2011/10/27

ERREGE FILOSOFOA

"...konbentzitu nintzen gaur egungo Estadu guztiak, salbuespenik gabe, gaizki gobernaturik daudela. Eta, benetako filosofiaren omenez, onartu behar izan nuen bere menpe dagoela zuzentasunari buruzko ikuspen osoa eta perfektoa lortzea, bizitza pribatuan nahiz publikoaren esparruetan. Eta gizakiaren gaitzak ez direla amaituko egiazko filosofo zuzenek kargu publikoak betetzen ez duten arte, edo Estaduetan poterea dutenak filosofo, hitzararen zentzu zuzenean, izatera heltzen ez diren bitartean.". Platón. VII. Eskutitza. 324c-326a

Platonen iritsiz, bakarrik jakintsua dena, hau da filosofoa, izan daiteke hiriaren gobernari zuzena. Eman aldeko zein kontrako argudorik.

32 comentarios:

Borja Lopez 2D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Gobernaria jakintsua izan behar da, gizarte osoa bere menpe dagoelako, eta aukera egokiak hautatzen jakin behar duelako.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Gobernaria beste gobernariekin akordioetara heldu behar da, eta askotan arazoak konpontzeko bi parteren arteko bitartekari gisa jokatu behar du, bakarrik jakintsua izatearekin ez du balio, jendearekin erlazionatzen jakin behar du, beraz, baliteke jakintsuena gobernatzeko aproposena ez izatea.

David Sánchez 2.D (BATX) dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Estatua gidatuko duena jakintsua izan behar da, noraezean ez joateko. Gizartea nora eta nola eraman behar den jakin behar du.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Estatu baten zuzentasuna ez da soilik gobernariaren kontua. Beste faktore batzuk daude (gizartea bera, beste herrialdeen jarrera...). Beraz, estatuburuaren jakintasuna ez da erabakigarria.

Asier Zugaza 2D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Jakintsua dena zuzena zer den jankingo du eta jokabide zuzena izango du. Horrek hiria ondo antolatzea eta zuzentzea eragingo du.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Baliteke pertsona bat jakintsua izatea eta zuzena zer den jakitea baina gobernuaren antolakuntza-bide desegokia hartzea, hots, haren nahien araberakoa. Horregatik hiriak gobernaria hautatzeko eskubidea izan beharko luke.

JON GARCES 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Estaduaren gobernaria jakintsua izan behar da (filosofoa), aukera egokiak hartzeko eta noraezean ez joateko.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Estaduaren zuzentasuna ez da bakarrik gobernariaren lana, beste faktore garrantzitsu batzuk daude. Adibidez, oso jakintsua izan arren, jendearekin erlazionatzen jakin behar du.

Xabier Cabezuelo 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Herriaren gobernaria dana jakintsua izan behar dau, hau da, ez dago filosofoa baino pertsona jakintsuagorik.

KONTRAKO ARGUDIOAK:
Gobernari jakintsuak filosofoak zein filosofoak ez izan, batzuetan hiriaren onerako ez dan neurriak edo legeak onartu behar dira dana joan behar dan bezala joan dadin.

Xabier Ferreiro 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Filosofoek gobernatzen badute zentsu handiagoko erabakiak hartuko dituzte, gizartearen mesedetan.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Gobernu mota egokiena demokrazia da non herritar guztiek parte hartzen duten, eta ez dago pertsona bat bere ezagutzengatik pribilegioak edo gobernatzeko eskubideak dituena. Honen ondorioz, gobernuko kideak aldatu daitezkeenez(botazioetan), gobernua ez da usteltzen, gobernuan jarraitu ahal izateko, gobernariak ezin direlako haien mesedetan herriaz ahaztu.

Kevin Cifuentes 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Ongiaren ideia ezagutzera heldu den pertsona jakintsuena gobernari ona izango da zentsu guztietan. Ongi prestatuta dagoelako ekintza horretarako,zoriontasuna eta bizikidetza baketsua ekarriko dio hiriari.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Jakintsuenen gobernu batek beste ikuspuntu batetik ikusten du gizartea eta ez daude arazo larriak dauden mailan. Hortaz, hiria hobetzeko, hiriaren zuzentasuna lortzeko eta arazoak konpontzeko herriak duen iritzia kontuan hartu behar da eta horren arabera jardun. Horretan datza benetako demokrazia.

ANER LERTXUNDI SAEZ 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Pertsona jakintsua egokiena da herri baten gobernari izateko, berak badakielako nola jokatu modu zuzen batean.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Askotan,nahiz eta teorian pertsona jakintsua izan, gero hori praktikara eramaten ez daki. Horregatik, jakintsua izateaz gaiz beharrezkoa da herri osoaren nahia bilatzen duen pertsona izatea.

Unknown dijo...

Aldeko argudioak
Hoberenak gobernatuko balute, hau da, jakintzuek, hiria etorkizun argirantz eramango luketen.

Kontrako argudioak
Herritarren gehiengoak ezin duenez erabaki Estatuaren gobernuaren norabidea, askatasuna mugatua dela esan daiteke. Gobernu mota horretan, gainera, gobernariek ez lituzkete onartuko inolako aldaketarik, jakintsuentzat ez litzateke egokia izango.

Jon Martín
2.D

Miren Zubia 2.D dijo...

-ALDEKO ARGUDIOAK:
Filosofoek, hau da, ongiaren ideaia ezagutu dutenek gobernatzekotan, haien interes pertsonalak alde batera utzita, demagogia eta uztelkeria bezalako bidegabekeriak ekidituko genituzke.

- AURKAKO ALDEAK:
Ongiaren ideia ez da bakarra, beraz, ezadostasunak suerta daitezke gobernarien artean.

Mikel Intxaurbe 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOAK:
Gobernariak ondo gobernatzen jakiteko jakintsua izan behar da, baina ez alor bakar batean, baizik eta "bizitzaz jakintsua" izan behar da. Eta Ongiaren Ideia ezagutzera heltzen dena, hots, filosofoa, jakintsuena bada, hortaz filosofoak gobernatu behar du.

KONTRAKO ARGUDIOAK:
Pertsona bat jakintsuena izateak ez du esan nahi "ona" izango denik, nahiz eta Ongiaren Ideia ezagutzera heldu izan: pertsona batek botere guztia izateak hau bere baitarako onura bakarrik bilatzera eramango du, eta herria baztertuta geratuko da. Hortaz, nire ustez, herriak gobernatu beharko luke kolektiboki, hau da, herriak berak hartzen ditu erabakiak, inolako "ordezkaririk" gabe.

Ane Bereziartua dijo...

ALDEKO ARGUDIOAK:
Ondo hezituak daude, beraz , gizartearentzat egokia dena egingo dute
KONTRAKO ARGUDIOAK:
Guztiok izan behar dute aukera eta gainera geiengoak aukeratu badu orduan arrazoi gehiagorekin. Nahiz eta batzuei ez gustatu gehiengoak nahi duena egin behar da.

AMAIA SAENZ DE BURUAGA 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Goabernari izateak guztion erresponsabilitatea izatea esan nahi du, eta hori, jakintsuek bakarrik egin dezakete, hau da, filosofoek.

KONTRAKO ARGUDIOAK:
Jakintsua izatea bakarrik ez da inportantea, biztanleon iritziak kontuan hartu behar dira, eta horretarako, haiei utzi behar zaie haien gobernaria zein izan nahi den hautatzen.

Uxue Goitia dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Zentsuzkoa da,jakintsuak,ustez,badaki zer egiten duen,zer den zuzena eta nola gobernatu behar den,beraz,gobernari perfektua edo ideala da.
KONTRAKO ARGUDIOA:
Hori horrela bada,gaur egun zergatik ez dago filosoforik gobernuan ? Inork ez al du ikusten haiek agindu beharko luketela? Ala ez dute haiek gobernatu behar?

Iñigo Escanciano 2.D dijo...

ADEKO ARGUDIOA:
Jakintsua, filosofoa, gobernari izateko legitimoa izatea zuzena bada, egia esan, jakintasun horrekin gauzak zentzu handiagoz aukeratuko baititu.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Gobernari izateko jakintasuna ez da garrantzia duen faktore bakarra, jokaerak, jakintasun hori nola erabili ezaten digunak; eta besteengan pentsatzeak ere garrantzi handia dute, azken batean, besteen interesen alde egiten ez badu, beretzat zuzena dela bakarrik egingo luke, beregan pentsatzen, bere interesen alde, tirania baten legez.

Enara Conde 2.F dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Bakarrik jakintsua dena ezagutuko du Ongia eta beraz, hiria gobernatzeko era egokia.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Bizikidetza lortzeko herriaren gehiengoa erabakitzen duen gobernaria egon beharko da boterean. Jakintsua izateaz aparte, gobernariak herriaren nahia kontuan izan eta errespetatu behar du.

Anónimo dijo...

Aldeko Argudioa:
Jakintsuak estatua eroaten jakingo du noraezean jauzi ez dadin, jakintsua delako.

Kontrako Argudioa:
Estatuaren norabidea herriak ere autatu beharko luke, eta jakintsu zoil batzuk eramaten badute hiriaren hitza ez dute hiriaren ikuspuntu zehatzetik errepresentatuko

Mikel Erkiaga 2ºF (batx)

Izaskun Araluzea 2.F dijo...

Aldeko argudioak:
Ongiaren ideia esagutzen duenak soilik izango da jakintsu. Zuzentazuna zer den jakingo du. Hauek filosofoak dira, beraiek, dagokien bertuteaz dagokien eginkizuna betetzen badute, estatuaren zuzentasuna beteko da.

Kontrako argudioak:
Askatasunik ez dagoen gobernia ezin daiteke zuzena izan. Gehiengoak autatu beharko du zer nahi duen. Beraz, gobrnariak ez dira jakintsuak soilik izango.

Julen Monasterio 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Jakintsua dena, ez-jakintsua baino hobeto aginduko du.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Nahiz eta agintea jakintsu baten eskuan egon, beste faktore asko kontuan eduki behar dira, eta haien artean, garrantzitsuenetako bat, herriaren zoriontasuna, eta honek, bakarrik herriak aukeratzen du.

xabi bujan 2.D dijo...

Aldeko argudioa:
Platonek dioenez,jakintsua gobernatu behar du;hau da filosofoa.Filosofoa beti zuzen jokatuko du eta bera gobernaria bada denok,ondo eta zuzen jokatuko dugu.
Kontrako argudioa:
zuzena izateko ongiaren ideia ezagutu behar da eta sofistak adibidez ez dute sinisten ongiaren ideian

Julen Herrera 2.D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Filosofoa ongia zer den dakiena denez, ondo jokatuko du eta polisa bide onetik bideratuko du.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Filosofoa ongia zer den jakin arren, baliteke haren jokabidea ez zuzena izatea.

Nahia Diez 2D dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Gobernariak filosofoak izan behar dira. Izan ere, hauek pertsona guztientzat onak diren ekintzak egingo dituzte.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Gobernariak jakintsuak izan da, herriaren iritzia eta arazoak ez ziren kontuan hartuko eta, hori dela eta, beren nahimenetara joka dezakete.

Jonatan Pérez 2.F dijo...

ALDEKO ARGUDIOAK:
- Filosofoa izanez, arrazoimenaz eta jakituriaz gobernatuko du. Beraz, ongia egingo du.
- Ongia egingo denez, filosofoak jakingo du zer den ona mementu oro gu bideratzeko eta zoriontasuna lortzeko.

KONTRAKO ARGUDIOAK:
- Filosofoak era subjetiboan gobernatuko du; hau da, berak ondo deritzona egingo da gure nahiak eta jarrerak baztertuz.
- Askatasun falta.
- Gure iritziak eta arazoak ez lirateke entzungo jakituria faltagatik.
- Jakituriaz gobernatzea ez da estadua eraikitzeko sekretua. Estadua denez, GUZTIOK parte hartu behar dugu.

Nere Puente 2.D. dijo...

ALDEKO ARGUDIOAK
Jakintsuak ez-jakintsua baino hobeto gobernatuko du, zeren eta gehiago daki erabaki honak hartzeko.

KONTRAKO ARGUDIOAK
Nahiz eta jakintsua izan, gobernariak gatazkak izan ahal ditu akordio batera heltzeko.

Janire Matin 2F dijo...

ALDEKO ARGUDIOAK:
- Jakintsua dena,jokabide zuzena izango du.Hiria zuzena eragingo du.

KONTRAKO ARGUDIOAK:
- Estatu zuzena ez da bakarrik jakintsua dena eta dena egin behar duena. Jendea ere bai ernazionatu behar da.

Maitane González 2.F dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Estatu batean jakintsuenak gobernatu behar du, zuhurtasunez jokatuko duelako. Kasu honetan filosofoa izango litzateke gobernaria.

KONTRAKO ARGUDIOAK:
Egia da estatuko gobernaria izateko zuhurtasunez jokatu behar dela eta jakintsuena izatea egokiena iruditu ahal zaigula, baina honen arabera, beti, filosofoa izango litzateke gobernaria.
Hau ez da guztiz aproposa, herriak bere gobernaria hautatzeko eskubidea izan beharko luke eta gobernariak herriarentzat hobeto dagoena hautatu behar du.

Anónimo dijo...

Ane Aiartza
ALDEKO ARGUDIOA:
Gobernua pertsona jakintsu batek gobernatua izan beharko zen estatua bide zuzenean joan daiten.

KONTRAKO ARGUDIOA:

Jakintsua ez da beti filosofoa izango, ez jakintsuena gutxienez, eta honek ez luke pertsona bakar baten esku egon beharko.

Beñat Barandika 2.F dijo...

Aldeko argudioa:
Hiria jakintsu batek gidatuko du eta, beraz, zuzentaunez gobernatua egongo da.

Kontrakoa:
Askatasunik gabeko gobernua da. Bakoitzak bere zeregina du eta aldaeina da.

MARIA MURIEDAS dijo...

aldeko argudioak: gobernaria jakintsua izan behar da estatua era zuzenean joateko aukera egokiak hartzen badakielako.

kontrako algudioak:gobernaria ez da izan behar aukera guztiak hartzen dituena gainerako jendea ere aukera ian behar duelako zenbait gauzetan parte hartzeko beraz, bere jakintasuna ez da berebizikoa.

MARIA MURIEDAS

Gaizka dijo...

ALDEKO ARGUDIOA:
Gobernaria jakintsua izan behar da, herri osoa bere eskuetan dagoelako eta erabaki zuzenak hartzeko kapazidadea izan behar du, gizartea eboluzionatzeko.

KONTRAKO ARGUDIOA:
Gobernari baten lana ez da bakarrik eredu politiko bat jarraitzea eta defendatzea, eredu hori praktikara eraman behar du, beraz jakintsuaz aparte langilea eta erresponsabilitate handiko pertsona izan behar da, ez horren plantak egin.

mikel u dijo...

Aldeko argudioak:
Ongiaren ideia esagutzen duenak bakarrik da jakintsu= agintari

Kontrako argudioak:
Askatasunik ez dagoen gobernuan ezin daiteke zuzena izan.

Beñat Barandika 2.F dijo...

Aldeko argudioa:
Jakintsua herrialdeko pertsonarik aproposena izango da gobernatzeko, honek badaki nola antolatu eta agokitasunez eta zuzentasunez gidatu hiria.

Kontrakoa:
Ez dago askatasunik eta norberak edukiko du bere betebeharra, aldatu ahal izan gabe.