2011/02/26

NIETZSCHE. GIZATIAR, GIZATIARREGIA

Friedrich Nietzsche Alemaniako Rocken izeneko herrian jaio zen 1844an. Aita apaiza izanik bere famili giroa oso eliztarra zela aipatu behar da. Lau urte zituela aita hil egin zen , ondoren bere familiarekin joaten da Naumburg-era bizitzera. Bertan oinarrizko ikasketak egingo ditu.
Hamabost urtez Pforta izeneko eskolan sartzen da non heziketa humanista ( gizazale) oso sakona jasoko duen. Hor, greziar kulturarekiko zaletasuna piztuko zaio eta ondorioz, bost urte pasa eta gero, 1864an Bonneko Unibertsitatean Filologia klasikoa ikasketak burutuko ditu.
Ikaslea izanik sifilisa harrapatu zuen; biografo batzuren ustez gaixotasun horrek sufrimendu fisiko eta psikikoak ekarriko dizkio heldutasunean . Garai honetan Schopenhauer-en filosofia ezagutuko du eta horren eraginez filosofiarekiko zaletasuna piztuko zaio. Ikasketak amaitu eta 1869an Basileako Unibertsitatean katedradun izendatzen dute, bere irakasle garaiari hasiera emanez, 25 urte zituelarik.
Hamar urtez arituko da irakasle gisa. Burukominak jasangaitzek eta begietako ahuleziek jota klaseak emateari utzi egin behar izan zion arte. 1879an Unibertsitatea utzi eta bere bizitzaren garai berri bati hasiera eman zion.
Egoera berri honetan ibiltari baten bizitza egingo du, bere liburuak idatziz eta leku batetik bestera joanda . Bere libururik inportanteenak idatziko ditu, irakurlego gutxi eskuratu arren. Pobrezian eta gaixo bizi izango da hamar urte horietan 1889an Italiako Turinen burutik jota psikiatriko batean sartu zuten arte.
Ez da gehiago errekuperatuko eta bere bizitzaren azken hamika urteak amak eta arrebak zaindua, hitz egin barik igaro zituen, bere komtzientzia poliki poliki itzaltzen zelarik. 1900.eko Abuztuaren 25ean hilko da.
Bere bizitza laburrean zehar N-k ez zuen ia arrakastarik izan. Unibertsitateko pentsio txikitik eta zenbait lagunen gupidari esker bizi izan zen. Bere izaera harrokeriaz, malenkonia bakartiaz eta sufrikarioz osatu zen.

No hay comentarios: