2009/07/17

GIZAKIA GIZAKIARENTZAT OTSO



Oso ezaguna bihurtu da Thomas Hobbesen esaera: "Homo homini lupus". Hau litzateke Hobbesen diagnostikoa gizakiaren izaerari buruz:Gizakia,izatez,agresiboa eta erasokorra da eta bere berezko egoeran elkarren arteko amaituezineko guda batean bizi da. Estaduaren indarraren eraginez bulkada horiek erreprimitu egiten direnez gizartekideen arteko bakea lortzen da. Hala ere, hasierako egoera basatian erortzeko arriskua beti dago presente.
Ikuspuntu honen aurka Rousseau filosofo frantziarrak gizakia, nahiz eta gizarteak hondatu, jaiotzez ona zela pentsatzen zuen.Gizakia ona da eta gizarteak hondatzen du? Gizakia txarra da eta gizartearen eraginez hobetu egiten da? Gizakia otso bat da hezitzen ez bada?...Horra hor gogoetatzeko gai bat.
Bitartean eta uda partea gaudenez irudian daukazuen liburua gomendatu nahi nizueke hondartzan irakurtzeko.

No hay comentarios: