2011/11/23

ARIMA?

"-Jainkoa eta arima ezagutu nahi ditut.
- Ezer gehiago?
- Ezer gehiago.” (“Solil.,I, 2)

Agustinenetzat gizakia " gorptuzez baliatzen den arima da". Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatzen du.Izan ere arimari esker bihurtzen da materia gorputz bizidun eta eratua.Arima dugu substanzia izpirituala ezerezatik sortua Jainkoaren borondade kreatzailearengatik. Arima hilezkorra da eta bertan kokatzen dira gizakiaren ahalmen intelektual guztiak. Gizakiaren barruko intimidadea da, Jainkoa ezagutu dezakeena.

.“ Gizakia ez da bakarrik arima ez eta bakarrik gorputza, arima eta gorputzaren konposatua baizik. Egia borobila da gizakiaren arima ez dela gizaki osoa, goi mailako osagaia baizik, eta bere gorputza ez dela gizaki osoa, behe mailako osagaia baizik. Eta baita ere bada osagai hauen aldibereko batasunari gizaki izena ematen zaiola” ( De civitate,XIII,24)

Baina, non dago arima? Hurrengo bideoa ikusita eman zure iritzia.

35 comentarios:

Borja Lopez 2D dijo...

Nire ustez ez dago arimarik, gure gorputza bakarrik zelulaz osatuta dago, eta ez dut uste beste elementu mistikoren bat dagoenik. Gertatzen dena da heriotzak izugarri beldurtzen gaituela, eta horren ondoren zerbait dagoela pentsatzeak lasaitzen gaitu, horregatik arimaren existentzian sinesten dute batzuek. Hil eta gero, beraz, ez dut uste ezer dagoenik, eta ez dut uste betirako irauten duen arimarik dugunik.

Zugaza 2D dijo...

Gizakiak zerbaitean sinestu behar du, eta arimaren existentzia eztabaidagarria denez, askok bere bizitzaren zati bat galtzen dute hil ondoren zer egongo den jakin nahian.

Kevin Cifuentes 2D dijo...

Arimaren existentzia gure pentsamenduaren araberakoa izaten da, hau da, bakoitzak duen sinesmenaren arabera. Hala denez, nire ustez, gizaki bakoitza ez dago gorputzaz bakarrik osatuta, beste osagai garrantzitsu bat izan behar du. Hortaz, gorputza osagai ez material batekin lotzen da eta bien arteko loturaren ondorioz gizakia sortzen da.

David Sánchez 2.D (BATX) dijo...

Nik ez dut uste arimarik dagoen, ez buruan, ez bihotzean... inon ez dago. Bizitza zoriak ahalbidetutako istripua baino ez da, ez dago ezer jaio aurretik ezta hil ondoren ere. Logikak, arrazoiak, behintzat hala dio. Gizakia, ordea, ezin du bere existentzia ezerezean eraiki, zentzua eman behar dio. Hori dela eta, arima hilezkorraren kontua asmatu egin da, geure bideari helmuga bat jartzeko.

AMAIA SAENZ DE BURUAGA 2D dijo...

Nire ustez, gure gorputzean arimarik ez dago, jaio eta hil egiten gara, baina ez dago ezer gehiagorik. Hala ere, batzuk hil ondorengo munduan sinesten dute, arima hilezkorrea, baina teoria horiek frogatuta ez daudenez, nik uste dut ezin dela horietan sinestu.

Ane Bereziartua dijo...

Nik ez dut uste arimarik dugunik. Zientziak behintzat ez du oraindik frogatu. Beraz zihurrenik heriotzari diogun beldurra gutxitzeko asmatu den kontua da eta bizitzan zehar egindako ahaleginak zeozertarako izan direla azaltzeko balio dute . Hau da, hil ondoren beste mundu hobea dagoela.

Xabier Cabezuelo dijo...

Nire ustez, pertsona bakoitzak ez du arimarik, zeren eta, materiagabekoa, formagabekoa eta ikusezina denez, ezin dezakegu jakin arimarik dugun bai ala ez. Gainera, arimaren ezistentziaz erlijioak ematen du eta kristautasunak arima dugula esaten du, baina ni ez nago batere ados horrekin.

Anónimo dijo...

Nire ustez ez dago ez Arimarik ezta Jainkoak sortu duenik... Gorputza pairatzen ditugun aldaketen eremutzat har dezakegu, eta aldaketa hauek ikusi zein aztertu egin ditzazkegu zientziaren bidez eta ikusketa soil batekin askotan. Zientziak ez du esan inoiz Jainkorik edo Arimarik dagoenik, eta niri dagokionez lehenik ikusten dudana sinezten dut, eta gero zientziak diona
Mikel Erkiaga
2ºF (batx)

Enara Conde 2.F dijo...

Nire ustez arima gorputza bizirik dagoen bitartean ekintzak egitera eta pentsatzera eramaten duen energia da, eta gorputz hori hiltzean, lekualdatzen dela. Errenkarnazioan sinesten dut baina ez dut uste derrigorrez gertatu behar denik. Beraz, zentzumenetatik at dagoen zeozer existitzen dela esango nuke; formarik gabea eta ez mamu antzera askotan uste izan den bezala.

Iñigo Escanciano 2.D Batx dijo...

Guztiok daukagu osagai material bat komunean, gorpuza. Guztion gorputza berdina da, guztiak era berean, material berarekin eginak, baina guztiak daukate bere forma.
Era berean, guztiok pentsaera berdina dugu, guztiok gure nahiak asetu nahi ditugu, baina hau lortzeko hainbat bide, era edo pentsaera mota daude.
Pentsaera horiek definitzeko zerbait dagoela jakin beharko bagenu, arima hartuko nuke objektutzat.

Hau da, bakoitzak bere arimaren arabera jokatzen du. Baina, arima hilezkorra al da?

Bai, nire ustez hilezkorra da, guk existentzia purua izango baginate hiltzen ginenean gure existentzia ezabatu eta inor gogoratuko gintuzke. Hortaz, gure oroitzapenak beti irauten dutenez, nahiz eta hilda egon, arimak gure existentzia definitzen duela egizta dezakegu. Pertsonak gu garen bezalakoak oroitzen gaituztelako.

Izaskun Araluzea 2.F dijo...

Bideoan argi ikusten da, iritsi asko daudela gai honi buruz eta denak ezberdinak. Niri, pertsonalki oso saila egiten zait arimaren existentzia baieztea edo ezeztea. Orokorrean, azalpen erraz bat ematea dela uste dut, gizakiak beharrezko ditu erantzunak eta sail egiten zaio heriotzaren ostean ezer ez egotearen ideia.

Mikel Intxaurbe 2D BATX dijo...

Nire ustez, gure barneko sentsazioak, pentsamenduak, sentimenduak eta dena delakoa adierazteko erabiltzen da "arima" hitza. Hala ere, nahiz eta batzuek arima existitzen dela uste izan, beste batzuek gauza horiek guztiak gure burmuinean batera gertatzen diren milioika eta milioika konexio elektrikoren ondorioa dela diote, arimaren ondorio izan beharrean. Horregaitik, nik uste dut ezin dugula zehatz-mehatz zehaztu zer garen gure barnetik subjetibotasunaren alorrean, errealitatearen existentziaren hasiera adieraztea bezalakoa delako: ezinezkoa.

Gaizka dijo...

Nire ustez arimari buruz hitz egiten dugunean pertsonaren nortasunaz eta izaeraz mintztzen gabiltza. Hau da, nire ustez pertsona bakoitza bere arima du eta guztiak ezberdinak dira haien artean baina esan dudanez, horrek pertsonak barrutik duen izaera baino ez du finkatzen eta, beraz hain pertsonala denez, pertsona berarekin desegiten da heriotzan.

Unknown dijo...

Nire iritziz, arima gizakia asmatutako elementu espirituala baino ez da azaldu ezin daitekeena erakusteko.
Hau da, arima ez da gure gorputzaren inolako leku konkretuan kokatzen, benetakoa ez delako.
Jon Martín

ANER LERTXUNDI SAEZ 2.D dijo...

Nire ustez ez da inolako arimarik existitzen, gizakiaren asmakizun bat besterik ez da. Asmakizun hori heriotzean pentsatzean sortzen zaizkigun beldurrak saihesteko sortua izan da eta hori ez jakintasunaren ondorioa baino ez da. Horregatik gizakia sineste horretara atxikitzen da, bere arima heriotzaren ondoren iraunkor jarraitzen duela pentsatuz, honela bere bizitzari nolabaiteko zentzua emanez beraien ustez eta beraien kezka lasaituz.
Beraz, ez dut uste arima inon dagoenik ezta existitzen denik ere, nire ustez galdera zail bat era errezenean erantzuteko baino ez du balio.

