun Ortegaren beraren ahotsa.
2009/04/28
ARRAZOI BITALA

Unas lecciones de Metafisica
Giza bizitza zeregina eta gertaera da. Egiten duguna eta gertatzen zaiguna zirkunstantzi baten barruan. Zerbait egin baino lehen gizakiak pentsatzeari ekiten dio ( nos ponemos a pensar) zirkunstantziak aurkezten zaizkigun ahalbide edo posibilitateen artean aukera bat egiteko. Izan ere, giza bizitza etengabeko aukeraketan datza, une oro ari baikara aukeratzen.
"Bizitzea halabeharrezko zirkunstantziaren aurrean arrazoitzera beharturik egotea da"
Arrazoimena gizakiak bere bizitzan erabiltzen duen tresna edo herraminta da. Ortegak argazkian eskuartean duen bolantea bezalakoa. Tresna bitala, alegia. Zuzentasunez erabili beharrekoa geure bizitza desbidera ez dadin, gal ez dadin.
2009/04/20
MASEN ERREBOLTA

" Hay un hecho que, para bien o para mal, es el más importante en la vida pública europea de la hora presente . Este hecho es el advenimiento de las masas al pleno poderío social. Como las masas, por definición, no deben ni pueden dirigir su propia existencia, y menos regentar la sociedad, quiere decirse que Europa sufre ahora la mas grave crisis que a pueblos, naciones, culturas, cabe padecer. Esta crisis ha sobrevenido más de una vez en la historia. Su fisonomía y sus consecuencias son conocidas. También se conoce su nombre. Se llama la rebelión de las masas".
Ortegak bizi izandako garaia krisi garaia izan zela esan genezake. Krisialdi horren zergatiak aztertzeari ekiten dio . Zer dela eta Mendebaldeko kulturaren dekadentzia edo gainbeherakada?. Europear gizarteetako esparru guztietan masak, jendetza, nagusitzen ari dira. Dena masiboa bilakatzen da: Kontsumoa, Kirola, Musika, Politika... Dena dago jendez gainezka. Gune guztiak okupatzen dituzte. " Vivimos bajo el brutal imperio de las masas"( 43 0rr.)
Masen nagusitasuna lehenengo eta behin politikoa da. Garaiko mugimendu politikoak( Komunismoa, faszismoa, nazismoa ) masa mugimenduak dira...eta nagusitzen ari dira demokrazia liberala arriskutan jarriz. Baina menpekotasun hori kultura ere bada. Kulturan ere masen protagonismoa narbarmentzen da. Ondorioz, gizartearen maila ( nivel ) jeisten ari da .
Masa gizakiarentzat kultura kontsumo produktu bat da, saldu eta erosi egiten dena. Dibertitzeko kontsumitu egiten dena, entretenigarria izan behar duelako. "...no hay cultura; hay...barbarie"(79 orr.)
Begibistakoa da , beraz, Ortegak masen protagonismoei buriz duen iritzi negatiboa; kaltegarria delakoan dago.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)