Mostrando entradas con la etiqueta Platon. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Platon. Mostrar todas las entradas

2014/10/03

PLATON AT THE CAVERN

1961an The Beatles hasi ziren Liverpooleko THE CAVERN izeneko klubean bere musika jotzen. Haitzulo ilun horretan zeunden ikusleak harrituta geratu ziren lau gazte horiek erakusten zituzten itzalengatik. Eszenatokira begira, aho bete hortz, txundituta, ezin zuten beraien begirada beste inora zuzendu...
           
SOME OTHER GUY
Some other guy, now, has taken my love away from me, oh now
 Some other guy, now, has taken away my sweet desire, oh now
 Some other guy, now, I just don't wanna hold my hand, oh now
 I'm the lonely one As long as I can feel all righ.

t

2011/10/27

ERREGE FILOSOFOA

"...konbentzitu nintzen gaur egungo Estadu guztiak, salbuespenik gabe, gaizki gobernaturik daudela. Eta, benetako filosofiaren omenez, onartu behar izan nuen bere menpe dagoela zuzentasunari buruzko ikuspen osoa eta perfektoa lortzea, bizitza pribatuan nahiz publikoaren esparruetan. Eta gizakiaren gaitzak ez direla amaituko egiazko filosofo zuzenek kargu publikoak betetzen ez duten arte, edo Estaduetan poterea dutenak filosofo, hitzararen zentzu zuzenean, izatera heltzen ez diren bitartean.". Platón. VII. Eskutitza. 324c-326a

Platonen iritsiz, bakarrik jakintsua dena, hau da filosofoa, izan daiteke hiriaren gobernari zuzena. Eman aldeko zein kontrako argudorik.

2011/10/05

HAITZULOA

-Ondoren —esan nuen— irudika ezazu gure giza izaera, heziera eta hezierarik ezaren arabera. Kontu egizu, bada, sarrera luzea duen lurpeko bizileku bat, argitara zabalik dagoena. Bertan gizakiak umetatik bizi dira, zangoetatik eta lepotik lotuta. Halatan, geldirik daude, aurrerantz besterik begiratu ezin dutelarik, lokarriek ez baitiote burua jiratzen uzten. Haien atzealdean, urrutitik sute baten argitasuna atzematen da, eta gorago, sutearen eta atxilotuen artean, bide gora bat. Bidean barrena, ohartu beharko duzu hesia eraiki dala, titiriteroak ikusleengandik bereizteko jarri ohi denaren antzekoa, zeinen gainetik txotxongiloak agertzen baitituzte.
— Badakusat —esan zuen.
— Oraingo honetan, hesiaren altuera gainetik irudika itzazu denetariko tresneria daramatzaten gizonemakumeak, eta giza zein abere estatuak harrizkoak, zurezkoak, denetarikoak gainditzen dituztenak. Eta pentsatzekoa denez, eramaileon arteko batzuk hizketan joango dira eta beste batzuk isilean.
— Bai arraroa zuk deskribatutako irudia eta atxiloak —esan zuen.
Gu bezalakoak —esan nuen—.

Platonen ustez kobazuloan bizi diren presoak gu bezalakoak dira. Lepotik eta zangoetatik kateatuta daudenek itzalak edo irudiak besterik ez dituzte ezagutzen. Ezin izan dutelako inoiz hortik atera. Bizi duten mundua iluna, argirik gabekoa, da eta egoera horretan ikusten dituzten izakiek ez dute benetako errealitaterik, soilik objektuen itzalak dira. Heziketa faltagatik eta askatasun faltagatik gizakia kobazuloan bizi da. Gorputza kateatuta eta burua nahastuta.
Irudiek esklabu bihurtzen gaituzte? Irudiek engainatzen gaituzte? Irudiek benetako errealitatea izkutatzen gaituzte?


2010/10/18

FILOSOFOEN GOBERNUA?

"Eta gizakiaren gaitzak ez direla amaituko egiazko filosofo zuzenek kargu publikoak betetzen ez duten arte, edo Estaduetan poterea dutenak filosofo, hitzaren zentzu zuzenean, izatera heltzen ez diren bitartean PLATON VII.Eskutitza 326a.POLITEIA edo Errepublika izeneko elkarrizketan Platonek Estadu zuzen baten antolaketa proposatzen du.
Bere ustez " Filosofoek ez badute hiria gobernatzen ... ez da atsedenaldirik egongo, Glaukon, adiskidea, hirien gaitzetarako ez eta, uste dudanez, gizateriaren gaitzetarako ere".
Platonen kezka politikoa oso presente dago bai bere bizitzan bai eta bere obran ere. Gaztea izanik, eta bere maisua zen Sokratesi gertatutakoa ikusita, sofistek hezitako politikarien eragin kaltegarriak salatu zituen. Hori dela eta Estadu zuzen baten eraikuntza teorikoa eta praktikoari ekin zion.
Utopia honetan Filosofoak, jakintsua delako, gobernaria izan behar du. Ongiaren Ideia ezagutzera heldu dena prest dago ondo gobernatzeko. Gobernari ona izateko Ongiaren Ideia ezagutzea derrigorrezkoa da, bestela nola egingo lituzke lege onak?

Platonen iritsiz , Ongiaren Ideia ezagutu behar du biziztza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu nahi duenak. Zer iruditzen zaizu Platonek proposatzen duena?

2009/11/03

HAITZULOAREN MITOA

"-Bai arraroak zuk deskribatutako irudiak eta atxiloak ...
-Gu bezalakoak ..."


Platonen ustez kobazuloan bizi diren presoak gu bezalakoak dira. Lepotik eta zangoetatik kateatuta daudenek itzalak edo irudiak besterik ez dituzte ezagutzen. Bizi duten mundua iluna da eta egoera horretan ikusten dituzten izakiek ez dute benetako errealitaterik, soilik objektuen itzalak dira.Heziketa faltagatik eta askatasun faltagatik gizakia kobazuloan bizi da.

Guk bizi dugun errealitatean irudiek gero eta garrantzia handiagoa dute. Orduak eta orduak ematen ditugu irudien aurrean :argazkiak direla , ordenagailuen pantailak direla, telebista edo zine pantailak direla, irudiei begira bizi gara. Eta presoei gertatzen zaien bezala, irudiak benetako errealitateak direla uste dugu. Konfunditu edo nahastu egiten ditugu irudiak eta errealitateak.
Irudiek preso gaituzte.Pareka daiteke gure errealitatea kobazuloaren egoerarekin? Gu presoak bezalakoak gara? Zure ustez, nola atera daiteke egoera horretatik?

Duela urte batzuk atera zen MATRIX izeneko pelikula. Bertan gai filosofiko ugari agertzen dira. Horien artean Haitzuloaren mitoa.Gehiago sakondu nahi izanez gero klikatu linkean...eta ikusi pelikula.

2008/11/05

HAITZULOAREN MITOA

Haitzuloaren mitoari buruz badaude bideo interesgarri asko. youtube.com sartu eta el mito de la caverna tekletau ondoren agertuko dira. Horietariko bat aukeratzekotan ikusi honako hau..

el mito de la caverna - Google Vídeo

Guzti honekin erlazionatuta hona hemen albiste harrigarria: Irakurri ondoren bidali zure gogoeta.

Una adolescente de Chicago ha estado siempre viendo la tele y sin salir de casa La madre de la muchacha temía dejarla ir al colegio JAVIER VALENZUELA, - Washington
EL PAÍS - Sociedad - 18-10-1997
Una quinceañera de Chicago, pisó el pasado jueves por primera vez una escuela. Hasta entonces la muchacha, cuyo nombre no ha sido facilitado por autoridades, había pasado toda su vida encerrada en casa viendo la televisión. Y eso porque su madre temía que le ocurriera "algo malo" si andaba por las calles y, aún más, si acudía a las escuelas. La principal metrópolis de Illinois, pensaba, es un lugar muy peligroso. El extraño caso fue descubierto a principios de mes, cuando la madre telefoneó al número de emergencia del Ayuntamiento de Chicago para preguntar angustiada si la meterían en la cárcel por no haber escolarizado a la muchacha. La escolarización es obligatoria en EE UU a partir de la enseñanza primaria y hasta el bachillerato. "Chicago es una ciudad muy peligrosa y nuestro barrio mucho más", explicó la madre a Yvonne Williams, una responsable escolar. "Y la televisión", añadió, "da muy buenos programas educativos". La madre no ha sido castigada y está siendo sometida a estudios psiquátricos. No obstante, la hermana menor de la protagonista de esta historia, una niña de ocho años, sí acudía a una escuela pública del modesto barrio donde vive la familia.La quinceañera, que está en perfecto estado de salud física y sometida a análisis psicológicos, conoce el alfabeto, reconoce los días de la semana, sabe leer algo de inglés como up (arriba), down (abajo), in (dentro) y out (fuera), y es capaz de realizar sumas y restas elementales. Casi todo lo ha aprendido viendo la tele, en particular los programas educativos que le imponía su madre. La joven adoraba los videoclips musicales."Por ahora no hemos detectado ningún problema mental", dice Paul Vallas, director de los colegios municipales de Chicago. "Hemos incorporado a la mu chacha a una clase correspondiente a su edad, para que no se sienta rara, pero le vamos a aplicar un programa formativo especial". "Es una chica muy dulce y sorprendentemente muy semejante a los otros chicos de su edad", informó Sue Gramm, especialista del ayuntamiento en niños y adolescentes, con personalidades difíciles.
Los pedagogos y psicólogos creen que, además de lo visto en la pequeña pantalla, la muchacha, ha adquirido sus conocimientos por su madre y su hermana. La chica que creció viendo la televisión dice ahora que tiene muchas prisas por ponerse al día en los estudios. Y añade que de mayor quiere ser profesora