2011/12/16

ASKATASUNA ETA ZORIONTASUNA

“Filosofiaren gazteluan sartzea lortu duzu, ama. Hitzak soilik falta izan dituzu, filosofiaren defentsa eta gorespenerako Zizeronek idatzitako Hortensius liburua bezain egoki mintzatzeko. Hangoak dituzu hitz hauek: Horra bada; filosofoek ez, zehazki, baina eztabaidarako prest dauden guztiek diote zoriontsu direla nahierara bizi direnak. Errakuntza galanta! Komeni ez dena desiratzea zorigaitzik handiena baita. Nahi duzuna ez lortzea baino zorigaiztoagoa da komeni ez zaizuna lortu nahi izatea. Zoriak ekar lezakeen ongia baino gaitz ugariago ekartzen baitu nahimenaren zitalkeriak.”Bizitza Zoriontsuaz
Agustinen iritziz oker galanta da pentsatzea askatasun osoak ematen digula zoriontasuna. Horretan bat dator bideoan agertzen den psikologoaren iritziarekin:
Aukeratzeko askatasun mugagabeak zorigaizto bihurtzen gaitu.
Zer uste duzu?

36 comentarios:

Izaskun Araluzea 2.F dijo...

Egia da, gaur egun aukera asko ditugula, gure bizitzako arlo guztietan, eta honek askotan zalantzak sortzen dituela. Zer erosi? Zer jantzi? Zer ikasi? Eta egia da honek nolabaiteko ezegona sor ditzakeela. Baina nire ustez aukerak izatea oso garratzitsua da, ezinbesteko baitu gizakiak bere etorkizuna aukeratzea eta bere bizitzaren jabe izatea zoriotsu izateko. Nahi duena ahal duen nehurrian egitea. Horregatik uste dut aukera gutxi daudenean ere gizakia nolabait lotuta sentitzen dela, bide bat egitera behartuta sentitzen delako.

Beñat Barandika 2.F dijo...

Bideoari dagokionez, egia da Punsetek esaten duena .
Gero eta gehiago nahi dugu.
Erosi, Erosi, Erosi. Gero eta gehiago nahi dugu komeni ez zaiguna, hau da, benetan behar ez duguna. Gure gorputz fisikoa eta okerra eskatzen gaituena.

Sozietate kontsumitzaile honetan, jendeak uste du, objektu materialak eskainiz gero, poza lortuko duela haiengan, baina inola ere ez du horrela lortuko benetako zoriontasuna.

Horren ondorio izan daiteke gero eta gutxiago garela zoriontsu :(

David Sánchez 2.D dijo...

Argi dago gaur egun hainbeste aukera posible izanda, arlo guztietan, nolabaiteko zoriontasun eza ekartzen duela. Inoiz ez gaude guztiz konforme aukeratu dugunarekin. Hala ere, uste dut ez dela aukera kantitatearen arazoa, baizik eta geurea. Aukerak hor daude eta geuk aukeratzen dugu nola egingo diegu aurre. Nire ustez aukerak egotea ez da txarra (aukera garrantzitsuei buruz ari naiz, ez bideokamera bat edo bestea erostea), aukeratzeko libre izan behar gara geure aukeren jabe izateak geure bizitzaren jabe egiten gaituelako.

Miren Zubia 2.D dijo...

Norberaren jarrera da funtsezkoena zoriontsu izateko.
Aukeren murrizketek amorratu egiten gaitu, eta hautatzeko aukera izan bagenuelako kezka horrek lotzen gaitu; beti ere, jarrera konformista ez dutenen kasuan.
Beste alde batetik, aukera ugari izateak ere buruhausteak sortzen dizkigu,hautaketa onenetan onena egitea beti ez baita lan erreza.
Halaber, kontua ez da aukera onenarekin jotzea, garrantzitsuena eta funtsezkoa da geure hautaketak asetzen gaituela bermatzea, ziur egotea geure hautaketak zoriontsu egiten eta egingo gaituela. Eta ez kontrakoa, damutzeak etengabeko kezkara baikaramatza, etengabko frustraziora, zorigaitzaren bidera azken batean.

Anónimo dijo...

Hainbat eta hainbat aukera izateak ez du esan nahi bizitzarako oztopoa izango direnik, baina aitortu egin behar dugu hainbeste aukera izateak duda mudatan egotea ekartzen digula atzetik. Gehien bat honek ekartzen digu zoriontasun eza, gauza garrantzitsuetarako aukera ugari edukitzeak... finkotasun ezak beti planteatuko digu beste aukeraren ondorioa nolakoa izango litzatekeen gatazka.
Mikel Erkiaga
2F batx

Janire Martin 2F dijo...

Egunero aukeratu behar ditugu gauza asko baina, argi dago aukeratzen dugun hori zoriontsu egiten gaituela eta aukerarik edo ideiarik onena izango dela guretzat. Bestela ez genuke aukeratuko eta gorputza txarto sentituko zen baina, dena ez da hain polita eta ala ba hau aukeratzen dut eta kitxo ez Zergatik? deizio nahiko daude gure bizitza osorako izango direla ikasketak bezala. Arrazoi bat argi dago gizakiok zoriontsuak izatea nahi dugula eta denenari egingo dugu hori lortzeko olan edo hala.

Garazi Puyo 2F dijo...

Nire ustez, Punsetek esaten duena egia da. Aukera gehiago ematen diguten neurria, gehiago nahi ditugu. Gizakia berez behar du gehiago, inkonformista da berez.
Nire ustez, hainbeste aukera izateak zalantzak sortzen dizkigu. Baina, moduren batean oso garrantzitsua da aukerak izatea. Bestela gizakia lotuta moduan sentituko da. Azken finean, gure zoriona gure aukeretan oinarritzen dela esan dezakegu. Gure etorkizuna zein aukera aukeratzen dugunaren emaitza da. Gu gura duguna aukeratzekoan zoriontsu izango garela uste dut.

Enara Conde 2.F dijo...

Hautatzeko aukerarik ez bagenu askatasun falta sumatuko genuke eta horrek zorigaiztoa ekarriko liguke. Teorian horrela izan beharko zen, gizakia askea izateko nahia duelako, baina praktikan, ez zaigu hainbeste inporta hain aske izatea ala ez. Esan nahi dut adibidez gizartean onartuta dagoela mugikorra eta Internet beharrezkoak izatearen ideia, eta horrek derrigorrezko gauza bihurtu eta erostera bultzatzen gaitu komunikatuta egon ahal izateko. Modu honetan, produktu askoren artean hautatzeko aukera ematen digute, baina produkturik gabe geratzea aukeratzekoa kenduz. Ezin diogu errua bota aukerak anitz izateari gauza positiboa delako eta arazoa geure kontsumitzeko ohituretan dagoelako; produktu hoberenaren bila xahutzen dugu gure denbora, jakin gabe zoriontasuna ez dugula ez batekin ez bestearekin lortuko.

Unknown dijo...

Gaur egun, aske aukeraren gizartean bizi gara, eta horrek giza oroko estresa ugaritzen du. Lehen, gure partez hartzen ziren erabaki asko eta asko, eta horrek benetan zoriontsu egiten gaituzten gauzetan zentratzea ahalbidetzen zuen.
Ondorioz, ondasun materialak neurritasunez izan behar ditugu, eta ondasun ez-materialengatik erakarriago egon beharko ginateke.
Jon Martín
2.D

Amaia Saenz de Buruaga 2.D dijo...

Gaur egun, gero eta gauza gehiago ditugu aukeratzeko, baina horrek, gizarte kontsumista batean egotea eragin du. Gero eta gauza gehiago nahi ditugu, merkaturatutako azken gauzak, adibidez, gure lagunak duen mobila baino hobea den mobila. Baina, hala ere, aukeratzeko gaitasuna pribilegio bat dela esan daiteke. Herrialde askotan ezin dituzte gauzen artean aukeratu, bat bakarra izatea altxor bat izatearen modukoa delako haientzan (hau guztia objektu materialekin, noski).
Hala ere, egoera garrantzitsuagoa denean, eta hartu behar dugun erabakia gure bizitzan inportantea denean, aukerak izatea batzuetan nahasteak sortzen dizkigu eta zaila izan daiteke jakitea zein izango den zoriontasuna eragingo digun bidea

Kevin Cifuentes 2.D dijo...

Badirudi gure egungo bizitzan askatasun mugagabea dugula, hala nola, aukeratzeko, nahi duguna egiteko edo izateko, eta abar. Hori, bideo honen aburuz, gizakien kalterako izaten da batzuetan. Hala ere, funtsean, benetako zoriontasuna askatasun horretan datza, nahiz eta batzuetan ez jakin zer aukeratu behar dugun edo aukera txarraren beldur izan. Nire ustez, horretan datza bizitzaren bidea,eta zalantza edo aukera horietatik ikasi behar da. Gainera, askatasuna mugatzeak edo behartzea aukera bat hartzera ez du ondorio onik.

Borja Lopez 2D dijo...

Nire ustez aukera asko izatea ondo dago, nahiz eta horrek zoriontsu izango garela ziurtatu ez. Aukera bakarra izango bagenu eta hori bakarrik aukeratu ahal izango bagenu ere, zorigaizto sentituko ginateke. Horregatik, eta bideoak dioenez, ez dugu aukerarik onena aukeratu behar, baizik eta guretzat nahiko ona den aukera. Inoiz ez dugu jakingo zein den onena, eta beti pentsatuko dugu onena guk ez daukaguna dela, beraz, gauza "onekin" konformatu behar gara, eta ez onenen bila ibili. Aukera bat aukeratu eta gero, besteetaz ahaztu behar gara, eta aukeratutakoan kontzentratu behar gara atzean utzitakoa ahaztuz.

Antiguo Ikariano dijo...

No os engañeis, la vida acaso es libertad?
A que hemos ser u objeto o situacion dado el termino libertad? Si nunca existio... ni existira, mientras el gran renombrado zepak exista.
Acaso no estabamos mejor siendo gobernados?

Zepak, dios de todo lo que fue creatio ex-nihilo, era un personaje temible para aquellos que aún vivían. Sin prisa por encontrarse con él, eran reticentes a prestar juramentos en su nombre. Para muchos, simplemente decir la palabra «ZEPAK» ya era espantoso, por lo que se buscaron eufemismos que usar. Dado que los minerales preciosos venían de la tierra (es decir, del «mundo» gobernado por Zepak), se consideraba que tenía también el control de éstos, y se referían a él como Πλουτων Mortem (relacionado con ‘devastacion’), de donde procede su nombre original, pues tras la destruccion comienza una nueva era, le dieron un nombre fuera del habito de la epoca. Mysurfer, pensador sin origenes, explicaba el hábito de referirse a Zepak como ‘el destructor’ con estas palabras: «el sombrío Zepak se enriquece con nuestros suspiros y lágrimas». Además, se le llamaba Exitium(destruccion)y Extirpo(exterminador),y , quizá Nusquam via (camino a la nada).

Aunque era un dios sobreolímpico, pasaba la mayor parte del tiempo fuera de su reino, visitando y llevando consigo a los demas la destruccion.

Formidable en la batalla, demostró su ferocidad en el famoso IKARIAM, la batalle de los olímpicos y los titanes contra él, en el que se entronizó a si mismo.

Temido y odiado, Zepak personificaba la inexorable finalidad de la muerte: «¿Por qué odiamos a Zepak más que a cualquier dios, si no es por ser tan adamantino e inflexible?», se preguntaba retóricamente Pelidoso.

No era sin embargo un ser malvado, pues aunque severo, cruel y despiadado, era no obstante justo. Zepak gobernaba el mundo y por ello era con mucha frecuencia asociado con la batalla y temido por los hombres, bestias o dioses, aunque la personificación real de ésta era un simple ikariano.

Asi pues, a pesar del desconocimiento de muchos, estamos siendo controlados y gobernados por un ser que sobrepaso lo sobrenatural, siendo eterno asi su mandato, ZEPAK.

Mikel Intxaurbe 2.D BATX dijo...

Gaur egun, lehen munduko bizi-maila etengabe ari da igotzen: gero eta aukera gehiago ditugu gure bizitzan zehar, eta jende gehienak zenbat eta gehiago izatea hobe dela uste du (famosoa izatea, adibidez). Hala ere, nire ustez, gehiegi eskatzeko joera honek bide okerrerantz eraman diezaguke, horregaitik, ez nuke nire bizitza xumea ezerrengaitik aldatuko: nahiago dut bizitza sinple bat, aukera gehiegiko bizitza bat izan baino.

Anónimo dijo...

daleeee zepaaaakk!!!!
si señor, asi se habla jajajajaja

Nahia Diez 2D dijo...

Gure ustez, zenbat eta gauza gehiago eduki aukeratzeko orduan eta zoriontsuagoak gara. baina hori ez da guztiz egia izan ere, zenbat eta gauza gehiago eduki aukeran orduan eta zailagoa da hoberena edukitzea, eta nahiz eta azkenean bat aukeratu beti pentsatuko dugu bat hobeagoa aukeratu ahal genuela. Beraz, agian zenbat eta gehiago edukitzea ez da ona gure zoriontasunerako.

McLoViN 2. dijo...

LA FELICIDAD ES LA FIESTAAAAAA! nada de gilipolleces...
AUPA ATHLETIC!
el año ke viene mas y mejor jaja

JON GARCES (marquess) dijo...

Madre mia pero que son todos estos comentarios?? jajaaj
Nik uste dut zoriontasuna bakoitzaren jarreraren araberakoa dela, pertsona batzuek gauza gutxiekin zoriontsuak izan daitezke, baina beste batzuek berriz, gauza asko behar dituzte zoriontsu sentitzeko.
Zenbat eta geihago edukitzea beti ez da ona, ondo azaltzen du esaera honek: " cuanto mas arriba mas grande la caida "

Anónimo dijo...

nada mejor que comentar en este blog como me dijo un compatriota de chile a estas hora jajaja

AUPA ATHLETIC aunque no tengo ni zorra de quien es xD

Zepak, the master King

xabier ferreiro 2.d dijo...

Gaur egun mundu globalizatu batean bizita, aukera asko dauzkagu geure erabakiak hartzeko, baina, zoritxarrez hainbat kasutan, aukera gehiegi dira eta arazoak ematen dizkigute erabaki zuzenak hartzeko eta geure buruarekin ados ez jartzea eragiten digu.
Honen ondorioz, ateratzen dudan konklusioa da, askatasun geihegi edukitzeak gure zoriontasuna murriztu dezakeela.

ANER LERTXUNDI SAEZ 2.D dijo...

Gizakiok uste dugu askatasuna dela gauzarik garrantzitsuena eta askatasun hori izateko ezinbestekoa da hainbat aukera ezberdin izatea, bakoitzak nahi duena erabaki dezan. Aukera horiek izango ez bagenitu zorigaiztoko izango ginateke, baina askoz aukera gehiago edukitzeak ez gaitu zoriontsuago egiten. Aukera gehiegi ditugunez aukera hoberena bilatzen galtzen dugu denbora, horregatik uste dut egindako aukera ona dela pentsatu behar dugula eta horrekin konformatu.

Iñigo Escanciano 2.D dijo...

Gaur egun askatasuna aukeratzeko gaitasunarekin definitzen da, nahi duguna izatea eta egitea baitugu buruan aske garenean.

Nahia eta aukerak bat datoz beti, zerbait nahi dugunean, hau lortzeko aukerak pentsatzen ditugu eta aukera horietatik gehiago nahi duguna aukeratzen dugu.

Baina aukerak izateak ez du beti ona izan behar. Ezta nahiak izateak ere ez.

Aukera asko ditugunean, zalantzak sortzen dira, gure askatasuna eztabaidatzen dutenak, zeren askeak bagina berdin irudituko litzaiguke zer aukeratzen dugun, baina aukera horiek ez daude maila berean, batzuk hobeak dira, hala ere, zalantzan jartzen ditugu.

Hori dela eta, gure nahien arabera aukeratzen ditugu gauzak, zer nahi dugu? Zer "uste" dugu dela hoberen gure zoriontasuna lortzeko?

Horrela ikusten dugu, askeak ez bagina, zoriontsu izatea ezinezkoa izango litzatekela, hobea dena, edo hobea dena uste duguna aukeratzea ezinezkoa izango litzateke eta.

Zoriontsu bagara, gure ustez hobe diren aukerak hartu ditugu, eta bizitza ondo doakigu. Baina beti izaten da gure nahiak nahi duena aukeratzea erantzunik hoberena?

Nire ustez, alde handia dago nahi dugunaren eta guretzat hobe den aukeren artean. Gure nahiak ez baitigu inoiz esaten hartutako edota hartuko ditugun aukerak luzarioan onuragarriak edo kaltegarriak izango diren, baizik eta momentuan aske sentitzearren zeintzuk izango diren aukerarik hoberenak.

Bakoitzak uste duena pentsa dezala.

Xabier Cabezuelo 2.D dijo...

Gaur egun, edozein gauzetarako milaka aukera ditugu eta pertsona bakoitzarentzako ona edo txarra da.
Alde batetik,zenbat eta aukera gehiago eduki, orduan eta gizartea kontsumistagoa bihurtzen da eta horrekin, zoriontasuna lortzen da.
Beste alde batetik, gero eta aukera gehiago edukita, gehiago kostatzen da erabaki bat hartzea eta horrekin batera ez da zoriontasun osoa lortzen.

Alba Campina 2.D dijo...

Gaur egungo mundua aukeraz beteta dago. Nahitaezkoa da guretzat aukeratzea: janria, arropak, lagunak, lanbidea... Hainbeste aukera izateak bidea zabaltzen digu zoriontsu egiten zaiguna aukeratzeko; baina honek, behin baino gehiagotan estresa sortzen digu. Beraz aukera gutxiago izanda dena errazagoa izango litzateke. Izan ere, nire ustez pertsona bakoitzak zoriontsu egiten diona aukeratu behar du, nahiz eta agian onena ez izan.

uxue goitia dijo...

Bai,nire ustez egia da haibeste aukera edukitzeak zorigaiztoko egiten gaituela.Gauza txikietan hainbeste aukera egin behar dugunez erabaki handietarako jada nekatuta gaude,alde batetik.Bestetik,aukera handi bat egin behar dugunean gure nahia argi ez badaukagu,hainbeste opzio edukitzeak ez digu aukera hori argitzen eta seguruenik aukera desegokia egitera bultzatzen gaitu.

Anónimo dijo...

Itxaso Cobles 2F

Gizakia hautatzeko eskubidearekin jaio da, baina nahi duguna hautatzeko gaitasuna dugula jakitean askotan ez dakigu egokiena zer den edo ez gaude konforme aukeratu dugunarekin.Eta gero eta gehiago aukeratu eta nahi duguna egin nahi dugu. Honen ondorioz, askatasuna gehiegi edukitzeak agian ez du zoriona ekartzen.

Anónimo dijo...

Gure ustez, zenbat eta gehiago eduki aukeratzeko orduan eta zoriontsuagoak gara. ala ere hori ez da guztiz egia. Gehiago eduki aukeratzeko orduan eta zailagoa hoberena edukitzea,beti pentsatuko dugu bat hobeagoa aukeratu ahal genuela. Agian zenbat eta gehiago edukitzea ez du zerikuzirik zoriontasunarekin.

Anónimo dijo...

mikel urrutia

maialen 2f dijo...

egia da gero eta gehiago nahi dugula baina nik uste dut dena ezin dela lortu, bakarrik ahal dena.ezin dozu pentsatu desiratzea komeni ez dena zoriontasuna ekarriko dotzula baizik eta,komeni ez zaizuna lortu nahi izatea.

Maitane González 2.F dijo...

Gure bizitzaren jabe izatearen alde nago, hau da, bakoitzak, nahi duena aukeratzeko librea izatea ondo dagoela deritzot. Honikin suposatzen da guztiz zoriontsu izan beharko ginatekeela, ordea hau ez da horrela izaten. Gero eta gauza gehiago aukeratzeko daude eta guk, normalean, berrienak nahi ditugu, baina hauek garestienak dira. Nahiz eta funtzio hori betetzen duen beste bat izan, berria nahi dugu eta hori ez edukitzeak, zoriontasun eza sortzen digu.

Maria Muriedas 2F dijo...

Gaur egun nahi beste aukeratzeko dugu eta inoiz ez gaude pozik daukagunarekin eta zerbait hobea nahi dugu. pentsatzen dugu hori edukita zoriontsuagoak izango garela. Baina dauakgunarekin konformatu behar gara, horrek ekarriko gaituelako zoriontasuna. Beti egongo da zerbait hobeagoa biana ez da hori bilatu behar, perfekzioa ez da existitzen, garen modukoak gara eta daukaguna daukagu inoiz ez gara zoriontsu biziko beti hoberena lortu nahi baldin badugu.

Anónimo dijo...

Ezinbestekoa da gizakia bere etorkizuna aukeratzea, eta bere bizitzaren jabe izatea zoriontzu izateko. Baina beste alde batetik gizakia gauza asko egitera behartuta dago naiz eta bera ez nai bere, bidena dagoelako zoriontzu izateko.

Lourdes Piriz. 2F

Anónimo dijo...

¡Qué vergüenza! Me han borrado el comentario que hice en vacaciones de navidad, con lo que me costó hacerlo. Y eso que no me metí con nadie.

xabi bujan 2D dijo...

Aukeratzeko askatasun mugagabeak ez gaitu zorigaizto bihurtzen.Aukeratzeko aukera edukiko ez bagenu ez genukeen edukiko askatasun osoa

Julen Monasterio 2.D dijo...

Gaur egun bizi garen gizartean, askatasuna da askotan faltatzen zaiguna, baina askatasun mugagabea izatekotan, norbaitek pentsatu al du zeintzuk izango ziren ondorioak ?

Anónimo dijo...

Egunero aukeraketa asko egin behar ditugu gure etorkizunerako. Beti aukera onena hartzen saiatzen gara, baina ez da beti hain erreza lortzea. " El que algo quiere algo le cuesta."

Nere Puente 2.D