2012/05/07

ZIRKUNSTANTZIA



Oso ezaguna da Ortegaren esaera " Yo soy yo y mi circunstancia, y si no la salvo a ella no me salvo yo".
Gizakiaren bizitza, ezinbestean, zirkunstantzia baten barnean ematen da. Zirkunstantzia nire inguruan dauden gauzetaz osatuta dago. Beraz, oso kontzeptu zabala da. " circum stare" latinezko esamoldetik eratorria. " las cosas mudas que están en nuestro próximo derredor". Gizakia bere zirkunstantziaz arduratu beharrean dago.
Gure bizitza eta izaera inguratzen gaituen zirkunstantziari lotuta dago, hau begibistakoa da. Hortaz, zaindu behar dugu.
  "La circunstancia nos presenta siempre diversas posibilidades de hacer, por tanto, de ser. Esto nos obliga a ejercer, queramos o no, nuestra libertad. Somos a la fuerza libres. Merced a ello es la vida permanente encrucijada y constante perplejidad. Tenemos que elegir en cada instante si en el instante inmediato o en otro futuro vamos a ser el que hace esto o el que hace lo otro. Por tanto, cada cual está eligiendo su hacer, por tanto, su ser, incesantemente." El Hombre y la Gente.

12 comentarios:

Mikel Intxaurbe 2.D BATX dijo...

Ortegak argi utzi zuen bere bizitzari buruzko ikuspegia dualista zela: bizitza+zirkunstantzia.
Hala ere, pertsona bat jaiotzen denean ez da bere zirkunstanziaz jabetzen, ez daki ezta zirkunstantziarik badago. Eta intenporalitate-momentu horiek dira Ortegaren tesitik urruntzen nautenak, ni zirkunstantziarekin batera bizi banaiz, zirkunstantziaren berri etengabe izan behar dudalako, eta hori ez delako beti gertatzen (ad., haurtzaroan, mozkortuta zaudenean...).
Hala ere, onartu beharra daukat norbanakoak bizi duen garaiaren zirkunstantziek bere bizimodua, pentsaera... moldatzen dutela.

Miren Zubia 2.D dijo...

Gizakiak etengabeko ibilaldia den bizitza burutzeko, bide bati jarraitu beharra dauka, sinesmen bati, ideaia bati;balio bati, alegia.

Anónimo dijo...

Gizakiak, bere bizitzan zear bide bat irekitzen du eta bertan, ideia da nagusi,ideia honi bizia ematen dio zirkustantzia bihurtzen.

Lourdes Piriz 2F

Enara Conde 2.F dijo...

Gizakia izaki aldakorra da. Bere pentsamenduak eta iritziak alda daitezke esperientziaren arbera, eta aldi berean, ekintzekin batera, zirkunstantziengatik baldintzatuta egongo dira

Anónimo dijo...

Bizitza den ibilbidean bakoitzak bere ideiak ditu, idei hauek dudamudatan egotetik irtetzeko sortuak dira, esta dudamuda hau gure zirkunstatziaren araberakoa izan ohi da. Zirkuntantzien arabera zenbait sinesmen edo ideia ezberdin izatera heldu izan ahalko gara.

Mikel Erkiaga
2ºF Batx

Anónimo dijo...

Bakoitzak geure pentsamenduak eta iritzi propioak ditugu,modu honetan pertson mota bat edo beste bat izango gara.Dena den gure pentsamenduak zirkunstantzien arabera ezarriko dira eta aldatu daitezke.

Zuriñe Lopez 2F

Beñat Barandika 2.F dijo...

Ortegaren "Yo soy yo y mis circunstancias" , dio ezin garela zirkunstantzia gabe bizi.
Inguratzen gaituena, kezkatzen gaituena, oztopatzen gaituena... dira ere gure bizitza.
Norbanakoak bere bizitza bizi behar du, dakarten ondorioak kontuan hartuz.

maialen arkotxa dijo...

Maialen Arkotxa 2F
Ortegak dioen moduan bakoitzak gure pentsamenduak ditugu,hau da,bakoitzak ditugula zirkunstantzia pertsonalak(perspektiba subjetiboa)besteek,beste era batetara ikusi ahal dituztenak.

ane aiartza 2F dijo...

Pertsona bat den bezalakoa da honek inguratzen duen zirkunstatziak honela eraldatu duelako. Ez da berdin izango Afrikar batn jarrera, edo Asiatar batena. Bakoitzak era batera jokatuko du zirkunstantzia bakoitzean. Honela, etorkizuna den proiektua, egiten ditugun ekintza eta aukerek sortzen dute.

Itxaso Cobles 2F dijo...

Zirkunstantziak bizitzari lotuta daude, eta gertatzen zaigunaren eta inguratzen gaituzten gauza guztien arabera izango dute eragina gure pentsakeretan derrigorrez.

Julen Herrera 2.D dijo...

Argi dago zirkuntantziak norbanakoaren bizitza guztiz baldintzatzen dutela. Adibidez, herrialde txiro batean jaiota posible da oso gazte gosez hiltzea edota eskolara inoz ez joatea, baina herrialde aberats batean jaiota, bizitza ona izateko probabilitatea askoz handiagoa da eta ditugun bizipen guztien araberakoa izango da gure "munduko ikuspegia". Beraz, nolako bizitza (edo zirkunstantzia), halako ikuspegia (edo ideiak).

Uxue Gaitero(batxi 2-f) dijo...

Guztiek gure pentsamenduak ditugu eta zirkunstantzia bakoitzak,bakoitza den modura moldatuko gaitu.Azken finean, zirkunstantzia guztiek,gugan dute eragina eta gugan zenbait eta aldatu daitezke.