2010/03/03

KRISTAUTASUNAREN MORALA

-„ Ulertzen al da? Kristautasunaren moralari mozorroa kendu izana da gizadiarengandik bereizten nauena...Kristautasunaren aurrean itsu egotea da denik eta krimenik gailenena: bizitzaren beraren kontrako krimena...Kristau morala gizadiaren ustelkeriaren kausa da...Bizitzaren oinarrizko sen guztiak ezereztatzen erakutsi digute: arima eta izpiritua asmatu dira, gorputza hiltzeko; sexualitatea eta lohikeria berdindu dira...Balio dekadenteak baizik ez dituela ezagutu gizadiak, goreneko balio gisa mozorrotuta betiere. Norberak bere buruari uko egitearen morala da gainbeheraren moral nagusia.“ ECCE HOMO


Nietzscheren kritika kristautasunaren aurkakoa erabatekoa eta errotikoa da. Indarrean egon diren bizitzaren kontrako balioak, kristautasuna eta platonismoaren eraginez nagusitu dira mendebaldeko kulturan. Azken finean kristautasuna "herriarentzako platonismoa" besterik ez da. Izan ere, Kristautasunaren balio nagusiak, hala nola, Jainkoa, arima hilezkorra, haraindiko mundua, gizaki zintzoa, bekatua...gezurrak dira. Bizitzaren indarra zapaltzeko asmaturiko gezurrak, hain zuzen


Zer deritzozu N-ren kritikari? Eman zenezakeen N-k egiten duen kritikaren aldeko argudioren bat? Eta kontrakorik?

70 comentarios:

Anónimo dijo...

N-k eman zituen arrazoiak zentzuzkoak direla esan dezakegu, erlijio kristauak nolabait eraman zuelako dekadentziara gizartea. Hala ere, kristautasunak izan zituen alde onak ere azpimarratu beharko lirateke.

IÑAKI INTXAURBE 2.E

Anónimo dijo...

Kristautasuna,arima edo izpiritua sortu zituen eta gorputzaren senak txartxat hartu zituen, haiek sortutako zerura joateko, eta horrela bakarrik arimaren senak kontuan hartzen zituzten, zerura ahalik eta "garbiago" heltzeko, bizitza ematen dituen alde onak alde batera utzita.


Erik Fernandez 2.E

Anónimo dijo...

N-ek arrazoia zuen kristautasunak bizitza zapaltzen duela esan zuenean, jendea menpean izateko zeruko bizitza izpirituala asmatzen du. Hala ere, kristautasuna ez genuke erabat baztertu behar, bere zenbait balio mesedegarriak baitira.

Anko Diaz 2.C

Anónimo dijo...

N-ek kristautasuna eta bere morala kritikatzaen du.Jarrera horiek gezur kaltegarriak dira eta balio antibitalekin erlazionatzen ditu,baita esklabuen moralarekin ere. Egia da kristautasuna bizitzaren kontra doala? Bere morala esklabuena da? Gizakiarentzat kaltegarria da kristautasuna?

Esteban Nuñez 2.C

Anónimo dijo...

kristautasunak hainbat injustizia sortu ditu baina berari esker bizitzaren zailtasunen eta heriotzaren aurrean jende askori babesa eman dio.

Saioa Arruti 2.E

Anónimo dijo...

Kristautasunaren zutabe nagusia maitasuna da baina tamalez, ez da horrela gertatzen; aberatsek ez dituzte pobreak maitatzen... Kristau on batek maitasun falta hori ikusita, denok elkar maitatzearen alde borrokatuko beharko luke. Borroka egiten ez badute, ikusten ez dutelako izango da.

Irune Ferreras 2.E

Anónimo dijo...

Norberak ikusi behar ditu bizitzaren jarrera onak edo txarrak eta ezin zaio inori moral mota bat inposatu, horrek bakoitzaren edo gizarte osoaren gainbehera dakarrelako.
Ibon Totorikaguena 2.E

Anónimo dijo...

Kristautasuna,erlijio moduan,ez dut txarto ikusten.Jendeak jakingo du zer pentsatu nahi duen.
Eliza da gizarteari kalte egin diona;bere inposaketa,pentsakera kontserbadore eta manipulazio grinekin.Denborak erabakiko du bere etorkizuna.

Joseba Ugarte,2.D

Anónimo dijo...

N-k esandako zenbait gauzetan egia izan arren, hala nola, bizitzaren ondoren zeruan dagoen bizitza edota hilezkortasunaren kontuetan(horiek frogatu ezin baitira),ez dut uste kristautasunak duen idei guztiak errefuxatu behar direnik.

Ainara Rico Játiva
2.C

Anónimo dijo...

Kristautasuna idei faltsu bat da ,eta jendeak ematen dion balioa baino ez du, baina pertsonak askeak garenez nahi duguna pentsatu ahal izateko oso saila da ideia hori desagertaraztea.

Irantzu Orio 2.D

Anónimo dijo...

Merezi du Nietzschek idatzitakoa irakurtzea. Berak defendatzen duen filosofia benetan interesgarria da eta kristautasunaren moralari egiten dion kritika oso zuzena da.

Miguel Aizpuru 2.D

Anónimo dijo...

Norberak bere pentskera eta bere filosofia du eta Nietzscheren filosofiaren alde edo kontra egon daiteke, azken honen filosofiatik alde onak eta txarrak ateraz.

Asier Etxebarrieta 2.D

Kepa 2...D dijo...

Seguruenik, gaur egungo jendea guztiz ados egongo lirateke N-k esaten duena entzunda, arrazoi guztia dauka eta. Baina ni galdetzen dut: Ez du ezer ona egin kristautasuna gizakiarentzat? Pixka bat pentsatuz zer etortzen da burura?

Anónimo dijo...

Oso erraza da beldurraren menpe dagoen jendea maneiatzea nahi duzuna lortzeko: iskanbilak ez sortu, dirua jaso...

Imanol Gago 2.D

Anónimo dijo...

Askotan esaten denez, bizitza laburra da, eta hau gozatzeko eta bizitzeko aukera ez dugu pasatzen utzi behar. Norberaren nahien eta beharren arteko oreka eta zoriontsu izateko eta ingurukoak zoriontsu egiteko inflexio puntua aurkitu behar dugu.

Itsaso Mendizabal 2.D

Anónimo dijo...

Kristautasunare balioak itsutu egite gaituzte, guk asmatutako asmakizun batek itsutsen gaitu.
Bere balioek ez digute pentsatzen uzten eta jainkoak dioena baino ez dugu egin behar, berak erabakiz zer dagoen ondo eta zer txarto, modu batean ez gara askeak izango

Unai Baroja 2.C

Anónimo dijo...

Balio kristauek gizakiatik Nietzschek diseinatutako supergizakirako bidea oztopatzen dute, eboluzioak jarrai dezan senaren agintepean soilik aurreratuko gara.

Itsaso Altuna 2.D

Anónimo dijo...

Nietzschek bere aldeko argudio ugari ditu. Kristautasunak debekatutako edo bekatutzat hartutako hainbat ekintza txarto iruditzen zaizkigulako. Ordea, jende askorentzat elizak proposatutako hainbat arau lagungarriak izan daitezke, eguneroko bizimoduan jokabide egokiaren aldekoak izan daitezkeelako.

Carmen Marcos 2.C

Anónimo dijo...

Nietzschek bere aldeko argudio ugari ditu. Kristautasunak debekatutako edo bekatutzat hartutako hainbat ekintza txarto iruditzen zaizkigulako. Ordea, jende askorentzat elizak proposatutako hainbat arau lagungarriak izan daitezke, eguneroko bizimoduan jokabide egokiaren aldekoak izan daitezkeelako.

Carmen Marcos 2.C

Anónimo dijo...

Nietzsche-ren ustez, kristautasuna inoiz egon den gezurrik handiena da; bizitzaren baloreak ezeztatzen dituelako, eta Jainkoan oinarrituz guztiontzat ona denaren morala sortzen duelako.

June Gorrotxategi 2.C

Anónimo dijo...

Nietzsche-ren ustez, kristautasun inoiz egon den gezurrik handiena da; bizitzaren baloreak ezeztatzen dituelako, eta guztiontzat ona denaren morala sortzen duelako, Jainkoan oinarrituz.

June Gorrotxategi 2.C

Anónimo dijo...

Nietzsche-k gizarte arauak apurtzeko eta nahiak eta desirak askatzeko deia agiten du. Kristauak hain perfektuak izan nahi dira ezin dutela bizitza gozatu eta berak kristautasunari morrozoa kendu nahi zion dena guzur bat zelako.

Aitziber Etxebarria 2.D

Anónimo dijo...

Esan dezakegu kristautasunak alde onak eta txarrak dituela. Mesedegarria eta kaltegarria izan da. Eta era berean, gezur handia eta ikusgarria, edo zihurtasun bikaina, izan daiteke. Kontua zera da: bizitzeko modu bat dela.

Nora Gorrotxategi 2.C

Anónimo dijo...

Nietzschek kritika zorrotza egiten dio kristautasunari eta gizadiaren ustelkeriaren arrazoitzat jotzen du. Nire ustez, filosofoak arrazoia dauka egiten dituen kritiketan,baina, batez ere, Jainkoaren inexistentzia aldarrikatzen duenean. Jainkoa existituko balitz, hainbeste bidegabekeri ez liratekeelako gertatuko eta zientziak, iraganean Jainkoaren miraritzat jotzen zenaren arrazoiak ez lukeelako aurkituko.
Laura 2.C

Anónimo dijo...

Nik ere Nietzschek bezala, naturala dena ona dela uste dut, eta bernetik datozkigun gogo hoiei ezin zaienla uko egin.
hegoi santosteban 2.c

Anónimo dijo...

Pertsonei beldurra ezartzea eta gezurrak esatea egiten duena da, horiek pertsonalki garatu ezin izatea, limitatzen ditu.Eta hori da nire ustez erlijio kristaua egiten duena.

Lorena Olondo Sáez 2Cbatx.

Anónimo dijo...

N-k egindako kristautasunaren kritikari esker, elizaren bi aurpegiko morala agerian geratu zen behingoz. Nahiz eta erlijio guztiak errespetagarriak eta batzuentzat beharrezkoak izan, Elizak eta berak imposatutako moral faltsuak kalte handia egin diote gizarteari, eta aldi berean,hura defendatzen duen kristautasunak.
Juncal Andres 2.E

Anónimo dijo...

Ez dut uste edozein kritika N-k proposatzen duena bezain errotikoa izan behar denik. Izan ere, pertsona bakoitza bere egia izan ahal du eta esaera zaharrak esaten duen moduan: "gauzak ez dira beti zuriak ala beltzak izan behar, tarteko koloreak ere badira eta".

Andrea Urrutikoetxea
2.C

Anónimo dijo...

Laburbilduz, Nren kritikak onurak ekarri zituen, gizakiaren askatasun morala aldarrikatu zuelako ordura arteko kristautasunaren balioen inposaketei aurre eginez.
Hala ere, ez dut uste N-k dioen bezala, balio berriek ezinbestean eskuzabaltasuna adibidez, ukatu behar dutenik.

Leire Dublang
2.C

Anónimo dijo...

Beraz, esan genezake Nietzscheren kritika filosofiaren eta garaiko kulturaren berrikuntza izan zela. Izan ere , gaur egun , eliza mespresatzen duten asko daude munduan, eta Nietzscheri esker elizarekiko menpekotasuna amaitu egin da.

Lara Zudaire 2.D

Anónimo dijo...

Ordea, jende askorentzat elizak proposatutako arauak lagungarriak izaten dira beraien eguneroko bizitzarako.

Irantzu Agirre

Unai Gaztelu 2.D dijo...

N-ren kritikak bere alde onak eta txarrak ditu eta nire ustez nahiko arrazoi handia du, baina ez da inoiz ahaztu behar munduan beste izaki askorekin bizi garela eta ez dela negatiboa gure ekintza baten ondorioz beste edonor zoriontsu egitea ,are gehiago, batzuetan gu ere zoriontazunez bete gaitzake ekintza horrek.

Anónimo dijo...

Badirudi Nietzschek kritikatzen duela edozer kritikatzeagatik. Baina esaten duena bare ustea dena eta ez du benetako errealitaterik azaltzen.
Egia zertan datza azalduko balu, beharbada arrazoia emango nioke. Filosofo honen erokeria bere benetako egiaren ustea isildu zuen betirako. Zerbat harrigarriren bat pentsatuko ote zuen mugitu gabe izan zen bitartean?

Gorka Galarza 2.D

Anónimo dijo...

Nire aldetik N. eta kristautasunaren artean egongo nintzateke. Ondo dago bizitzari baietz esatea baina zenbait muga behar dira dena desmadratu ez dadin.

Andrea Cordon 2.D

Carlos Azkoitia 2.D dijo...

Gizarte osoak Nietzscheri kasu egingo balio, eta gizarte osoak bere jarrera hartuko balu, etengabeko borrokan egongo ginateke; eta ez litzateke inork zoriontsu izango.

N-k gizabanakoaren beharrei erreparatzen zien, ez bere zoriontasunari

Anónimo dijo...

Artea ezagutzaren eredua dela esatea, ez dauka zentzu handirik. Egia esanda, artearen gainetik zientzia dago ezagutzaren ikuspegitik askoz zehatzagoa baita.

Ainhoa Gómez 2.C

Anónimo dijo...

Nietzsche kristautasunaren moralaren aurrean , bere burua inmoralistatzat jotzen du . Bera kristautasunaren edo jainkoaren existentziaren kontra dago .

Anónimo dijo...

Nietzsche kristautasunaren moralaren aurrean , bere burua inmoralistatzat jotzen du . Bera kristautasunaren edo jainkoaren existentziaren kontra dago .

Vanesa Castro 2.C

Anónimo dijo...

N-k arrazoia izan zezakeen gauza batzuetan,baina nire ustez,balore batzuk,behintzat,mantendu behar dira.

JON DÍEZ 2.E

Martín Ibarrola Nájera 2.D dijo...

Nietzscheren ustez kristautasuna gizakiaren gainbeheraren eragile nagusienetarikoa da. Eta onartu behar dugu neurri handi batean, zuzen dagoela.(...) Hala ere, aipatu beharko genuke kristauek etika eta moralaren arloan zenabait oinarri oso baliagarriak finkatu zituztela.

Anónimo dijo...

Gora Paquito y Flecha!!!

Anónimo dijo...

Nire ustez N-k pausu garrantzitsua eman zuen garaiko gizartearentzat, kristautasunak imposatutako moral batzuen kritika egitean. Dena den, kristautasunak suposatzen dituen zenbait baloreen alde nago ere. Izan ere, nire irtziz, balioak berak ez dira kaltegarriak, bai ordea nola inposatzen diren modua.

Ane Martinez 2.E

Anónimo dijo...

Nietzschek zioen moduan ,nire ustez,kristautasunak arimaren,bekatuaren,zeruaren,Jainkoaren...kontzeptuak asmatu ditu.Kontzeptu hoiek erabiliz artalde bezala kontrolatzen gaituzte senak ezereztatzean manipulatzea errarazagoa delako,ardiekin bezala.
Nietzschek gizakia harrotzat,azkarratzat,sendotzat... hartzen du baina nire ustez gizakia guztiz kontrakoa da;ahulak gara horregaitik kristautasunak dioena sinesten dugu.

Elisa Monterroso 2.D

Anónimo dijo...

Kristautasunak hainbat injustizia sortu zituen, baina ez dut uste kristautasunak duen ideiak baztertu behar direnik. N-ek guztiagaz kritikoa zen, baina ez zuen beti arrazoia.

Aintzane Carmelo 2.D.

Anónimo dijo...

ados egon ahal gara N-rekin gauza hauek ideiak edo asmakizunak direla pentsatzen badugu baina adibidez,arima gorputza erdeinatzeko eta hiltzeko sortu dela esan zuenarekin,zalantzak eduki ahal dira.Idei hauek dituena bere ideiak defendatu baino ez du nahi eta ez du nahi eta ez ditu sortu beste gauza batzuei garrantzia kentzeko.

Anónimo dijo...

ZURIÑE INZUNZA 2.D

Anónimo dijo...

Ez dago etikarik gorputza kontuan hartu gabe eta gainera, zentzumenek bakarrik ematen digute izatearen neurria. Hemen argi eta garbi monismoa ikus dezakegu, errealitate bakarra.

Miguel Aizpuru 2.D

Anónimo dijo...

Orain arte ez da erantzun zehatzik egon,ez dugu ez froga bakarrik frogatzeko,beraz kristautasunak engainatu egin gaituela pentsa dezakegu.Ez nago beraz ,kristautasun horren alde,inposaketaren alde.Bizitzaz gozatzera mugatzen gaituelako.

ANE GONZALEZ ELDUAYEN 2.E

Anónimo dijo...

Orain arte ez da erantzun zehatzik egon,ez dugu ez froga bakarrik frogatzeko,beraz kristautasunak engainatu egin gaituela pentsa dezakegu.Ez nago beraz ,kristautasun horren alde,inposaketaren alde.Bizitzaz gozatzera mugatzen gaituelako.

ANE GONZALEZ 2.E

Anónimo dijo...

Balioak, gizarte batean baloratuta dauden gauzak dira, hau da, gizartea ontzat, baliagarritzat eta abar ematen dituena.
N-ek, kristautasunean fede egiteko aurretik, balioak eduki behar ditugula esaten zuen.




Ane Díez 2.C

Anónimo dijo...

Nietzsche gogor egin zuen kristautasunaren eta balio zaharren kontra; izan ere, hori izan zen bere filosofiaren helburua: balio zaharren kontrako kritika egitea eta balio berrien aldarrikapena. Baina benetan hain kaltegarriak dira balio zaharrak eta kristautasuna?

Janire Aguirre 2.D

endika dijo...

Kristautasunak estae du, gorputza, gauza txar gustien erruduna dela eta arima idei on guztien sortzailea. Baina zergatik ez da kontako moduan? Zergatik ez ditu arimak idei txarrak emten eta gorputzak zuzentzen?

Anónimo dijo...

Zergaitik hain garrantsia eman arima, izpiritua eta fedea diren gauza ikustezinei? Erlijio askotan errealitateaz aldentzean da mundu imaginario bat sortuz baina orain arte ez dago frogatuta mundu hau existitzen denik, adibidez, nork baieztatu daiteke izpiritua existitzen dela?


Inés Martín 2.E

Anónimo dijo...

Oreka bat egon beharko litzateke. hau da, alde batetik egia da kristautasunakirtenbide batzuk eskaintzen dizkigula.Hala ere, ezin gara itsutu kristautasunaren mozorroarekin eta manipulazioarekin. gizartea berak sortu du kristautasuna, eta sorkuntza honek askotan dekadentziara bideratzen gaitu.


Amaia Aldama 2-C

Anónimo dijo...

krisautasunak bizitza hau trantsiziozko bide bezala hartzen du eta benetako zoriontasuna hurrengo bizitza batean lortzen dela ziurtatzen du.beraz,bizitza honetan gozatu beharrean ,kristau ona izan behar gara hurrengo biztzan dagokigun zoriontasunaz gozatu ahal izateko.

2.C nuria recio

Anónimo dijo...

Laburbilduz, esan genezake Nietzscheren filosofia izugarrizko aldakuntza eman zuela eta kristautasunaren botere manipulatzailea eta platonismoaren ideia askok zalantzan jarri zituela bere kritika aberatsarekin; izan ere, gizakiok betidanik manipulatuta egon gara botere handiko instituzioengatik.

Eneko Ibarra 2E

jose luis gomez dijo...

N-ren kritika aproposa da berak balore zaharrak gogorki kritikatu egin zituelako bere ustez moral zahar hori imposatuta zegoenez eta dembora igaro ahala aldatu ez denez ez du gizartea aurreratzen usten eta gizakiaren sen guztiak ezeztatzen zirelako .

LIHER!!
2.E

Anónimo dijo...

Nietzche-ren ustez kristautasuna bizitzaren oinarrizko sen guztiak ezerestatzen erakunten digula , arima eta izpiritua asmatuz, gorputza hiltzeko.

IKER URKIZA 2.E

Anónimo dijo...

Kristautasunak dituen moral puntuak bizitza errefusatzea eta eragin diola, norekin zientziari eta aurrerakizunak odorio egiten. Gure pentsamendua trunkatzen egonda bere boterea galdu ez izateko . Horrela, gudak eta hilketak egon dira beste erlijioen kontra.

Asier López

Anónimo dijo...

Argi dago historian zehar kristautasunak alde onak izan dituela pertsonei esperantza emateko balio izan duelako, baina gaur egun, gauzei azalpenak emateko baditugu beste oinarri batzuk, benetako erantzunak ditugu, frogatutakoak. Beraz, nahiz eta Nietzscheren kritika beharbada gogorregia izan, kristatasunari kritika egitea beharrezkoa zela deritzot.
Amaia Larunbe 2.C

Anónimo dijo...

Nietzsche-ren jarrera erradikalegia dela esango nuke. Nire ustez, kristautasuna eta bizitzaren balioa guztiz baliokideak izan daitezke. Izan ere, bakoitzak ematen dio bizitzari nahi duen balioa.


Begoña Maeztu
2ºC

Anónimo dijo...

Nik ez nago kristautasunaren alde. Nire ustez, egia da, sen bitalak zapaltzen dituela eta artaldearen morala dela. Baina kontuan hartu behar da, gizakiok, betidanik zerbaitetan sinestea behar izan dutela, norbaitengatik gidatzea sentitu, eta horrela hobeto eta seguruago sentitzeko. Beraz,sinestearen gezur hori "beharrezkoa" da bizitzeko.

Leire Muñoz
2C

Anónimo dijo...

Ados nago nitdcherekin Kristautasuna soilik gezurrak esan ditu beraz ez nago kristautasunaren alde baina nahiz eta itsutu eta inolako frogapenik eman gabe bakoitza aske da nahi duenean sinisteko.
Irati Gutierrez 2.D

Anónimo dijo...

Nietscherekin ados nago kristautasuna egia ez delakoarekin, kristautasuna platonismoa aldaketa batzuekin baino ez da eta horrek frigatzen du egia ez dela.
Sandra .D

Anónimo dijo...

Kristautasunak kontatu izan dituen teoriak eta historioak beharbada gezurrak baino ez dira izan. Beste erlijio guztiak bezala, xede bat baino ez du: jendea kontrolatuta edukitzea, esclabuen moralaren bidez; artalde bat balira bezalaxe. Baina baditu ere alde onak, haien artean: jendea (gutxi gora-behera) elkartu egiten da.
Ana Pérez Fernandez 2.D

Anónimo dijo...

Ezin du inork baieztatu hil ondoren beste bizitza bat egongo denik ala ez, horregatik bakoitza bere printzipioekin ados bizi beharko zinatekeen inongo balioak kopiatu gabe baizik eta bakoitzarengandik sorturikoak eta onartutakoak.Horixek bai direlako benetako balioak.

Anónimo dijo...

Nietzscheren teoria ulertu dezakegu, zeren eta, berak ikusten ez duen zerbaitetaz ez du sinisten.


ANE ARIZTIMUÑO 2.E

Anónimo dijo...

Kristautasunak kalte handia egin du ezarritako balio asko dekadenteak direlako, baina ez Nietzschek esan zuen moduan ezarritako guzti-guztiak, esaterako umiltasuna ala elkartasuna ez dira dekadenteak.
Gainera, kristautasunaren hainbat ideia pertsonen bizitzako uneren batean lagungarriak izan daitezke.

Ainara Mella 2.E

Anónimo dijo...

bakoitzak bere pentsakerak ditu eta bakoitzak zer den ona eta zer den txarra jakin behar du, ezin diozu zuk zerbait inposatu.
Mikel avellaneda 2.D

Joana dijo...

Nire ustez N-k arrazoia du, gauza batean izan ezik, kristau morala gizadiaren ustelkeria kausa bakarra dela esatean. Ksitautasuna gauza txarrak izan ditu, bai, baina gauza onak ere eman ditu eta ezin dira ahastu.
Gai hau oso konplexua da eta inoiz ez dugu jakingo egia, hori dela eta, idei guztiak errespetatu behar ditugu.