2011/03/21

NIHILISMOA


Nik hemen kontatzen dudana datozen bi mendeetako historia da. Etorriko dena deskribatzen dut: nihilismoaren etorrera"
Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena NIHILISMOA da. Indarrean zeuden balioak baliogabetu egiten direnean nihilismoaren garaia dator. Eguzkia izkutatu eta gaua erortzen da. Gizakia, iparorratza galduta, nonraezean aurkitzen da. Erreferentzi puntuak desagertu dira eta nondik nora jo jakin ezinean bizi da.


VIDA
Después de todo, todo ha sido nada,
a pesar de que un día lo fue todo.
Después de nada, o después de todo
supe que todo no era más que nada.

Grito “¡Todo!”, y el eco dice “¡Nada!”.
Grito “¡Nada!”, y el eco dice “¡Todo!”.
Ahora sé que la nada lo era todo,
y todo era ceniza de la nada.

No queda nada de lo que fue nada.
(Era ilusión lo que creía todo
y que, en definitiva, era la nada.)

Qué más da que la nada fuera nada
si nada más será, después de todo,
después de tanto todo para nada

Jose Hierro

40 comentarios:

Lierni Goitia.2.C dijo...

Alde batetik, garai hau guztiz nihilista dela esan dezakegu.Jendea noraezean dabil eta, iparrorratzik gabe.Izan ere, hainbat hondamendi gertatzen dira, eta jendeak ez dauka federik.Beste alde batetik, nihilismoan bizi garela dudan jarri genezake.Balio batzuk beti daude onartuta, hau da, gehiengoak adostutako balioak existitzen dira, demokraziaren bidez adibidez.Horiek gabe ez legoke gaur egungo mundurik,ziur aski, mundurik ere ez.

Asier Arestizabal 2.C dijo...

Nire ustez ez gaude nihilismoaren garaian, garai paradoxikoan baizik. Arraroa dirudi baina erraz azal dezakegu.
Gaur egungo gizartean balio zaharrak idarrean egon arren gizakiak mezpresatzen ditu balio horiek, baian hobezten ditu gai ez delako ( edo beldur delako) balaio berriak zortzeko edo zaharrak deuseztatzeko. Paradoxikoa. Ez ditu gustuko dituen balioak, baina beldurra dionez ezagutzen ez dionari mantentze ditu.

Ana Larrinaga 2C dijo...

Nire ustez, ez gaude nihilismoaren garaian herrialde bakoitzak bere balio propioak finkatuta dituelako.Hala ere, herrialdeen artean askotan ez da nabaritzen balio horiek badaudela mota askotariko interesak daudelako eta sarritan, interes horiek balioak zapaltzen dituztelako.

Ariane Martin 2.C dijo...

Nire ikuspuntutik,betidanik bizi izan gara nihilismoan,hau da, ezerezean.Hori dela eta,guk baino gehiago den izaki bat idealizatu izan dugu bizitzaren zerizana aurkitzeko edo ulertzeko.
Horrexegatik,kristautasunak Jainkoa aurkitu zuen funtzio hori betetzeko eta berdin egin zuen Nietzschek supergizakiaren asmakizunarekin.
Baina haien arteko desberdintasuna, bakoitzak sinesten dituen balioetan dago. Nire sinesmenen arabera,bat nator kristautasunarekin ez dudalako supergizakiaren balio etikoen eta psikologikoen iritzi bera.

Marta González 2.C dijo...

(...)¨Nihilismoan dena onartuta dago¨. Esaldi hau oso jakintsua da, gizakia ahal eta nahi duena egin dezakeelako baina neurri baten barruan, noski.
Zoritxarrez, oraindik hau ez da betetzen XXI.mendean dagoeneko, nahiz eta guk nahi izan. Beraz, nahiz eta Nietzscken esaten duenaren alde egon Nihilismoaren garaian egotea ezinezkoa da batez ere inposatzen diskiguten gauzengatik.
Baina esan dudana ikusiz gero, horrek ez du esan nahi beste filosofoen alde nagoenik. Adibidez, San Agustin Hiponakoaren ustez Jainkoa sorkari guztien sortzailea zen eta kristautasunaren garaia bizi ginen. Nire ustez hori ez denez egia ez nago idei horren alde.

Urko Cossío Arto 2.C dijo...

Nihilismoaren garaitik ez dugu zertan igaro, baliteke Jainkoa hil bezain laster baliorik ez egotea, baina gutxika-gutxika, norberak bere balio propioak sortu ditu, eta horiek dira balio berriak. Horrela izan beharko luke,izan ere, bakoitzak bere balioak sortu behar ditu, eta ez beste batek sorturikoak onartu.

Adrian Contreras 2.C dijo...

Nire ustez, N-k arrazoia zuen. Gaur egun, balio guztiak galdu egin dira, eta ondorioz, nihilismoaren garaian bizi gara. Gaur eguneko munduaren erruduna da nihilismoa, baina, gaua pasatu ostean, Supergizakia agertu egingo da. Darwinen eboluzionismoa kontua izanda, gizakiak pixkanaka-pixkanaka egingo du aurrera, Supergizakia deritzon hori agertu arte. Gizakia, tximinoaren eta Supergizakiaren arteko zubia izango da.
"Tener fe significa no querer saber la verdad" Friedrich Wilhelm Nietzsche

Goznalo Ramos 2.C dijo...

Ezin dugu esan nihilismoan bizi garela. Antzinako balioak indarrean diraute (berdintasuna, elkartasuna...) nahiz eta aldatuz joan.
Ez dut uste inoiz egongo garenik inolako baliorik gabe, esan bezala aldatzen baitira etengabe.
Hala ere, inoiz nihilismoa helduko balitz hainbat belaunaldiren ondoren izango da, Jainkoa oraindik bizirik dagoelako

Asier Carral 2.C dijo...

Nire uste apalean, gaur egun ez gaude nihilismoaren garaian; izan ere, balio zaharrak ez dira gustiz desagertu. Egia da gero eta balio falta handiagoa dagoela gaur egun eta horregatik uste dut nihilismoaren gaua etortzear dagoela, laster gamelua lehoi bihurtuko dela.

Ibon Abrisqueta 2.C dijo...

Nire ustez gaur egun ez gaude nihilismoaren garaian balio zaharrak oraindik dauedelako. Gizarte gehiena kristaua da eta kristautasunaren balioak jarraitzen ditu. Gaur egungo gizartearen morala esklabuen morala da, artaldearena.

Borja Nuñez 2.C dijo...

(...)Horregatik zera pentsatu dezakegu,ez gaude nihilismoaren garaian balioak ditugulako baina balio zaharrak egun batean desagertu ahal dira gero eta garrantzia gutxiago dutelako eta balio berriak eta Supergizakia agertu.

Maitane Jimenez 2.C dijo...

Alde batetik, pentsa genezake europear kulturaren idealak desagerrarazi ditugula hobe batzuen beharrean. Genituen balioen gabeziaz konturatu eta deuseztatu ditugu eboluzionatzeko asmoz,nahiz eta mundura begiratzean eboluzio asko ez ikusi geure balioen aldetik .
Beste aldetik, egia da gure gizarteko kultura, morala, ohiturak... aldatuz joan direla historia aurrera joan ahala ordekapenaz hobeak lortu ditugula.
Nire ustez nihilismora ailegatu gara jada, baina balio berriak ez ditugu guztiz eskuratu. Oraindik gizakia eta supergizakiaren arteko zubia eraikitzeko garaian gaude.

Leila Rakib dijo...

Nire ustez,ez gaude nihilismoan. Balioak historian zehar eta herrialde bakoitzaren arabera aldatu egin arren ez dut uste baliorik gabeko garai batera heldu ahal garela. Beti izango ditugu balioak, nahiz eta batzuetan ez dira betetzen.

Joseba Maruri 2.C dijo...

Nire ustez ez gaude nihilismoaren garaian. Nietzschek aipatzen dituen balio berrietan eta zharraetan ez dudalakosinesten. Hainbat milioi pertsona daude munduan eta horrek esan nahi du balio, kultura eta pentsamenu kopurua izugarri handia del. Hortaz bakoitzak nahi duena pentsatuko du, bere balioak jarraituz, zaharrak edo berriak direnik pentsatu barik.

Kevin Marquez 2.C dijo...

Nire ustez nihilismoaren garaia ez da existitzen. Gauza guztiak ez daude onartuta beti neurri bat dagoelako. Beste aldetik esan dezakegu beti egon direla eta egongo direla balioak eta ez dut uste balio horiek desagertu eta dena onartutako garai batean sartuko garenik.

Leire Tejada 2.D dijo...

Nire ustez gaur egun ez gara nihilismoaren garaian bizi. Munduan milaka pertsona bizi gara eta hainbat pentsamendu daude baina nire ustetan, balio zaharrak atzera utzi behar eta gauza berriak sortu behar ditugu.
Horretarako, nire iritziz, jainkoa hil dela onartu behar dugu. Gero eta jende gutxiago elizetara joaten da harekiko sinesmena galdu delako.

Laura Pastor 2.C dijo...

Hau guztia esanda nihilismoaren garaian ez garela bizi diot, esan bezala balio zaharrak indarrean daude eta nahiz eta aldaketak jaso hor jarraituko dute. Dena dela, ez dut uste nihilismoa etor daitekeenik geure balioak betirako izango ditugulako.

Maite Lasuen 2ºC dijo...

Nire ustez,gaur egun ez gara nihilismo garain bizi.Beharbada,baloreak aldatu egin dira edo garatu egin dira baina oraindik gure gizartean balore garrantzitsuenak edo oinarrizkoak daude.

Adrián Pinilla 2.D dijo...

Azken finean, nire ustez, gizartea etengabe dago aldatzen, eta aldaketa hauen arteko talka egiteak gizartean nahaspila eta ezinegona sortzen dute. Honetan oinarrituz, gizakiak ez daki zeri eutsi behar dion eta balioen galerara eramaten gaitu nahasmen honek. Nihilismoa baino, momentuan azalerazten den jarrerari aman komuneko interesen nahastea eta zoriontasunaren bilakuntzaren porrota deituko nioke.

Olatz Pereda 2.C dijo...

Beraz, hau guztia ikusita, nire ustez ez gaude nihilismoaren garaian. Batzuk, erlijiosoak, Agustin Hiponakoaren zerua eta Jainkoa itxaroten daude eta besteak, Nietzschek igarritako supergizonaren jarrera gutxika-gutxika ezkuratuz doaz, haien nahiak lortu nahian.

Gonzalo Falquina 2.C dijo...

Nire ustez ez gaude Nihilismoan eta inoiz ez gara egongo. Balio nagusiak kultura guztiak dituzte (balio moralak, politikoak eta filosofikoak), baina lurralde guztietan ez dira betetzen eta horrek bakarrik atzeratu egiten gaitu. Nihilismoa balio berriak sortzea baino lehen dagoen garaia da, baina konturatu behar gara ezin dugula balio horretara iritsi eta Niethschek arrazoirik ez zuela.

Maialen Azpillaga 2.C dijo...

Egia da elizak, gaur egun, ez duela antzina zuen potere politiko, ekonomiko zein soziala, baina oraindik badu botere handia; nire ustez, beharko lukeena baino handiagoa leku askotan. Ondrioz, Jainkoa oraindik "bzirik" dagoela esan dezaket, eta, hortaz, oraindik ez gaudela nihilismoaren garaian.

Anónimo dijo...

Nire ustez ez gaude nihilismoaren garaian, nahi izatekotan edonork aurki ditzakelako balioak. Baizik eta interes faltaren garian gaude, inork ez duelako balioak zer diren eta nola izan behar ziren pentsatzen.

Ana Arostegui 2D dijo...

Nire ustez ez gaude nihilismoaren garaian, nahi izatekotan edonork aurki ditzakelako balioak. Baizik eta interes faltaren garian gaude, inork ez duelako balioak zer diren eta nola izan behar ziren pentsatzen.

Judith Romero 2.D dijo...

Dena den, beste aldetik ikusita, bere tesia guztiz ez zuzena izatea izan liteke. Izan daiteke balio tradizionalen ordez balio eza ez egotea, balio berriak baizik. Gainera erlijioa garrantzi handia edukitzen jarraitzen du geure munduan, eta oraindik daude sinesten duten pertsona askok. Gainera esklabuen morala ez da bakarrik Elizarekiko garatzen. Gaur egun ez da hainbeste jende joaten Elizetara, egia da, baina hala ere “artaldeek” jarraitu ahal dituzten beste “artzain” batzuk dituzte, hara non itsuki jarraitu ahal dituzten partidu politikoak. Jendeak, batez ere nagusiek, Jainkoarengan sinesten jarraitzen dute, hilda ez dagoela uste dute. Heriotzari dioten beldurraren ondorioa izan daiteke erreakzio hori.

Maria Martinez 2D dijo...

Nire ustez, gaur egun baliorik altuenak galdu egin dira eta horregatik Nietzschek esaten duenaren alde nago. Gizakia noraezean dabilela esan dezakegu eta dena dago onartuta. Gero eta gutxiago pentsatzen da Jainkoaren beharrari buruz eta atentzio osoa gizakian jartzen da, bera baita benetako existentziaren ikurra. (Antropozentrismoa teozentrismoaren aurrean)

Iria Pérez 2.D dijo...

Gaur egun gure gizartea nihilista ahal den galderari erantzuteko nire iritzia hauxe da: gertatzen hari dena ezertan sinesten ez dela da eta horregatik desengainua sortzen da bizitzaren aurrean. Bakoitzak bere baloreak inposatuko dizkio bere buruari bakoitzak sinesten duenaren arabera eta horretarako ezin dezakegu historian zehar filosofo guztiek bilatu izan dutena ahastu: ZORIONTASUNA. “Probablemente tú no existes, deja de preocuparte Y DISFRUTA LA VIDA”

Sarai Rodríguez 2.D dijo...

Nire uztez, nihilismoaren garaia duela asko atzean utzi genuen. Gure gizarte aurreratu nahi badugu hori dena ahaztu behar dugu eta gauza berriak asmatu behar ditugu. Herrialde bakoitzak bere kultura eta balio ezberdinak izango ditu eta bakoitzak ezkubide berberak izango ditu.

Irati Lasa 2.C dijo...

Nire ustez, betidanik bizi izan gara nihilismoan, aintzinako balioak ezarri ziren momentuan ere. Ezin izango dira balio berriak ezarri, mundu honetan botere-nahia eta korrupzioa oso nabariak dira, eta hain berekoiak izanik ez dago mundu hobe bat eraikitzarik, horregatik norberak bere balioei tente eutsiko die, eta hori oso ondo dago nire aburuz.
Ezinezkoa egingo zaigu nihilismotik ateratzea, balio eza, gaua... Hala ere ondo samar bizi garela dirudi, inori ez dio axola datozen belaunaldiei gerta dakiekeena.
Lehoiak aspaldi jan zuen haurra.

Lara Temiño 2.Batx.D dijo...

Beraz, Nietzscheren ustez, gaur egun, nihilismoaren garaian egongo ginateke.
Egia da Jainkoaren heriotzak hainbat pentsaera aldatu dituela, eta askoren bizitza guztiz desberdina dela.
Gaur egungo garaian, jendeak ez du artaldearen morala jarraitzen, inork ez du nahi esklabu bezala bizitzea, nahiz eta bakoitza bere "bizitza bizitzearen" ideia iza, guztien betetzen dute.
Beste aldetik, ezin gara bizi nihilismoan, betebeharrak ditugulako, eginten eta betetzen ditugulako, (balio zahar guztiak desagertu ez baitira) nahiz eta bizitzaz goxatu.

Ane Gauna 2D dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Ane Gauna 2D dijo...

Nire ustez ez gaude nihilismoaren garaian. balio zaharrak indarrean daude eta nahiz eta aldaketak jaso hor jarraituko dute.Batzuk erijiosoak besteak ez, baina bakoitza gai da bere balioak aurkitzeko

Andrea Rakib 2.D dijo...

Nire ustez, ez gaude nihilismoaren garaian. Bakoitzak bere balioak ditu eta horregatik oso zaila izango litzateke baliorik gabeko garai bati heltzea, nahiz eta denboran zehar aldatzen dira.

Eder Fuentes 2.D dijo...

Esan dezakegu, balio moralak eta jainkoarekiko fedea bizirik irauten duela dagoeneko, baina pixkanaka-pixkanaka galtzen doaz. Darwin, Nietzsche eta Marx zioten moduan, balio zaharrak desagertzen joango dira, balio berriei lekua emoteko, eta baliteke orain transizio horretan egotea, nihilismoan hain zuzen, balio zaharrak berrien ordez trukatzen...

Nerea Borrajo 2.D dijo...

Nietzsche-ren ustez, jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena, nihilismoa da. Hau da, jainkoaren heriotzaren ondoren nihilismoa dator; Jainkoa hil bada, dena dago onartuta. Haren ustetan, gaur egun biziko litzateke balio ezekin.
Laburbilduz, Nietzche-ren ustez, mundu nihilista batean bizi gara. Nire ustez, gaur egun, ez gara bizi nihilismoaren garaian bizi, nahiz eta baloreak aldatuz edo garatuz joan, bakoitzak bere balio propioak baitituzte finkatuak.

Ander Pérez 2D dijo...

Esan dezakegu, garai nihilistan ez gaudela zeren eta, gure garaian balio asko daude oso ezberdinak haien artean baina denak berriak eta baliotsuak dira eta hauek balio zaharrak apurtzen dituzte.

Unai Guillen 2.D dijo...

Hau guztia ikusita, ez dut Nietzscherekin bat egiten. Alde batetik, nihilismoa, ezinezkoa izanda, ezin garelako nihilismoaren garaian egon; bestetik, lehen ikusi dugun moduan, Nietzschek nihilismoa balore tradizionalak baliogabetzen direnean heltzen dela dio, eta oraindik hainbat balio tradizional mantentzen direla ikusita, kontraesana litzateke nihilismoan gaudela esatea.

Zengotita dijo...

Nihilismoarekin, gizakia noraezean dabil, nora joan gabe, erreferentzi puntu guztiak galduta. Hau, esan dezakegu, kontrako argudio bat dela, zeren eta gizakiak orain ez daki zertan sinestu, galduta daude.

Aitziber Cengotitabengoa 2.D

gilen bueno 2.c dijo...

Gaur egun, bizi garen gizartean, oso zaila da argi edukitzea ea nihilismoaren garaian edo balio berrien garaian gauden gizarte azpitalde txikiak sortzen direlako.
Horretaz gain, nere ustez, nihilismoa alde batera utzita daukagu jada, jendea mugimendua behar du, bere ideak mundura ezagutzera ematea eta denon artean balio berriak sortarazten ditugu. Egia da balio zaharrak ez direla guztiz deuseztatu, baina kontuan izan behar ditugu antzinean emandako pauso txarrak berriz ere ez errepikatzeko.

gilen bueno 2.c dijo...

Gaur egun, bizi garen gizartean, oso zaila da argi edukitzea ea nihilismoaren garaian edo balio berrien garaian gauden gizarte azpitalde txikiak sortzen direlako.
Horretaz gain, nere ustez, nihilismoa alde batera utzita daukagu jada, jendea mugimendua behar du, bere ideak mundura ezagutzera ematea eta denon artean balio berriak sortarazten ditugu. Egia da balio zaharrak ez direla guztiz deuseztatu, baina kontuan izan behar ditugu antzinean emandako pauso txarrak berriz ere ez errepikatzeko.