2011/10/05

HAITZULOA

-Ondoren —esan nuen— irudika ezazu gure giza izaera, heziera eta hezierarik ezaren arabera. Kontu egizu, bada, sarrera luzea duen lurpeko bizileku bat, argitara zabalik dagoena. Bertan gizakiak umetatik bizi dira, zangoetatik eta lepotik lotuta. Halatan, geldirik daude, aurrerantz besterik begiratu ezin dutelarik, lokarriek ez baitiote burua jiratzen uzten. Haien atzealdean, urrutitik sute baten argitasuna atzematen da, eta gorago, sutearen eta atxilotuen artean, bide gora bat. Bidean barrena, ohartu beharko duzu hesia eraiki dala, titiriteroak ikusleengandik bereizteko jarri ohi denaren antzekoa, zeinen gainetik txotxongiloak agertzen baitituzte.
— Badakusat —esan zuen.
— Oraingo honetan, hesiaren altuera gainetik irudika itzazu denetariko tresneria daramatzaten gizonemakumeak, eta giza zein abere estatuak harrizkoak, zurezkoak, denetarikoak gainditzen dituztenak. Eta pentsatzekoa denez, eramaileon arteko batzuk hizketan joango dira eta beste batzuk isilean.
— Bai arraroa zuk deskribatutako irudia eta atxiloak —esan zuen.
Gu bezalakoak —esan nuen—.

Platonen ustez kobazuloan bizi diren presoak gu bezalakoak dira. Lepotik eta zangoetatik kateatuta daudenek itzalak edo irudiak besterik ez dituzte ezagutzen. Ezin izan dutelako inoiz hortik atera. Bizi duten mundua iluna, argirik gabekoa, da eta egoera horretan ikusten dituzten izakiek ez dute benetako errealitaterik, soilik objektuen itzalak dira. Heziketa faltagatik eta askatasun faltagatik gizakia kobazuloan bizi da. Gorputza kateatuta eta burua nahastuta.
Irudiek esklabu bihurtzen gaituzte? Irudiek engainatzen gaituzte? Irudiek benetako errealitatea izkutatzen gaituzte?


34 comentarios:

Kevin Cifuentes 2.D dijo...

Irudien esklabuak garela esateak ez dago gaizki,ezta eragin handiegia dutela esatea ere. Egun, gure inguruan eragiten gaituzten objetuak internet eta telebista dira, beste komunikabide batzuk aparte. Horiek dira esklabu bihurtzen gaituztenak, "Kobazuloko itzalak" eragiten gaituztenak. Hau da,ez dugu benetako "errealitatea" ezagutzen. Hauen menpean edo esanetara bizi gara; "kateak" apurtuz, askatasuna bilatu eta benetako errealitate aurkitu behar dugu.

Asier Zugaza 2D dijo...

Zer irudituko litzaioke betidanik haitzuloan bizi izan diren gizakiei, egunero ikusten zituzten itzalak, benetako errealitatea ez dela esango bagenie? Seguraski ez lukete onartuko.

Julen Herrera 2.D dijo...

Nire ustez irudien esklabu baino, gure zentzumen esklabu gara, haiek esaten digutelako zer ikusten ari garen. Beraz, irudiek eta gure zentzumenek benetako errealitatea (objektu horren ideia) ikustea oztopatzen digute.

Xabier Ferreiro 2.D dijo...

Platonen Haitzuloaren mitoaren arabera, kobazuloan zeuden presoentzat benetazko errealitatea bertan ikusten ziren itzalak eta soinuak ziren, bere bizitzetan ezer gehiago ezagutu ez zutelako.
Gaur egun, telebistaren efektuarekin konparatu dezakegu, hala ere, gaur egungo gizakiak, jaso dugun irakaskuntzaren ondorioz, askeagoak gara gure berezko ideiak izateko eta telebistan esandakoaren mende ez egoteko.

Amaia Saenz de Buruaga 2D dijo...

Platonen haitzuloaren mitoan, presoak ikusten zituzten objetu horien esklabu ziren, haientzat horiek ziren errealitatea, haiei begira zeudelako beti. Gaur egun esan dezakegu, telebistaren eta ordenagailuaren esklabu garela, horien aurrean denbora asko gaudelako eta horiek esaten digutena errealitatetzat har dezakegulako. Hau da, haitzuloaren mito hori eta gaur egungo egoera alderatuz, kateak apurtzen baditugu, hau da, telebista eta ordenagailutik aldentzen bagara, errealitatea ezagutuko dugu, irudiek izkuta dezaketen errealitate hori.

ANER LERTXUNDI SAEZ 2.D dijo...

Platonen haitzuloaren mitoan, esklabuek ikusten zituzten itzalak eta irudiak, gaur egungo telebistako irudiekin konparatu daiteke.
Mitoko itzalek esklabuei benetako errealitatea ezagutzen uzten ez zien moduan, egun, telebistako irudiek, guri benetako errealitatea ezagutzea galarazten gaituzte, hori guretzat benetako errealitatea dela pentsaraziz.
Horregatik esan dezakegu irudiek engainatzen gaituztela guri esklabu bihurtuz, benetako errealitatea izkutatzen dutelako.

Ane Bereziartua dijo...

Platonen ideien teoriaren arabera , haitzuloan dauden presoak itzalak ikusten dituzte eta horiek ez dira benetako errealitatea, horren ondorioz esklabu dira gaur eguneko telebistarekin alderatu dezakegu. Telebistan ikusten ditugun itzalak gure zentzumenen bidezko irudiak dira eta beraz gu ere preso gara , ez baitugu goi mailako errealitatea ezagutzen .

xabi bujan 2.D dijo...

Haitzuloaren mitoaren arabera,esklabuak behe mailako errealitatea bakarrik ezagutzen zuten;hau da, bakarrik objektu fisikoen itzalak ikusten zituzten.
Gaur egun haitzulo hori gure etxko telebistarekin alderatu daiteke.Horregatik, telebista alde batera utzita benetako errealitatea aurkituko dugu.

Borja Lopez 2D dijo...

Haitzuloaren mitoan presoek ikusten zituzten itzalak gaur egungo telebistarekin edo komunikabideekin konpara ditzakegu. Gaur egun, komunikabideek engaina ez gaitzaten oso garrantzitsua da ideia desberdinak konparatzea eta era guztietako iritziak entzutea, gero guk gurea egiteko inolako interferentziarik gabe izateko. Beraz, engainatuta ez izateko, geure pentsamendua ireki behar dugu besteen ideiei, eta hori azken finean kobazulotik ateratzea dela esan genezake, haitzuloaren mitoan gertatzen den moduan.

Uxue Goitia 2.D dijo...

kobazuloko presoak kateatuta daude eta su alboan dauden pertsonak libreak,gu berriz libreak garela esan daiteke eta filosofoen egoera berdinean bizi gara,hau da,inor ez dago kateatuta.Beraz,irudiek engainatzen gaituzte eta filosofoek mundua ulertzeko beste era bat,egokia,dute ala ez da Platonek zabaldutako ideien mundu hori egiazkoa?

Xabier Cabezuelo 2.D dijo...

Nire ustez, Platonen Haitzuloaren mitoa ikusi ondoren, gaur egungo telebistak egiten dauen efektuarekin konparatzen dut. Hau da, haitzuloan presoek ikusten ebezan itzalekin konparatzen dira. Honeek guztiak, gotoeta bat datorkit burura; "Itzalak eta telebistak esaten digunak gure ekintzetan eragiten digute?

Beñat Barandika 2.F dijo...

Platonek adierazitako haitzuloaren alegoria "MATRIX" pelikularen ideiarekin konparatu daiteke.

Engainatuak gara eta ez dugu ideiarik benetako errealitatea nolakoa den. Hau da, esklabu edo itzuak gara jaiotzez eta "filosofoaren" laguntza beharko dugu honetaz ohartzeko.

Miren Zubia 2.D dijo...

Mundu sentikorretik ideien mundura igarotzeko aldapa nekeza da.
Horregatik errezagoa da itzalen engainuen aitzuloan gatibu bizitzea, ideien mundua, mundu erreala erditzea baino.
Mito honek badu egundoko gaurkotasunik, nire ustez, gizartearen gehiengoa errealitate faltsu baten menpean bizi garelako, egia, bilatu beharrean.

Unknown dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Unknown dijo...

Bi errealitate maila daude: Ideien mundua eta mundu sentikorra. Gizaki gehienek bigarrenean kotzen dira, itzalen menpe bizi direlako, iluntasunean (gaur egun, telebista eta komunikabide orok). Hala ere, kateak apurtu eta arimaren begiradaren norabidea zuzenduz, argitasunerantz abia daiteke, igoera dialektikoaren bitartez.
Jon Martín
2.D

Nahia Diez 2D dijo...

Platonek Haitzuloaren mitoarekin esan nahi diguna da, ezin garela gure zentzumenek esaten digunaz fidatu. Izan ere, esklabuek ikusten zituzten itzalak, haientzako errealitatea ziren, betidanik ikusi izan zuten gauza bakarra baitzen, baina ez zen benetazko errealitatea. Haitzuloaren mitoa gaur egun ere gertatzen da, ordenagailu eta telebistarekin, hauekin denbora gehiegi ematen baitugu gure bizitzan zehar, eta bertan esandako guztia sinesten dugulako.

Mikel Intxaurbe 2.D dijo...

Ikusten ditugun irudien esklabuak baino ez garela esatean Platonek bete-betean asmatu zuen, izan ere, nola jakin dezakegu zerbait, ad., arkatz bat, benetakoa den ala ez den gure begiek ezartzen diguten "ilusio" baten modukoa?
Nork bereiz dezake existentziala dena eta ez dena? Eta, batez ere, norbaitek bereizi ahalko balu, nola komunikatu ahalko liguke horixe bera, guk uler genezakeen modu batean?

David Sánchez 2.D (BATX) dijo...

Izan liteke irudiek gu esklabizatzea, dudarik gabe. Prentsan egunero errealitatearen disekzioa ikus dezakegu. Arazoa da errealitateari buruzko galderak erantzuteko, gure ingurura begiratu ordez, ``irudietara´´ (telebista, egunkariak, etab.) jotzen dugunean. Erreala denaren eta jasotzen dugunaren arteko loturaren apurketa gertatzen denean. Horietan ikusten da, nire ustez, esklabutza.

Alba Campina 2D dijo...

Haitzuloan kateatutako presoak itzalak baino ez dute ezagutzen, eta haientzat hori da benetako errealitatea. Guretzat, pertsonentzat, zentzumenen bidez lotutako informazioa ere benetako errealittea iruditzen zaigu, baina ez da horrela; arrazoimenak esaten diguna ikusten ostopatzen digutelako zentsumenek.

Nere Puente 2D dijo...

Kobazuloan dauden presoak behe mailako errealitatea ezagutzen dute, hau da,objetu fisikoen itzalak baino ez dituzte ezagutzen.
Horregatik, benetako errealitatea ezagutzean ez lukete onartuko, zeren eta ez litzateke haiek haien bizitza osoan ikusi duten errealitatea eta gainera ez lukete ulertuko.

Anónimo dijo...

Kateatuta dauden presoak ezin dezakete benetako errealitatea ezagutu, ez baitute pentsatzen beraien itzalezko mundutik ezer gehio dagoela(ezin dezakete jakin soilik hori ikusten dutelako). Kateetatik askatzen dena errealitate hori baino gehioren susmoa duelako askatzen da(filosofatzen asten da);eta kanpo mundua edo errealitatea ezagutzean, nahiz eta besteei kontatu nahi dien, ez diote ezta ezagutzen ere, ez baitute aurrerantz ez den edozereri begiratzen. Gaur egun berdina gertatzen da mobil edo ordenagailuekin, ez dituenak uzten ezin izango du haiek esaten dioten besteko errealitate ezberdin bat ezagutu.
Mikel Erkiaga 2ºf (Batx)

Iñigo Escanciano 2.D dijo...

Errealitatea guk ikusten dugun bezalakoa al da? Platonek hau azaltzeko "Haitzuloaren mitoa" deritzoguna erabiltzen zuen.

Haiztulo batean dauden presoak, egunero haien eta suaren artetik pasatzen diren benetako objektuen itzalak dira errealitatea. Hau da, objektu errealek kopiak, itzalak, eraginduta, benetakoak direla uste dute, beti haiei begiratzera zuzentzen dioten lokarriengatik lotuta baitaude.

Hau dela eta, horietako preso bat askatuz, ikusiko luke nola errealitatea ez den uste zuen bezalakoxea.

Aitzitik, preso horiei benetako errealitatea nolakoa den kontatuko bagenioke, hau guztiz ezeztatuko luke, ikusten duen errealitate bakarra itzalak direlako.

Mito honek gure munduan itzalak, zentzumenen bidez pertzibitutako objektu materialak dira eta haitzulotik kanpoko objektuak, ideiak, arrazoimena erabilita ezagututako objetuak.

Enara Conde 2.F dijo...

Haitzuloko mitoan, kateatuta dauden presoak bizitza osoa daramate horman ageri diren objetuen itzalak ikusten. Haientzat hori da errealitatea, baina kateak kendu eta haitzulotik kanpo ateratzea lortzen duenak konturatzen da benetako errealitatea bestelakoa dela (filosofoa). Preso daudenak haitzulotik kanpo ateraraztea izango da modu bakarra errealitatea ezagutu dezaten,haien kabuz konturatu behar direlako horretaz. Mitoa egungo egoerara aplikatu dezakegu; iza ere, azaleko gauzekin geratzen gara eta ordenagailuak eta komunikabideek erakusten diguten errealitatean baino ez dugu sinesten.

Jon Garcés. dijo...

Nire ustez, irudien esklabuak garela esateak ez dago gaizki,ezta eragin handiegia dutela esatea ere.
Kobazuloan zeuden presoentzat benetazko errealitatea bertan ikusten ziren itzalak eta soinuak ziren, bere bizitzetan ezer gehiago ezagutu ez zutelako.
Gaur egun haitzulo hori gure etxko telebistarekin alderatu daiteke.Horregatik, telebista alde batera utzita benetako errealitatea aurkituko dugu.

Vianys Morales 2.F dijo...

Platonen mitoa gizakiok esklabuak bezala, kateatuta gaudela esaten du, orduan errealitatea ezagutzean askatzen gara.
Hasieratik edo betidanik ikusi duguna errealitatetzat hartzen dugu baina egun batean norbaitek egiazko mundua irakasten digu.Hasieran ikusten dugun errealitate berria faltzua dela pentsatzen dugu baina geroago konturatzen gara hori bai dela egiazko errealitatea.

Julen Monasterio 2.D dijo...

Haitzuloa, gure errealitatearen kontrako mundua dela esa ahal dugu, baina ez gara esklabuak izaten mundu sentikorrean eta benetako errealitate honetan? Agian, gure ideien esklabu gara benetako errealitate honetan.

Izaskun Araluzea 2.F dijo...

Haitzuloaren mitoak, benetako errealitatea esagutzea beharrezkoa dela erakusten digu. Izan ere, guk errealitatetzat edo egiazkotzat duguna agian ez da horrela (itzalak). Arrazoimena erabiltzen lortzen da hori, izan ere, horrela ez gaituzte ain erraz engainatuko; ez komunikabideek, ez pertsonai publikoek ezta bestelako edozein erakunde edo pertsonek.

Jonatan Pérez 2.F dijo...

Noski engainatzen gaituztela. Mamia da guk ez dakigula engainatzen gaituztela.
Kateaturik bizita, ezer gutxi egin dezakegu kate horiek apurtzeko eta itzalak nondik datozen jakiteko.
Trabarik gorrotogarriena "errealitatea" ezagutu dutenak usteldutak daudela da; hortaz, haiengandik har dezakegun heziketa ustelduta egongo da.
Arren, pentsatu, errealitatea bilatu.

Janire Martin 2F dijo...

Mundu sentikorra, guk kateaturik bizi gara eta ez dugu benetako errealitatea ikusten eta ditugun itzalak dira benetako errealitatea gurentzat. Hortik irten era gero benetako errealitatea bilatuko dugu jakiteko nolakoa den eta nondik datozen itzalak.Ideien mundua da benetako errealitatea. Hortik irteteko denbora pasa egingo da eta gainera gero buelta egingo gara mundu sentikorrera kontatzeko ikusi duguna.

Maitane González 2.F dijo...

Gaur egun telebistan, interneten eta abarretan ikusten ditugun irudiak, kobazuloan presoek ikisten zituzten itzalekin alderatzen baditugu, kobazuloan dauden presoak, gurekin konpara ditzakegu.
Beraz esan dezakegu, presoak bezala, guk ere ez dugula errealitatea den modukoa ikusten eta egoera hau aldatzeko, "kateak" apurtu eta kobazulotik atera beharko genuke.

Ink and Eyeliner dijo...

Ane Aiartza 2ºF

Haitzuloaren mitoaren arabera, presoak, hau da guk, bizitza guztian gauzen itzalak ikusi izan ditugu. Mundu sentikorrean zentzumenen bidez jaso ditzakegun gauzetan oinarrituz.
Bestalde, filosofoak igoera dialektikoaren bidez, presoa ideien mundura hurbildu dezake. Baina hauek ez luke hasiera batean onartuko.

Gaizka dijo...

Platonen haitzuloaren mitoan, esklabuak ikusten zituzten itlalen esklabu ziren errealitate bakarra zela pentsatzen zutelako. Gaur egun, telebistaren esklabu garela esan dezakegu, eta nahiz eta jakin beste errealitate simpleago bat dagoela gure eguneroko munduan, nahigabe erlaziontzen dugu errealitatea
kutxa elektriko horretan ikusten dugunarekin.

mikel u dijo...

Kobazuloan dauden presoak errealitate faltzua ezagutzen dute, hau da,objetu fisikoen itzalak baino ez. Horregatik, benetako errealitatea ezagutzean ez lukete onartuko, ez delako haiek haien bizitza osoan ikusi duten errealitatea eta gainera ez lukete ulertuko.

Anónimo dijo...

http://www.youtube.com/watch?v=3dFyFxh-l7c
Las Vidas Posibles De Mr.Nobody filmetik aterata