Mostrando entradas con la etiqueta GOGOETA EGITEKO. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GOGOETA EGITEKO. Mostrar todas las entradas
2014/09/08
BEGIRATU, PENTSATU, ESAN
“Egia esan, mirespenak eraman zituen lehen pentsalariak ikerketa filosofikoak egitera". Aristoteles
Errealitatea begiratzen, ikusitakoaz pentsatzen eta pentsatutakoaz esaten ikasi beharra dago.
Horra hor filosofiaren irakaskuntzarako hiru ildo nagusiak.
Inguratzen gaituen errealitateaz jabetu ahal izateko ez da nahiko begitratzea. Ikusi ahal izateko, begiradaren norabidea zuzendu behar da. Eta ikusten duguna harrigarria denez gure buruari galderak egiten dizkiogu. Pentsatzea galderetatik hasten da, erantzunak bilatu nahian. Azkenik, ahoz zein idatziz, pentsatzen duguna adierazi behar dugu.
2012/06/01
ATENEA, JAKITURIAREN JAINKOSA
1927an Unamuno Ikastetxea eraiki zenez geroztik, bere fatxadan Atenea greziar Jainkosaren eskultura agertzen da . Jainkosa hau Jakituriaren adierazpen mitikoa da. Grekoentzat eta erromatarrentzat jakituria eta gerra lotzen zituen jainkosa zen.
Atenea: Jakituriaren jainkosa greziar mitologian, bai eta gerraren jainkosa ere. Berak zientzia, artea eta nekazaritza sortu zituela esaten da Erromatar mitologian Minerva izenekoa. Jakituriaren, arteen eta gerra tekniken jainkosa da. Bere estatua eta irudietan gerlari baten antzera agertzen da: buruan kaskoa, esku batean lantza bat eta ezkutu bat bestean eramaten duelarik. Pentsakor agertzen da, hausnarketak sakonak egiten balego bezala. Gerlari pentsakorra edo pentsatzaile gerlaria izanda, bere izaeran jakituria eta gerra batzen dira.
2010/09/15
JAKITEKO GRINA

"Gizaki guztiek, berez, jakiteko guraria dute" Aristóteles
Gizakiok izatez, jaiotzez, kuriosoak gara. Jakinmina gure izaeraren oinarrizko ezaugarria da. Horrek gizaki bihurtu gaitu eta giza espeziearen eboluzioaren eragile bilakatu da.Inguratzen gaituen errealitatea harrigarria ,miresgarria,iluna,
misteriotsua baita
Bizi garen errealitatea harritu egiten gaiztuzten gertaera ugari dago: Naturan, gizartean, gizakiarengan...gure baitan. Zergatik? Nola? Zer dela eta? Nola demontre?...
2009/07/17
GIZAKIA GIZAKIARENTZAT OTSO
Oso ezaguna bihurtu da Thomas Hobbesen esaera: "Homo homini lupus". Hau litzateke Hobbesen diagnostikoa gizakiaren izaerari buruz:Gizakia,izatez,agresiboa eta erasokorra da eta bere berezko egoeran elkarren arteko amaituezineko guda batean bizi da. Estaduaren indarraren eraginez bulkada horiek erreprimitu egiten direnez gizartekideen arteko bakea lortzen da. Hala ere, hasierako egoera basatian erortzeko arriskua beti dago presente.
Ikuspuntu honen aurka Rousseau filosofo frantziarrak gizakia, nahiz eta gizarteak hondatu, jaiotzez ona zela pentsatzen zuen.Gizakia ona da eta gizarteak hondatzen du? Gizakia txarra da eta gizartearen eraginez hobetu egiten da? Gizakia otso bat da hezitzen ez bada?...Horra hor gogoetatzeko gai bat.
Bitartean eta uda partea gaudenez irudian daukazuen liburua gomendatu nahi nizueke hondartzan irakurtzeko.

2009/06/11
Mundu hau posibleak direnen mundurik onena da

Gaztelako hilerri batean aurkitutako hilarrian honako esaera hau idatzia omen dago:
" Hizo el bien y el mal. El mal lo hizo bien y el bien lo hizo mal"
Begibistakoa da hildakoa ez zetorren bat Leibnizen optimismoarekin
2008/10/29
" LLega a ser el que eres "
"El ser humano siembra un pensamiento y recoge una acción.
Siembra una acción y recoge un hábito.
Siembra un hábito y recoge un carácter.
Siembra un carácter y recoge un destino "
PARAMAHANSA YOGANANDA
GIZAKIAK PENTSAMENDUA EREIN ETA EKINTZA JASO
EKINTZA EREIN ETA OHITURA JASO
OHITURA EREIN ETA IZAERA JASO
IZAERA EREIN ETA PATUA JASO EGITEN DU
Siembra una acción y recoge un hábito.
Siembra un hábito y recoge un carácter.
Siembra un carácter y recoge un destino "
PARAMAHANSA YOGANANDA
GIZAKIAK PENTSAMENDUA EREIN ETA EKINTZA JASO
EKINTZA EREIN ETA OHITURA JASO
OHITURA EREIN ETA IZAERA JASO
IZAERA EREIN ETA PATUA JASO EGITEN DU
Suscribirse a:
Entradas (Atom)