Miren Zubia Egaña 2.D dijo...

Itxaropena galtzen azkena da gizakia. Hortik abiatuz, gizakiak betidanik sinistu izan du zerbaitetan, mundu errealetik aparte dagoen zer edo zerengan.
Horregatik, bizitzan zehar burututako guztiek ordainsari bat izango dutelako itxaropena ez da galtzen.
Nik, heriotzaren ostean beraz,arimarik dagoenik ez dut uste, eta zalantzan jartzekoa da beraz, arimak betirako irauten duenik; izan ere gizakiaren zeozerek irauten badu, haren gomuta da, besterik ez.

Garazi Puyo 2F dijo...

Nik, ezin dut arimaren existentzia baieztu ezta ezeztu.
Gizakiak berez,zerbaitean sinestu behar du.Esan genezake, hil ondoren gertatuko denaren jakinminaz zerbaitean sinestu behar dugula; horregaitik, bakoitzak bere ondorioak ateratzen ditu eta modu honetan, bakoitzak gauza desberdinak pentsatsen ditu.

Uxue Goitia 2D dijo...

Nire ustez arimarik ez dago eta hildakoan gizakiaren existentzia bukatu egiten da.
Zientziak azaltzen duen legez,gure sentimenduak eta pentsamenduak garunean eratzen dira.Ulertzeko zaila den fenomenoa dugu hau,gainera duela urte gutxira arte frogaezina zen, horrek arimaren teoriari bidea zabaldu zion.
Gainera,nire ustez,arimaren kontua hain zabaldua dago jendeak horren beharra duelako,sinesteak heriotza errezagoa egiten duela dirudi.

Janire Martin 2F dijo...

Bideoa ikusi eta gero argi dago gizaki bakoitza iritzi bat dauka eta iritzi horiek artzen dugula jendea kontatzen diguten gauzetatik. Olan ikusita esan dezaket gizaki bakoitza bere arima du eta ezberdinak direla.Baina barrutik badaki bera pentsatzen duen errealitatea gutxi gura behera irudikatzen duela.

Xabier Ferreiro 2.D dijo...

Nire ustez arima esistitzen da nahiz eta zientzian sinestu. Izan ere pertsona maite bat ospitalean dagoenean, badakigu pertsona hori bizirik irautea medikuen eskuetan dagoela eta ez Jainkoaren eskuetan, baina, guk indar mistiko batera edo erlijio batera aferratuko gara eta bakoitzak hurbilen daukan erlijioko jainkoari eskatuko dio laguntza nahiz eta erlijiosoa ez izan.
Hau da, nire ustez arima sinesmen erlijiosoarekin lotuta dago eta pertsona gustiok egoera benetan zailetan sinesmenetara hurbiltzen gara laguntza eskatzeko.
Bestalde, arima hilkorra da eta pertsona bakoitza hiltzean, gorputzarekin batera arima hiltzen da.

Vianys Morales 2.F dijo...

Batzuen ustez arima gizakia asmatutako elementu espirituala da eta beste batzuek esaten dute arima gizabanakoen nortasuna da.
Nire ustez arima gorputza mugiarazten duen energia edo elementua da, adibidez elektrizitatea Frankesteini ematen dion bizitza bezala. Gorputza arimarik gabe ez da mugituko, hiltzerakoan arima gorputzatik ihes egiten du baina ez da gelditzen mundu sentikorrean mamu bezala; baizik eta ,elektrizitatea bezala,sortu den lekura arte igoko da.

ane aiartza 2f dijo...

Gaur egun ia sinezgarri zaigun kontzeptua da arima, jainkoarekiko dagoen binkulutzat hartzen baitugu. Nire kasuan zaila egiten zait honetan sinestea,demostratua ez dagoen zerbait delako, baina beste alde batetik zientziak esana du hiltzean beti 21gr galtzen ditugula eta energia honen galeraren arrazoia izan daiteke.

JON GARCES 2D dijo...

Nire ustez arimaren existentzia pertsona bakoitzaren araberakoa da, batzuek pentsatzen dute existitzen dela eta beste batzuek ez, erlijio bat bezalakoa da, sinestea edo ez sinestea. XD
Baina nik uste dut arima ez dela existitzen.

Beñat Barandika 2.F dijo...

Arima heriotzaren beldur direnen asmakisun bat dela uste ahal da, ezerezak ikara ematen gaitu eta.

Ez dakit arimarik dagoen, baina ziniztu nahi nuke hil ondoren zerbait dagoela eta atal fisikoaz aparte, zerbait espirtualaz eginda gaudela.
Bi alderdien jarrera uler dezaket, eszeptikoena eta sinesten dutenena, (animali erlijiodunak gara eta) baina erabaki behar izango banu, sinesmenarena aukeratuko nuke.

Maitane González 2.F dijo...

Heriotzak beldurtzen gaitu; honen ondorioz, pertsona bakoitzaren esku dago hil ondoren zer dagoen pentsatzea.
Batzuen ustez, hil ondoren gure arima bizirik d irau eta gorputza hiltzea, ez da pertsona hiltzea.
Beste batzuek ordea, es dute honetan sinisten eta gorputza, soilik gorputz material bat dela diote, beraz arimarik ez du eta pertsona hil eta gero ez dagoela beste ezer.

Nahia Diez 2D dijo...

Arima existitzen da ala ez? Hori da gaur egun dagoen galdera. Pertsona asko diote ezetz ez dela existitzen eta norbaitek asmatu zuen gauza bat dela. Beste askorentzat exititzen da, eta gizakiaren atalik garrantzitsuenetariko bat da, eta haien ustez hil ondoren hiltzen den gauza bakarra gorputza da, arima bizirik jarraitzen duelako. nik arima dagoela pentsatzen dut, izan ere, nire ustez, hil ondoren zerbait dago.

Julen Herrera 2.D dijo...

Gizakiak, azaldu ezin dituen gauzak azaltzen saiatzeko arima moduko "osagai" mistikoak asmatzen ditu. Beraz, nire ustez arima ez da existitzen.

Alba Campina 2.D dijo...

Nire ustez ez dago arimarik. Ez daukat arrazoi on bat hau frogatzeko baina nik ez dut sinesten arima dagoenik. Baina bai uste dut pertsona bakoitza berezia eta desberdina dela besteengandik pentsatzeko eta sentitzeko ahalmena dugulako. Beraz badago zerbait gure burmuinean ezberdintzen gaituena, baina arima hilezkorrik ez.

Anónimo dijo...

gizakiak hil ondoren ezer ez dagoela pentzatzean beldurtu egiten da, horregatik arimaren existentziaaren beharra du gizakiak.

mikel urrutia 2f

maialen dijo...

arimaren existentzia gure pentsamenaren araberakoa da,hau da, sinistu behar dugu ariman,pentsatu ahal izateko barnean dugula.nire ustez,arima ez da existitzen,baizik eta bakoitzak heriotzaren beldur garenez jartzen ditugun aitxakiak.

Maria Muriedas 2F dijo...

Bildurrak egiten digu ariman sinistea, heriotzaren ostean ezer ez dagoela pentsatzeak. Horrela lasaitasuna lortzen dugu. Ez dakit zer dagoen hil ostean eta inork ez du jakingo hil arte, beraz ez dugu galdu behar denbora gauza horietan pentsatzen benetan kuriosoa den arren, bizi behar dugu, bizitzaz gozatu behar dugu bizirik irauten dugun bitartean.

Anónimo dijo...

Gizakiak ez daki zer dagoen bizitzaren ostean eta ez jakite hori erantzunik ez duenez, askok ez dugu ariman sinesten. Baina iritsi asko daude ikusi dugunez.

Lourdes Piriz. 2F

xabi bujan 2.D dijo...

gizakiak arimaren existentziaren ideia eduki behar du hil ondoren zerbait dagoela pentsatzeko,baina arimaren existentziari buruz iritzi asko daude

Julen Monasterio 2.D dijo...

Nire ustez, arima dago, eta ez du behar gorputzaren existentziarik. Gizakia lehentasuna ematen dio arimari, hala nola, arimak substantzia pentsatzailea eta izpirituala da.

Anónimo dijo...

Nire ustez ez dago arimarik, ez dagoelako inolako frogapen zientifikorik hori azaltzeko. Egia da, gente askok ariman sinesten dutela, eta hori da heriotzaren beldur direlako eta zerbaiteri eutsi behar diote.

Nere Puente 2.D