2012/03/21

SANTUA EDO PAILAZOA?

Ni ez naiz gizakia, ni dinamita naiz. Horrenbestez, ez duzue nigan erlijio sortzailerik aurkituko, izan ere, herri xehearen bazka baitira erlijioak. Eskuak garbitu behar izan ditut elizgizonekin egon naizen aldi oro... Ez dut sineslerik nahi, nigan sinesteko ere maltzurregia naizela uste dut. Ez dut profeta izateko gogorik, ezta aldarera gora nazaten ere inolako asmorik... Aise ulertuko duzue, beraz, liburu hau argitaratu izanaren kausa; ez dut nire izena inongo jukutriatan nahastuta ikusi nahi... Santutasun oro baztertzen dut; nahiago nuke pailazotzat hartuko banindute... Akaso pailazo bat naiz...” F.NIETZSCHE

Bere " ECCE HOMO"n etorkizunari begira gaizkiulertuak egon ez daitezen zehaztu nahi du zer nolako gizakia den. Gizaki baino gehiago, platonismoan eta kristautasunean oinarritutako eraikuntza kulturala lehertarazi egiten duen dinamita...
Santua kristautasunaren moralak indarrean jarri duen gizaki eredua da:ona, zintzoa, humila, aszetikoa, apala, dekadentea. Tipo serioa, beraz.
Pailazoak farre egiten du. Zertaz? Kristautasunaren moralaren balio zaharretaz. Musika jotzen eta dantza egiten ateratzen da zirkuko eszenatokira. Alaia da bere aurpegia eta seriotasuna farregarri bihurtzen du.

"Gehien sufritzen duen lurreko animaliak barrea asmatu zuen" (Botere Nahimena)

34 comentarios:

David Sánchez 2.D (BATX) dijo...

``Gizadia beti mugitu da balore batzuen pean. Balio aldaketak gertatzean balore zaharrak balore berriekin aldatzen dira gradualki, balore gabeko garai bat pasatu gabe. Esaterako, absolutismo monarkikotik lieralismora igarotzean ez zen nihilismo garairik egon, gutxika gertatu zen aldaketa.´´

ANER LERTXUNDI SAEZ 2.D dijo...

``Nietzscheren planteamenduak zentsua dauka kristautasuna kaltegarria dela esaten duenean. Izan ere kristautasunaren erlijioak kalte handia eragin du historian zehar, askotan herritarrak beraiek sufritzen zituzten injustizien aurka egin ordez mesatara joaten zirelako adibidez.´´

Unknown dijo...

"Gizakia izaki bizidun kuriosoa da, eta beti ibili da erantzunen bila eguneroko gai guztiei dagokionez, baina erlijioaren atalean, agian, aurrerakuntza ez da hain nabaria izan,; nahiz eta hutsune asko usten dituen, gizakiak beti izan du sinesteko irrika. Gutxienez duela gutxira arte, baina orain ordea, konturatzen ari gara ez dagoela inolako frogarik izaki perfektu beten existentzian sinesteko, eta ez garela fedearekon konformatzen. Beraz, Jainkoaren 'heriotzarekin', gizakiak beste munduan jarrita zituen itxaropenak desagertu ere egiten dira."
Jon Martín

amaia Saenz de Buruaga 2D dijo...

Nire ustez, gehientetan gertatzen den bezala, denetarik dago gizarte honetan, baina ezin dezakegu esan gizarte honetan orokorrean balio eza nagusitzen dela. Nik esango nuke balio batzuk izkutuan geratu direla(autobusean agure bati jesarlekua uztea askok ez baitute egiten), baina hala ere, beste askok mantentzen dira(solidaritatea, besteei laguntzea eta leialtasuna, alegia).

Nahia Diez 2D dijo...

''Nire ustez, nihilismoaren garai bat egongo da eta horren ondoren supergizakiaren sorrera gertatuko da. Baina egoera hori oraindik ez da eman. Izan ere, oraindik daude pertsona gehiago balioak dituztenak, balio zaharrak, balio eza dutenak baino. Beraz, oraindik ez gaude nihilismoaren garaian, gehienez garai horren hasieran gaude.''

Borja Lopez 2D dijo...

"Nire ustez, kristautasuna oro har ez doa bizitzaren kontra. Badauzka zenbait balio bizitza bete-betean bizitzea eragozten dutenak, esaterako, senak erreprimitzea edo mendekotasuna. Baina badaude beste balio asko oso onak direnak, adibidez, humiltasuna, auzokoari laguntzea edo sakrifizioa."

Uxue Goitia dijo...

Nire aburuz,gaur egun Jainkoaren ideia gaindituta dago bai niretzako bai nire ingurukoentzako ere.Hala ere,egon badago kristautasuna sutsuki jarraitzen duenik.Honekin esan nahi dudana da,XIX.mendeko mundu honetan nihilismoa gailendua beharrean balioen nahaste itzela dagoela da.Balio desberdinetako taldeak daude mundu guztian sakabanaturik eta are gehiago,nire ustez,mork bere balioak ezartzen dizkio bere buruari.

Asier Zugaza dijo...

Erlijioaren eragina izugarri handia izan da historioan zehar, herri xehearen bazka izan da. Garatugabeko herrialdeetan, oraindik esklabotasun morala sortzun du erlijioak. Hala ere, denbora pasa ahala indarra galtzen joan da. Zientziaren garapenak, komunikabideen zabalkuntzak eta gizartearen balore kulturalen aldaketak, nolabait erlijioa baztertu dute. Baliteke nozbait Nietzscheren esana guztiz gertatzea, "Jainkoa hil da"

Mikel Intxaurbe 2.D BATX dijo...

Jende gehienak gehiengoak dioena egiten du, eta gehiengoarengandik "desberdina" dena gutxietsi egin ohi da. Hala gertatu zitzaion Nietzscheri bere garaian Kristautasunaren dogmekin.
Nire ustez, bakoitzak nahi duena pentsatzeko betebeharra dauka, ezin gara beste norbaitek esan duenaren pean bizi, bere morroi bihurtzen garelako bestela. Hala, Kristautasunaren "korrea dogmatikoaren" kontra doanari "pailazo" deitzen dionak argi izan behar du zergatik esaten duen hori, "kristau onen eta justuen zerura" joateko autobuserako ticketa ez galtzeko esan beharrean.

Janire Matin 2F dijo...

Nire ustez, Nietzshe supergizakiaren teoria adierazteko lehenengo Jainkoaren heriotza gertatu behar da. Baina gaur egun esaten zuen nihilismo garaia zela, filosofo honek pesimista zela esan genezake eta horren ondorioz bere teoriak "bizitzari ona egite diona ona dela eta txarra egiten diona txarra zela" argi dago Nietzsche kristautasunaren kontran zegoen eta Jainkoaren heriotzaren alde.

Anónimo dijo...

Baloitzak bere pentzamenduaren askatasuna dauda,eta ez inoren menpekotasunean egoeko beharrik. Beraz ez gara zertan egon behar kristautasunaren menpean,Nietzschek esaten zuenmoduan kaltgarria delako. Bakoitzak bere baloreak jarraitu behar ditu, eta zure buruari edo orokorrean ona egitun duenari, gauza on bat moduan artu eta tzar egiten duena, gauza tzarra moduan.

Lourdes Piriz. 2F.

Enara Conde 2.F dijo...

"Esan daiteke nihilismoa ez dela gauzatu eta ez dela, are gutxiago, orain gertatzen ari. Halere kapitalismoak eragin zuzena izan du gizartearen baloreetan eta bere erruz hedatu egin da dirua munduko elementuen balioaren neurgailu bezala. Hori da egungo minbizia eta ez nihilismoarekiko arriskua"

Anónimo dijo...

"Erlijioa, mende askoren zehar eta baita gaur egungo gizartean ere jendeari helburu bat izateko edo haien galderak erantzuteko hartua izan den erraminta da. Erraminta diogunean, konponbide edo justifikazio bati buruz hari gara, izan ere, Jainkoan sinesten dutenek, haien inguruko gertakariak haren borondatez jaso direla pentsatu beharko lukete eta.

Mikel Erkiaga
2ºF Batx

Maitane González 2.F dijo...

"Aurrean aipatu dudanez, aintzinako balioak, hau da, kristautasunarenak, ez dira guztiz dezagertu nahiz eta beste balio batzuk jada gure gizartean egon."

Anónimo dijo...

Nire iritziz ez gaude nihilismoaren etapa,gaur egun antzinako balioak dauzkagu nahiz eta gutxiago sinestu haiengan zeren oraindik zalantza batzuei erantzuteko balio oriek behar ditugu kasu askotan.Dena dela,egun batean zeguruenik nihilismo osora ahilegatuko gara

Zuriñe Lopez 2F

maialen arkotxa 2f dijo...

"nire ustez,bizi garen gizarte honetan balore eza dagoela ezin genuke esan.Hau esatean adierazi nahi dut balore onak gero eta gehiago ikusten direla,adibidez jende asko laguntzen hasi da arazoak ditzuten pertsonei.Hala ere,balore txarrak ere ikusten dira"

Maria Muriedas 2.F dijo...

Gaur egun, Kristautasunaren indarra asko ahuldu den arren, oraindik dirau, eta honen balio asko ez dira galdu ateoen artean ere. Balio hauen adibide dira humiltasuna edota zintzotasuna. Hauen Nietzscheren ustez balio dekadenteak badira ere inoiz galdu ez beharrekoak dira.

Jonatan Pérez 2.F dijo...

"Oraindik borrokatzeke daude baloreak, baina nolabait balore kopuru handi bat onartu egin da. Beraz, ez dago borrokarik. Belaunaldi berantiarrenak ohitu gara horretara, balio horiekin jaio garelako, beraz nahi duguna egiteko eta besteak zapaltzeko joera dugu."

ane aiartza 2F dijo...

Egungo garaietan kristautasunak indarra galdu du, eta bakoitzak sineste desberdinak ditu. Badago jendea kristautasunaren menpe dagoena, edo baliorik ez duena eta baita bere baloreak momentu egokiaren arabera hautatzen dituztenak ere. Baina Nihilismoa era orokorrean zabaltzea gauza korapilatsua da, eta gaur egungo sozietatean, ia ezinezkoa.

kevincifu dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
kevincifu dijo...

"Nire iritziz, balio kristauak onuragarriak dira eta pertsona askok duten harrotasuna eta nagusitasunaren kontra doaz. Izan ere, balore horietan sinesten dut (Denok gara berdinak, denok gara neba-arrebak). Humilak eta apalak izan behar gara."

Itxaso Cobles 2F dijo...

Gizakia izatez kuriosoa da eta beti dabil erantzunen bila. Zerbaitetan sinesteko erlijioa sortu zuen, nahiz eta honen menpean bizi eta gizartean kalte izugarria eragin duen, balio zaharren ondorioz. Nietzschek nihilismoa proposatu zuen, hau da, balio eza, baina gizakia askea da bere baloreak hautatzeko eta nire ustez, balioak alda daitezke, baina ez dira desagertuko.

Alba Campina 2.D dijo...

Nire Nietzscherekin ados nago aspektu batean, balio zaharrak gizakiarengan izigarrizko eragina izan du urteetan zehar, gure mundu ikuskera aldatuz. Bestalde, ez dut uste nihilismoaren garaia helduko denik, izan ere historian zehar balioak aldatu egin dira, eta ziur nago etorkizuanean aldatuko direla, baina ez da egongo egoerarik non balio guztiak desagertuko diren.

Garazi Puyo 2F dijo...

Balio zaharrak, eragin handia dutela gizakiarengan uste dut, eta horretam Nietzcheri arrazoia ematen diot. Baina ez dut uste nihilismoa emango denik,nahiz eta balioak aldatu, ez dut uste desagertuko direnik.

xabi bujan 2.d dijo...

Kristautasuna eta balio zaharrak historian zehar eragin handia izan dute gizakiarengan.Dena dela,balioak aldatuz joan dira eta gaur egun kristautasuna ez dauka lehen zeukan indar handirik.Amaitzeko,balio zahar horietatik jainkoaren heriotza eta nihilismoa ondorioztatzen da baina oraindik nihilismoaren egoera ez da gertatu.

Julen Monasterio 2.D dijo...

Gaur egun, balioen garrantzia baldintzatzen dute gure bizitza. Balio zaharrak, aintzinean izan ditugu balio haiek, etengabe ari dira eraldatzen, beste balio berri batzuk eratuz, baina aldatzen ari den gizarte batean, nihilismoak lekurik izango du? Agian bai, baina, nire ustez, balioak pertsonalak dira, bakoitzak balio edo printzipio desberdinak izango ditu bere buruan.

Xabier Cabezuelo 2.D dijo...

Historian zehar, Kristautasuna eta balio zaharrek eragin handia izan zuten gizakiarengan. Nire ustez, kristautasunak indarra galtzen ari da egunak pasatu ahala. Izan ere, balioak konstanteki aldatzen joan dira eta etorkizunean aldatuko direla seguru nago. Gainera, ez dut uste nihismoaren garaia helduko denik, ezta pentsatu ere-

Jon Garces (marquess) dijo...

"Nietzschekbalio zaharren aurkako kritika bat egitendu, bere aburuz, platonismotik eta kristautasunetik etortzen diren balioak dira. Eta balio horiek indarrean egotearen ondorioa bizitzaren degenerazioa edo ahulezia izan da."


















































































































.

AneBereziartua dijo...

Nietzschenahi duenaegin nahi du eta nahi duen momentuan. Kristautasuna, hau guztia kaltegarria dela dio eta Jainkoak nahi duena egin behar dela uste du, senakzapaltzen ditu. BerakDIonisos eta Apolo jartzen ditu horren adibide; hau da, Apolok ordenamaite du, arrazoia baina Dionisok desordena, desioa,desoreka. Bereburua Dionisorekin identifikatzen du.

Anónimo dijo...

Denboran zehar giza balioak aldatu egin dira, baina aldi berean ere gizakia aldatu egin da. Ezin daiteke esan kristautasunak azaltzen dituen balio guztiak kaltegarriak direla, baina egia da kristautasunak menpekotasuna suposatzen duela eta horrela gizakia ez dela erabat libre.

Izaskun Araluzea 2.f

Anónimo dijo...

Historian zehar gizadiak jainkoa erabili du bere dogmak argitzeko.
Gaur egun ordea, dogmak argituta daude eta jaikoaren garrantziak behera egin du. Horren ondorioz, Nietzeren garaian bera kritikatzen zuten, antikristoa izateagtik (erlijio kristau kritikatzen zuen) eta pailazoa zena zioten, baina gaur egun jada bere filosofia antiklerikala babesten dute.
Beste aldetik espero dut bere teoriak eraginik ez izatea, hortik ideologia nazia sortu baitzen.

Anónimo dijo...

aurrekoa idatzi duena XABIER FERREIRO 2.D da.

Anónimo dijo...

Nietzschek betidanik izan du erlijio kristauaren kontrako iritzia eta zatarki edo gogorki kritikatu izan ditu Platonismoa eta kristautasuna gizartearen motore morala izan direnak eta hauek bizitzaren indarra ahuldu egiten dute. Horregatik Nietzschek kritikatzen ditu balio zaharrak, hau da, gizartearen motorea, suntzitu nahai dituelako faltzuak direlako eta kristautasuna gezurrik handiena delako.
Vianys Morales 2F

Iñigo Escanciano dijo...

Nire ustez, balioak bakoitzak har ditzake, zein den berdin dutela, baina inoiz ez dira gure artean aldeak sortzeko edo hierarkiak sortzeko erabili behar.