2011/09/20

HITZEN POTEREA

"Logosa (hitza) dominatzaile handia da, erabat ikustezina den oso gorputz txiki batez jainkozko ekintza gogoaingarriak egiten ditu eta: beldurrari amaiera emateko, mina kentzeko, zoriontasuna lortzeko eta gupida handitzeko gauza da” Gorgias

El logos( palabra) es un gran dominador que, con un cuerpo muy pequeño y sumamente invisible, realiza las hazañas más divinas: es capaz de poner fin al miedo, eliminar el dolor, , proporcionar felicidad y aumentar la compasión” . Gorgias

Sofistak erretorika edo eristika maisuak ziren. Diru truke hitzak erabiltzeko teknika edo trebetasuna irakasten zuten. Hitzen potere magikoaz jabetu ziren. Hitzek gure sentimenduak, gure iritziak, gure sentipenak aldarazten dizkigute eta.

" Con frecuencia oí decir a Gorgias que el arte de persuadir se distingue mucho de las otras artes, puesto que es capaz de convertir a todos en sus esclavos con su consentimiento, no a la fuerza".

Sofistek jendea limurtzeko teknika helburu politiko bati zuzendua erabili zuten. Biltzarretan bilduta zegoen jendearen iritzia aldatzeko asmoz, alegia. Diskurtso ederrak edo erakargarriak dominatu egiten du entzulearen kontzientzia, eta horrela politikoki manipulatu egin daiteke. Atenatar Demokrazia Demagogia bihurtu zelarik.

42 comentarios:

Izaskun Araluzea 2.F dijo...

Oso bideo interesgarria. Egia da, askotan, arrazoia eduki harren, ez dakigula gauzak nola esan. Gainera, askotan, gainerakoen argudioak egiazkoak ez direla aurreikusten dugunez ez dugu entzuten besteek esanten dutena. Horrela komunikazioa ez da gauzatzen eta ezinezkoa da benetako eztabaida bat aurrera eramatea.

David Sánchez 2.D (BATX) dijo...

Ukaezina da hitzak arma boteretsuak direla. Haien bidez errealitatea mozorra dzakegu eta besteak konbetzi ditzakegu. Hortaz, ondo hitz egiten jakitea oso garrantzitsua da, ez soilik geuk besteak konbentzitzeko baita demagogiaren aurrean geure burua defendatzeko gai izateko. Egia da askotan gazteok ez dakigula geure ideiak behar bezala defendatu, hori dela eta uste dut bideoan agertzen den iniziatibaren modukoak oso onuragarriak direla.

Kevin Cifuentes 2.D dijo...

Bideoa laburbilduz, uste dut,egungo gizartean hitzaren importantzia garai bateko Atenasekoaren oso parekoa da. Izan ere, importantzia handia izanik, gutxi batzuek dute teknika hori erabiltzeko gaitasuna. Gazteen pentsamoldeen ondorioa izan daiteke, hori gure hitz egiteko eta jendea konbentzitzeko gaitasuna ukatzen du,
baina hitzaren gaitasuna, benetako errealitatea mozorratzea, egiten du teknika hau apartekoa.
Horren adibide, gaur egungo politikariak dira, demagogiaren bidez(eristikaren bidez) konbentzitzen dutenak. Hori izan beharko da benetako jakinduria.

Borja Lopez 2.D dijo...

Hitzen boterea mugagabea dela esan dezakegu, haiekin errealitatea zuk nahi duzun moduan azal dezakezu, eta zure ideiak azaltzeko eta besteei konbentzitzeko ezinbestekoak direlako. Horregatik gaur egun jende gazteak hitzak ondo erabiltzea izugarri garrantzitsua da. Ogibide askotan, eta gero eta gehiago, jende aurrean hitz egin behar delako, bai batzarretan edo azalpenak ematerakoan; eta bertan zure ideiak ondo azaltzen ezinbestekoa da.

Uxue Gaitero 2.F dijo...

Hitzak,gaur egungo gizartean,botere izugarria dute,hau da ,beharrezkoa dela ondo azaltzen jakitea,komunikazio on bat egoteko.
Bideoan,ikusten denez,batzuetan ez gara ongi asaltzen eta,komunikazio edo hitz horiek, ez dira,entzuten hari diren pertsonei,behar bezala heltzen,beraz komunikazio edo eztabaidak ez dira,modu egokian ateratzen,batzutan ez dakigulako nola asaldu ezan nahi duguna eta mesu hori beste modu batera interpretatua izan daiteke.

Maitane González 2.F dijo...

bideo honetatik atera dezakeguna, dialogoa ezinbestekoa dugula komunikazio on bat izateko da. Baina ez edozein modukoa, ikasi behar dugu gure ideiak ondo adierazten besteek gu ondo ulertu ahal izateko. Gainera oso importantea da besteen hitzak entzutea jakiteko adoz gauden ala ez. Amaitzeko, honetaz gain, oso inportantea da hitz egiten ondo jakitea, esan nahi duguna ondo esateko eta gure ideiak edo defendatu ahal izateko

Anónimo dijo...

Bideo honen arabera ondo hitz egiteko gaitasuna izanda edozein gauza lor dezakegu, onerako ala txarrerako, gauzak defendatzeko ala ukatzeko.

Gazteei ongi hitz egiteko gaitasuna edo eristika irakatsi nahi diete, geroago gizarteko arazoengandik babesteko eta edozein argudio xume entzunda konbentzitu beharrean, beraien argudioak emanda aurkakoari konbentzitzen saiatzeko ahalmena lortzeko

XABIER FERREIRO 2.D

Aiala Landaberea 2.F dijo...

Logosa, gaur egun izugarrizko garrantzia dauka, eta ondo erabiltzen badugu, oso boteretzua izan daiteke. Ezinbestekoa da hitza ondo erabiltzea, bai gu, bai entzuten gaituen pertsonak zer esan nahi duen ulertzeko, eta hark, haren idea defendetzeko. Horrela ez bada bi edo gehiagoren arteko komunikazioa hutz egin dezake, edo gu nahi dugun idea defendatzeko zailtasunak aurkitu ditzakegu. Batzutan guk esan nahi ditugun ideak azaltzeko, hitz apropiatuak aurkitzeko zailtasunak ditugu, sofistek hori ez gertatzeko teknikak lantzen dituzte, haien bitartez besteen ideak, nolabait aldatzeko.

Nahia Diez 2D dijo...

Gaur egun, ondo hitz egiteko gaitasuna oso garrantzitsua da, izan ere, gure bizitzako hainbat eta hainbat arlotan erabili behar dugu, eta ez da garrantzitsua soilik ondo hitz egiten jakitea, jendea entzutea ere. Hori dela eta, ideia ona iruditzen zait bideoan agertzen den iniziatibaren modukoak sortzea

Enara Conde 2.F dijo...

Bideo honetatik gauza asko ikasi ditzakegu. Hitz egiten jakin arren batzuetan badirudi ez dakigula nola egin ez bada oihukatzen. Ideia hona iruditzen zait holako ekintzak egitea eztabaidak gauzatzeko eta argumentuak emoten eta gure iritzia defendatzen ikasteko. Etorkizunean garrantzitsua egingo zaigu besteen aurrean hitzaren erabilera ona erakustea eta beraz, gaztetatik ikasi beharko genuke gure pentsaeraren arrazoiak ezagutzen eta ulertzen, bide on eta logiko bat hautatzen saiatzeko.

Vianys Morales 2.F dijo...

Bideoa interesgarria da baita ere proposatzen den ideia, unibertsitateetan debateak egiteak hitzen poterea irakasteko.
Hitzak oso tresna baliagarriak dira zeren gaur egun jendea zarata asko egiten du baina ez du ezer kontatzen. Horregatik iniziatiba hau oso ona da alde batetik estabaidatzearen teknikak irakasten ditu eta bestalde, beti ez dela irabazten baizik eta arrazoiak ondo azaldu behar ditugula, hori baidelako hitzen poterea.

Anónimo dijo...

Xabier Cabezuelo 2.D
Nire ustez, gaur egun ondo hitz egitea ezinbestekoa da, zeren eta, bideoak erakutsi duen bezala, edozein momentuan jente aurrean hitz egiterakoan ezin da urduri jarri eta inozokeriak esaten hasi. Horren ordez, argudioekin zure burua defendatu eta garrantzitsuena, entzuten ikasi. Gainera, bakoitzaren komunikatzeko era bere pertsonalitatea transmititzen du, barneko kultura ateraz.

D. Loung dijo...

Bideo interesgarria da,gainera,arrazoia dauka.
Hitzen arabera besteak konbentzitzeko gaitasuna dugu,baina gure hitzak egokiak izan behar dira.Izan ere,gure hitz egiteko modua gauza asko alda ditzake modu batean edo bestean esanda.
Baina hitzen boterea handiagoa izan dezan,dialogatzen ere ikasi behar dugu,hau da,besteen ideiak errespetatzen ikasi eta onartzea noiz den egia gauza bat guretzat.
Besteen hitzak errepetatuz gero,etorkizun batean zeguruenik pertson gehienok gure arten ulertzeko eta konbentzitzeko modu hobe bat izango dugu.
Zuriñe López 2F (BATX)

Amaia Saenz de Buruaga 2D dijo...

Gaur egun, ezin dezakegu esan hitzek garrantzirik ez daukatenik. Edozein momentutan erabiltzen ditugu, eta nahitaezkoak dira gure artean komunikatu ahal izateko. Baina horretarako, erabiltzen jakin behar ditugu, gure ideiak ondo azaltzen jakin eta beste pertsonak esango duena entzuten jakin.
Hor dela eta, oso interesgarria iruditzen zait bideo honetan agertzen den ideia, izan ere, gazteok ideiak ditugun arren, egia da ez dakizkigula ideia horiek defendatzen eta hori jakitea garrantzitsua da gure bizitza osoan zehar.

Mikel Erkiaga dijo...

Hitz egiteko eta arrazoitzeko gaitasuna daukagun arren, askotan ez diogu bigarrenari erreparatzen, eta gure pentsaera ezartzeko forma desegokiak erabiltzen ditugu argudioekin jokatu beharrean.Bideo honetan ageri diren teknikak baliogarriak dira gure defentza lantzeko, hau da, esaten den modura bestearen argudioak hartzea eta bakoitzarenarekin konparatu eta moldatzea bakoitzaren pentsakeraren arabera.
Mikel Erkiaga 2ºF(Batx)

Jonatan Pérez 2.F dijo...

Hitz egiten jakin arren, ez dakigu adierazten. "Eztabaidatzen" jakin arren, ez gara gai entzueko.
Hitzak askotan baselinaz estalizko labankadak izan arren, ikasi behar dugu labankada horiei erantzuten; hau da, hitzen boterearekin erantzuten.
Adieraztea garrantzitsua da, baita entzutea ere. Eztabaidatzea naturala da, beraz eztabaidatzeari dagozkion baliabideak, kasu honetan hitzak (garrantzitsuenak), ahal dugun etekin handiena atera behar diegu gure entzulean ahalik eta eragin handiena izateko eta berarekin argudioak garatu helburu batera iritsi arte.
Hitzen boterea mugagabea da, bai.

ane aiartza 2ºF dijo...

Hitzek uste duguna baino gehiago balio dutela jakin badakigu, nahiz eta onartu nahi ez izan. Konturatu gabe, hitza ondo erabiltzen duen batek, gure usteak bat batean alda ditzake "arma" hau inteligentziaz erabiliz. Botere hau gure honerako erabil dezakegu nola erabili badakigun, eta hau da antzinako Grezian Sofistek egiten zutena; jakinduriaz, haien ikasleei euren usteak ikaskuntza bezala irakasten zizkieten, honela eurek nahi zutena era batera lortuz.

Janire Martín 2F dijo...

Oso bideo interesgarria da.Horregatik batzutan konturatzen gara gaur egun pertsonak komunikatzen direla hitz egiten.Baina,batzutan ez duzu azaltzen ondo azaldu nahi duzuna.
Hori esan nahi du oraindik ez dakigula jakin behar dugun guztia eta beste pertsonengatik ikasiko dugu.

Garazi Puyo 2F dijo...

Oso bideo interesgarria iruditzen zait. Azken finean, hitzaren boterea izugarrizkoa izan daiteje, baiba askoz izugarriagoa izango da esateko modua.
Hitzak, elkarrizketak sortzen ditu, hau da, komunikatzeko ahalmena da. Modu honetan, komunikazioa ematen da.

Lourdes Piriz 2F dijo...

Egia da,batzutan ez dakigula gure egia hitz egokiekin azaltzen, horregatik ez dugu gure argudioak esaten. Besteon argudioak entzutean naiz eta zdoz ez egon, ez dugu kontrairitzirik esaten beldurragatik. Hori da hitzen poterea, argudioak ondo azaltzea, zure egia defendatzeko.

Mikel Intxaurbe 2.D BATX dijo...

Gauza bat hitz egiten jakitea da, eta beste bat oso desberdina jendearekin hitz egiten jakitea, eta ez da beti erraza izaten. Honelako iniziatibak bultzatzea primerakoa iruditzen zait, edozein pertsonak dioena ulertzera eramaten duelako bakoitza: izan ere, bada hitzak polit-polit apaintzen dituen jendea, gure iritziak sahiestuz esaten ari direnaren irudi guztiz ezberdina gure irudimenean sorrarazteko ("demagogia" delakoa); eta hori sahiesteko bide bakarra hizkeran eta ulermenean jakintsuak izatea da. Eta bai, gazteok ez dugu askotan oso ondo hitz egiten, baina nik uste dut praktika falta dela, besterik ez.

Unknown dijo...

Oso garrantzitsua da pertsona batentzat ondo hitz egitera ikastea, izan ere, elkarrizketa bat mantentzeko ezinbestekoa da hitz-jario handia izatea.
Baina, horretaz aparte, elkarrizketa bat edukitzean hitz egitea bezain garrantzitsua da entzutea eta hiztunen artean errespetua izatea amaieran akordio batera heltzeko; hau baita komunikazioaren helburu nagusia.
Jon Martín, 2.D

Asier Zugaza dijo...

Gizakiok bizi garen munduan hitza berebiziko indarra dauka. Badirudi ditzake telebistan gehien oihukatzen duena irabazlea dela baina arrakastaren giltza argudioak dira. Zentzuzko hitzaren bidez pertsonak manipula ditzakegu eta boterea lortuko dugu. Aldi berean karismatikoak izango gara eta historiari begira hainbat pertsonaje ikus ditzakegu haren karisma erabili dutena gizartea antolatzeko edota gobernatzeko.

maria muriedas 2.F dijo...

Bideoa oso interesgarria da. Hitzak erabiltzen ikasi beharra dago, hau da guk adierazi nahi duguna modu ulergarri batean azaldu ahal izatea, horrela komunikazioa gauzatzeko. Komunikazioa modu egokian erabiliz gero konturatuko gara gauza asko ikasteko ditugula

Aner Lertxundi Saez 2.D dijo...

Ondo hitz egiten jakitea ezinbestekoa da bizitzan, bakoitzak bere barnean dituen ideiak zuzen eta argi azaltzeko eta beste ideien aurrean defendatzeko. Alderantziz, ondo hitz egiten ez badakigu, nahiz eta milaka ideia eta arrazoi eduki ez dute ezertarako balio izango, ezin izango dugulako argi eta zuzen adierazi. Gainera beharrezkoa da ondo hitz egiten jakitea, zu manipulatzeko edo engainatzeko zailtasun handiagoak edukitzeko.

Miren Zubia dijo...

Bideoan esaten den legez, berbak badu berebiziko boterea. Hitza, beste ezer baino gehiago, makuilu bihurtu ohi da guk hala erabi nahi izatekotan. Izan ere, ondo erabiltzen jakinez gero gauzak eta pertsonak nahierara erabil ditzakegu: beste pertsona errudun sentiarazi, alaitu, itxaropena eman...Hitz gutxitan esnda, bestea manipulatu.
Eta Maquiabelok esaten zuen legez: "Garrantzitsuena ez da arrazoia izatea, arrazoia eramatea baino." ("Lo importante no es tener la razon, sino llevarla.) Alegia, benetan balio duena, zera da, besteek zuk arrazoia duzula pentsatzea, hura eduki ez arren.

uxue goitia 2.D dijo...

Hitzen boterea izugarria dela jakina da,eta horretan gehienok ados egongo gara.Hala ere,nik gehitu edo azpimarratu nahi dudana hurrengoa da:hizketan modu atsegin,erakargarri eta era ulerterraz batean jakitea,zertaz hitz egiten duzun jakitea bezain garrantzitsua da.Beraz,bideo honetan agertzen den iniziatiba,iniziatiba ona iruditzen zait betiere erretorika zentsuduna eginez gero,hitz egiten duzuna ulertu eta ezagutuz gero.

Nere Puente 2.D dijo...

Ondo hitz egiten jakitea oso garrantzitsua da, pentsamenduak adierazteko, errealitatea zuk ikusten duzun moduan adierazteko eta beste pertsonak manipulatzeko. Adibidez, elkarrizketaka bat eukitzeko ondo hitz egiten jakin behar duzu konukazioa ona izateko eta besteek esaten dutena ulertzeko.

Anónimo dijo...

holaaa

Beñat Brandika 2.F dijo...

Bideo interesgarria, benetan.
Denok ikasi beharko genuke dialogoa ondo erabiltzen, bai gure iritzi pertsonalak modu egokian espresatzeko, bai besteen ideiak entzuteko eta errespetatzeko. Askotan, ez dugu dialogoaren esanahia kontuan izaten.

ane dijo...

Bideoa oso interesgarria da . Oso egokia iruditzen zait horrelako ekimenak egitea , ondo hitz egitea behar beharreskoa delako gure helburuak lortzeko. Helburu gehiago lortu ditzakegu besteei ondo hitz egiten badiegu eta horrataz gain gure ideiak defendatzen ikasiko genukeen.

chistes etc. dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Mikel Urrutia dijo...

Itzak erabiltzen ikasi beharra dago, itzak gaur egungo gizatean oso garrantzitzuak dira.
zure pentzamenduak ondo adierazteko itzen bitartez eta errealitatea zure moduran azantzeko
ondorioz itzak ondo menperatzena da helburua.

Mikel Urrutia dijo...

Itzak beharrezkoak dira gaur egungo gizartean komunikatzeko.
itzak ondo menperatzea oso garrantzitzua da pentzamenduak eta ideaik ondo azaltzeko.
itzen bitartez errealitatea zure modura lada dezakezu.
ondorioz itzak ondo erabiltzen jakitea garrantzi handiko gauza da.

Julen Herrera 2.D dijo...

"Hitzen boterea" artikuluan esaten duzun moduan nire ustez hitzek boteree majikoa dute, zeinek iritziak alda ditzake baita gure ignorantziaz jabetzera behartzen gaituena. Hitzek beste gizakietara hurbiltzen gaituzte, elkarrizketa bi pertsonen edo gehiagoren arteko elkarrekintza delako.

maialen 2f dijo...

hitzen erabilera egokia oso garrantzitsua da zeren eta, gaur egun hitz egin beharrean zarata erabiltzen dugu komunikabide gisa.horregaitik denak ondo uler gaitezen ondo iruditzen zait metodo hauek erabiltzea ondo adierzteko esan nahi duguna beste jendeari eta komunikabide onak edukitzeko.

Iñigo Escanciano dijo...

Dialogoa.
Guztiok beti erabili dugu gure artean komunikatu ahal izateko eta gure pentsaerak eta ezagutzak transmititzeko.

Historian zehar hitzen bitartez lortu ditugu gauzak. Baina zertarako erabil daiteke hitza?
Hitzaren boterea uste duguna baino askoz handiagoa da.
Gaur egun, diplomaziaren, debateen, eta abarren bitartez besteen iritziak entzun, partekatu eta jakinarazi ditugu, baina gero eta gutxiagok erabiltzen dugu. Hitzaren bitartez, gure ideiak ezagutzera eman eta besteei transmititzen diogu, baita besteek guri ere.

Hori dela eta, esan dezakegu, bakoitzak bere ikuspuntuaren araberako errealitatea komunikatzen duela eta dialogoa errealitate hau komunikatzea eta defendatzea ahalbidetzen du.
Hala ere, ez dugu beti errealitaterik zentzudunena pertzibitzen. Horrexegatik, besteen ideiak ere errespetatu eta haietaz ikasi behar dugu.

Alba Campina 2.D dijo...

Bideoan esan duten legez, hitzaren boterea geuk pentsatzen duguna baino boteretsuagoa eta garrantzitsuagoa da. Ondo eta modu egokian berba egiteak bide asko zabaltzen dizkigu, hau da, askatasun handiagoa emango digu zentsu askota, geure burua hobeto defenda ahal dugulako.

xabi bujan 2.D dijo...

Gaur egun ondo hitz egitea ezinbestekoa da eta horregatik eristika(ondo hitz egiteko teknika) irakastea garrantsi handia hartu du gizartean.Hau da,hitzak potere handia du gizarteko edozein arlotan; adibidez, politikan.Hau esanda,esan daiteke ondo hitz egitea garrantsi handia duela eta oso onuragarria da gizakientzat.

Julen Monasterio 2.D dijo...

Esatekoa da, hitzen poterea nabaria dela gaur egungo gizarte honetan, baina hitzekin edozein motatako erabakiak har genezakegu ? Nire ustez bai, eta ondo hitz egiteko trebetasuna lortuz gero, gure ideiak edo pentsamenduak, hitzen bidez, hobeto defendatuko ditugu.

JON GARCÉS 2.D dijo...

Hitzak beharrezkoak dira gaur egungo gizartean komunikatzeko.
Haien bidez errealitatea mozorra dzakegu eta besteak konbetzi ditzakegu. Hortaz, ondo hitz egiten jakitea oso garrantzitsua da, ez soilik geuk besteak konbentzitzeko baita demagogiaren aurrean geure burua defendatzeko gai izateko.
Hitzen boterea mugagabea da.

Gaizka dijo...

Ondo hitz egiten jakitea ezinbestekoa da gure bizitzan. Arlo guztietan arrakasta izateko zeure pentsamendua ondo azaltzen jakn behar duzu egokiak diren argudioak proposatuz, horrela aurrean duzun pertsona zurekin ados ez egoteko kasuan, gutxienez hori pentsatzeko zure arrazoiak dituzulaz ohartuko da. Entzuten ere jakin behar da, batzuetan zeure ikuskera aldatzea posiblea izango delako.