2009/06/18

IZENA ETA IZANA

Izena duenak izana du...
Ba al dago ezer izenik gabekoa? Eta zer gertatzen da izena ez daukan guztiarekin?

WITTGENSTEIN-ek honako hau esaten zuen:
" Nire hizkuntzaren mugak nire munduaren mugak dira".
Hau da, bakarrik existitzen da hitz egin ahal dudan hura. Esaenezina dena niretzat ez da existitzen. Izena ematearen ekintza sortzeko ekintza da.
Izan ere, hitz egiten dudanean sortzen dut eta beraz nire munduaren mugak zabaltzen ditut.
Filosofo honen helburua horixe zen:Hizkuntzaren bidez esan daitekeena(esangarria)eta hizkuntzaren bidez ezin esan daitekeena(esanezina)argi eta garbi bereiztea.
Zertaz hitz egin daiteke? Zertaz ezin daiteke hitz egin? Kontuan izanda "Hitz egin ezin daitekeenaz hobe da ixilik egotea"

No hay comentarios: