2012/06/01

ATENEA, JAKITURIAREN JAINKOSA


1927an Unamuno Ikastetxea eraiki zenez geroztik, bere  fatxadan  Atenea greziar Jainkosaren eskultura agertzen da . Jainkosa hau Jakituriaren adierazpen mitikoa da. Grekoentzat eta erromatarrentzat jakituria eta gerra lotzen zituen jainkosa zen.
Atenea: Jakituriaren jainkosa greziar mitologian, bai eta gerraren jainkosa ere. Berak zientzia, artea eta nekazaritza sortu zituela esaten da  Erromatar mitologian Minerva izenekoa. Jakituriaren, arteen eta gerra tekniken jainkosa da. Bere estatua eta irudietan gerlari baten antzera agertzen da: buruan kaskoa, esku batean lantza bat eta ezkutu bat bestean eramaten duelarik. Pentsakor agertzen da, hausnarketak sakonak egiten balego bezala. Gerlari pentsakorra edo pentsatzaile gerlaria izanda, bere izaeran jakituria eta gerra batzen dira.

No hay comentarios: