2010/01/19

SUM ERGO COGITO?

"Honen ostean, ni zer naizen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik, baina ez nezakeela honengatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez beste gauzen egiaz zalantza egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela, ebidenteki eta ziurtasunez ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita ez nuela izango batere arrazoirik ni banintzela uste izateko" Metodoaren Diskurtsoa.

Descartesentzat nire existentzia nire pentsamenduaren ondorioa da. Banaiz pentsatzen dudalako eta pentsatzen ari naizen bitartean. Nire existentziaren ziurtasuna pentsamenduak ematen dit.Pentsamendurik gabe ni ez nintzateke izango. Cogito ergo Sum

Garunaren Zientziak,aldiz,pentsamendua GARUNAren funtzioa dela baieztatzen du. Hau da garunarik gabe ez dago pentsamendurik. Pentsamenduak oinarri biologikoa, materiala, fisikoa, dauka, garuna hain zuzen.Pentsatzen dut garuna dudalako. Nire pentsamendua nire existentziaren ondorioa da, garunaren existentziaren ondorioa, hain zuzen. Garunarik gabe nik ez nuke pentsatuko eta.Sum ergo Cogito

Pentsamendutik existentzia ondorioztatzea da bidezkoa da? Zer dago lehenago? Egon daiteke zerbait nahiz eta pentsatu ez? Pentsatzen ez duenak ez du existitzen? Egin gogoeta galdera hauetaz Descartesen planteamendutik abiatuz.

60 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire ustez, sinesgarriagoa da "Sum ergo Cogito" "Cogito ergo Sum" baino.Izan ere, garunak ematen digu pentsatzeko gaitasuna eta garuna egoteko existitu behar dugu. Dena dela, idei honek ziklo baten modukoa da. Oso ezaguna den esapidea dioenez, zer dago lehenago oiloa ala arrautza?

Ainhoa Gómez 2.C

Miguel Aizpuru dijo...

Deskartesen metodoak alde onak ditu, esate baterako, guztia zalantzan jartzea eta ideiak eta kontzeptuak deskonposatzea, eszeptizismoan erori gabe.

Miguel Aizpuru 2.D

Anónimo dijo...

Pentsatzeko gaitasunak norberaren existentzia ziurtatu arren,horrek ez du esan nahi pentsatu ezin dutenek existentziarik ez dutela.
Izaki zelulabakar bat bada,nahiz eta bere izatearen berri ez izan.

Leire Dublang 2.C

Anónimo dijo...

Arrazionalistek eta existentzialistek kontrajarritako ideiak dauzkate: pentsatzen dut, beraz, banaiz eta banaiz, beraz, pentsatzen dut. Nire ustez, gure existentziak pentsamenduak edukitzea ahalbidetzen du eta ez alderantziz. Animaliek, landareek, etxebizitzek, etab. existitzen dira eta dakigunez, pentsatzeko gai ez direlako. Hau da, sum ergo cogito.
Laura 2.C

Anónimo dijo...

Laburbilduz, gure existentzia beharrezkoa da pentsatzeko. Existitzen ez den sustantzia edo gauza pentsatu ezin duelako, hori egiteko baliabiderik ez baitu. Ordea, esan genezake gure pentsamendutik, eguneroko ekintzak egiteko eta gure inguruan dagoenari buruzko ideiak jasotzeko, ondorioztatu dezakegula kontzienteki bizitzeko gai dugun ahalmena.

Carmen Marcos 2.C

Anónimo dijo...

ondoriozta dezakegu izatea eta pentsatzea aldiberekoak izan behar dira: ezin dugu pentsatu existitu gabe, eta era berean, ezinezkoa da existitzen garen jakitea pentsatu gabe.
bata ez dago bestea baino lehenago, paradoxa edo antzeko zerbait eratzen dute, eta horregatik biak aldi berean agertzen dira.

Anko Diaz 2.C

Anónimo dijo...

Pentsamendua existentziaren ondorioa da ikuspuntu fisiko eta arrazional batetik hartuta baina horrekin ez dut esan nahi existentea dena pentsatzeko ahalmena duenik,gu baikara ezagutzen den kasu bakarra

Unai Baroja 2.C

Anónimo dijo...

Soluzio gabeko tesiak eta antitesiak diruditen arren; nire ustez, existentzia pentsamendua ondorioztatzen du.Alde batetik garuna beharrezkoa delako eta beste aldetik badirelako zenbait izaki pentsatzen ez dutenak eta existitzen direnak( landareak,algak..). beraz, sum ergo cogito.



Amaia Aldama 2.c

Anónimo dijo...

Mundura heltzen garenetik helduak izaterako bidean galdera asko izaten ditugu buruan;ia bizirik gauden pentsatzen dugulako edo pentsatuz gero bizi garen.Deskartesek bigarren aukera dauka buruan baieztapena eginez (Cogito ergo Sum), bere ustez pentsatzen duenak bada .

Vanesa 2.C

Anónimo dijo...

Koman dagoen pertsona batean pentsatzean konturatzen gara soilik haren inguruan dagoen jendearentzat bere existentzia dudaezina dela. Pertsona hau, aldiz, ez da konturatzen bizirik dagoela eta beraz, berarentzat ez litzateke existentziarik egongo. Cogito ergo sum.
Ainara Rico 2.C

Anónimo dijo...

Nire ustez, logikoagoa da "sum ergo cogito"ren ideia bestea baino. Beste kontuan hartzen badugu, orduan zer gertatzen da existitzen baina pentsatzen ez duten objektu guztiekin? Errealitatean ez dira existitzen? Nik uste, pentsatu ahal izateko lehenego oinarri bat eduki behar dugu, existitzen garela adierazten diguna."SUM ERGO COGIO"

Lorena Olondo Sáez 2C

Anónimo dijo...

Descartesek, zalantza metodikoaren bidez ideia zalantzagarriak errefusatu nahi zituen, egia nabariak agerian geratzeko. Honen ondoren, egi nabaria aurkitu zuen:"pentsatzen dut, beraz, banaiz (Cogito ergo sum)". Baina, egi nabari hori ondo planteatuta dago?
Nola izan beharko litzateke, Cogito ergo sum edo Sum ergo cogito?

Esteban Nuñez 2.C

Anónimo dijo...

Deskartesen esanetan, zalantzaz jositako mundu honetan; badago, gauza guztien gainetik, zalantzaezina den errealitate bat: niaren esistentzia.

June Gorrotxategi 2.C

Anónimo dijo...

Auzi hau Descartesen esaldi famatuaren interpretazio okerretik sortutako auzia da. Izan ere, "pentsatzen dut, beraz, banaiz" esaldia ez dio "pentsatzen dudalako banaiz"; hau da, pentsatzea, existentzia ziurtatzen duen akzioa dela dio, eta ez existitzeko beharrezko premisa.
Beraz, ondoriozta dezakegu pentsatzeak izatea ziurtatzen duela, baina izateak ez duela pentsatzea ziurtatzen.

Amaia Larunbe 2.C

Anónimo dijo...

Nire ustez, pentsamendua eta esistentzia ez daude elkarri loturik. Pentsatzearen ondorioa ez da existentzia, ez eta oinarri material bat izatearen ondorioa pentsamendua. pentsamendua garatuago dagoen banako taldeei emandako gaitasuna da, ikas dezan. " Pentsatzen dut, beraz, ikasi behar dut."
Nora Gorrotxategi, 2.C

Anónimo dijo...

Amaitzeko esango nuke, arrazoitzeko gaitasuna dela beste izaki bizidunengandik desberdintzen gaituena, baina ez horregatik existitzen garen bakarrak frogatzen duena.

Asier Extebarrieta 2.D

Martín Ibarrola Nájera dijo...

(...)Beraz, Descartesek baieztatutako esaldia ondo formulatuta egoteaz gain, mundu sibjektibo eta aldakor honetan, egi iraunkor bat irudikatzen du. Gizakiak ez duen sinpletasunaren ilusioa.

endika dijo...

Deskartesen esanetan, pentsamendua oinarrizko gauza da existentiarekin batera, biak maila berean sailkaltzen ditu. gure esanetan aldiz, oinarrizko idei bakarra existentzia da eta gero pentsamenduadoa, ikustearen, maitatzearen etab. maila berean.

Elisa Monterroso 2.D dijo...

"Pentsatzen dut,beraz,banaiz" Descatesek arrazoitu zuen moduan logikoa da pentsatzekoa pentsatzen ez duena ez dela ezer.Esaldia ulertzeko termino filosofikoak edo goi-mailakoak direla kontuan hartu behar da,hau da,ez du "pentsamendua" erabiltzen modu primitibo edota instintibo moduan,animaliak bezala,bestela ez lirateke gu baino ezer gehiago existituko eta ez genuke animalien ideia izango.
Elisa Monterroso 2.D

Anónimo dijo...

Pentsamendurik gabe harri bat baino pertsonago izango. Baina nime mugimenduak nik gidatu eta erabakiak direnez ezin naiz pentsamendu gabea izan.

itsaso Altuna 2.D

Anónimo dijo...

Deskartesek esaten zuenez "pentsatzen dut, beraz banaiz". Orduan zer gertatzen da animaliekin? Haiek ez dute pentsatzen, ez behintzat gizakiok egiten dugun moduan, edota eraikinekin edo liburuekin. Deskartesen ikuspegitik ez ziren existituko baina guk jakin badakigu existitzen direla.

Janire Aguirre 2.D

Anónimo dijo...

Deskartesek,zalantza metodikoaren bidez,nabaria ez dela baztertu nahi zuen. Horrela, 1. Egia nabaria aurkitu zuen, niaren existentzia baieztatzen zuena. Egia nabaria "Pentsatzen dut beraz banaiz" bere esaldi famatua ondoriontatu zuen. Baina, ondo dago planteatuta¿? Berak, Jainkoaren existentzia demostratzeko baieztatzen zuen.

Aitziber Etxebarria 2.D

Anónimo dijo...

Nire aldetik, Deskartesen planteamenduaren kontra egongo nintzateke. Nola heldu gaitezke pentsatzera bizirik baldin ez bagaude? Lehenengo pausua existitzea dela eta bigarrena pentsatzea dela izango zen planteamendu honetatik aterako nukeen erantzunik logikoena.

Andrea Cordon 2.D

Anónimo dijo...

Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz eta esistitzen naizenez gero, pentsatu dezaket edo ez. Pentsatzekotan, esistituko nintzateke eta ezin banezake pentzatu, esistitzen jarraituko nintzateke. Adibidez, bizirik dagoen garuna existitzen eta pentzatzen du baina hilda dagoen garuna eta denboraldi batean pentsatu zuena, orain existituko litzateke.

GOrka Galarza 2.D

Anónimo dijo...

Ez banaiz exititzen ez dut pentsatuko. Nire ustez, pentsamendua ilogikoa izango zen,existentzia oinarritzat hartuko ez banu. Existentzia berez, dudaezina eta oinarritzat hartuko nuke, eta gero, existentziatik abiatuta pentsamendua. Hau da “Sum ergo cogito”.

Leire Muñoz 2.C

Anónimo dijo...

Filosofo honek esaldi honetan oinarritzeko ("cogito ergo sum")
guztia deskonposatzen du guztia zalantzan jarriz egia nabaria lortu arte .

Lara Zudaire 2.D

Anónimo dijo...

(...)baina sum ergo cogito esaldiarekin ados daudenek, berriz, existitu behar dela, gero pentsatzeko uste dute.(...)
irantzu agirre 2.E

Anónimo dijo...

Nire ustez, hain erreala da mundu hau ezen ezinezkoa egiten zait pentsatzea bizitza loaldia izan daitekeela edo zentzumenek engainatzen gaituztela.

Irune Ferreras 2.E

Anónimo dijo...

...pentsamendua ezin da ezerezatik sortu, mantentzen duen zerbit behar du.
Esaterako, mahai bat existitu egiten da guk ikusi edota ukitu ahal dugulako baina, badakigu pentsatzen ez duela. Hau da existentzia fisikoa, pentsamendua baino lehenagoko urratsa da.

Anónimo dijo...

Ane Martínez. 2.E

Anónimo dijo...

pensatzen dut, beraz, banaiz. Orduan, gu ez garen izaki bizidunek arrazoimenaz pentsatzen ez dutenez, ez dira existitzen?

Saioa Arruti 2.E

Anónimo dijo...

Laburbilduz, "Cogito ergo Sum" eta "Sum ergo Cogito" egi absolutu ez direla kontuan izanik, esan dezakegu existentziak nolabait pentsamendua ondorioztatzen duela, pentsatzeko garuna funtzionatzea beharrezkoa delako eta pentsatzen ez duten izakiak badaudelako.
Juncal Andrés 2.E

Anónimo dijo...

Deskartesen aburuz pentsamendua onodorioztatzen du existentzia.Baina zera pentsa dezakegu: existitu ahal izateko substantzia pentsatzailea izan behar gara aurretik, hau da, nire ustez, "Sum Ergo Cogito" delakoa planteatzea ere zuzena izango litzateke.

Begoña Maeztu
2ºC

Anónimo dijo...

Nik uste dut guk, pentsatzen dugun izakiok, dugun existentzia bera duela harri soil batek.

Hegoi Santisteban 2.C

Anónimo dijo...

Sum ergo cogito askoz logikoa da cogito ergo sum baino, baina descartesen ikuspuntutik(bizitza amets bat izan ahal dela eta zentzumenen informazioa manipulatuta izan daitekeela), normala da cogito ergo sum ondorioztapena lortzea.

Erik fernandez Longarte 2.E

Anónimo dijo...

horregatik,nire ustez,egokiagoa da bigarren ideia lehenengoa baino,hau da,nik uste dut existentziatik gure pentsamendua ondorioztatu behar dugula eta ez alderantziz


Jon 2.E

Anónimo dijo...

Deskartesek pentsatzen du, edo hobeto esanda, existentzia lortzeko edo bilatzeko, metodo bat dagoela esaten du. Guk pentsatzen duguna, beti ez ba existitzen.

Ane Díez 2ºC

Anónimo dijo...

Pentsamendua eta garuna aldi berean hasten dira lan egiten, bata besteari konplementatzen duelako. Existitzen gara, frogak ditugulako gure existentzias.

Asier Lopez 2.E

Anónimo dijo...

"Cogito ermo Sum" Descartesen pentsamendutan oinarrituta dago eta " Sum ergo Cogito" berriz zientzian dauka oinarria. Gehienetan zientziak filosofia baino arrazoi gehiago darama, zientzia frogatuta dagoelako eta filosofia berriz, ez. Pentsatzeak argi dago existitzen garela esan nahi duela baina existentzia gauza guztien oinarria da eta existitu ez bagenu ezinezkoa izango litzateke edozein gauza egitea.




Inés Martín 2.E

Anónimo dijo...

Azkenik, esan behar dut ez nagoela Descartesekin ados; izan ere pentsatzeko existitu behar zara, hau da,"Sum ergo cogito".Zure existentziak ematen dizu pentsatzeko gaitasuna eta ez alderantziz.

Andrea Urrutikoetxea 2.C

Anónimo dijo...

Argi dago pentsamenduak existentzia ondorioztatzen duela; dena dela, badaude objektu fisiko eta erreal asko pentsamendurik ez dutenak eta existitzen direnak. Beraz, Descartesek ezin dio pentsatzen ez duten gorputzen existentziari uko egin.

Eneko Ibarra 2.E

Anónimo dijo...

Hala ere, ez litzateke lehenengo aldia non filosofoen iritzia eta zientziarena bat egiten ez duten. Izan ere, pentsalariek jakituria goreneko limiteetara eramaten dute. Mugarik gabeko zientzian sinisten dute eta horren oinarria COGITO ERGO SUM baieztapena da.

Guiomar Puerta 2.E

Anónimo dijo...

"Sum ergo Cogito" eta "Cogito ergo Sum" idei osagarriak dira, existitzea eta pentsatzea bata bestea inplikatzen duelako, baina bien artean lehentasuna, existitzeak du, pentsatu ahal izateko aurrebaldintza delako.

Ainara Mella 2.E

Anónimo dijo...

Zientziak filosofiak baino indar gehiago dauka gaurko gizartean.horrek esan nahi du "sum ergo cogito" sinesgarriagoa izango dela.

Kepa 2...D dijo...

Gaur egungo jendeak esango luke pentsaera hori ("Cogito ergo sum") ez dela egokia; lehenengoz, gauza pentsatzaile bat egon behar dela ideia edukitzeko, ideiak ez dira airetik heganez etortzen eta.

Unai Gaztelu dijo...

Deskartesek arrazoia zuen bere esaldiarekin baina beti ere gizakiei buruz hitz egitean,inoiz ez beste edozerri buruz jardutean.

Anónimo dijo...

Argi dago pentsatzen duen oro existente behar duela izan.Baina argiago oraindik pentsatzeko ahalmen hori garunak ematen digula,beraz,lehenego zerbait naiz,gero pentsatzen hasten dena.

Joseba Ugarte 2.D

Anónimo dijo...

Pentsatzen dugun guztiok, bagara. Baina garen guztiok, ez dugu pentsatzen (gutxi batzuk bakarrik).

Imanol Gago 2.D

Anónimo dijo...

Deskartesek zalantza metodikoa erabili zuen, gauza guztiak zalantzan jartzea egia aurkitzeko. Izan daiteke metodo hori erabili eta gero eszeptismoak erortzea baina berak lehengo egia nabaria aurkitu zuen: cogito ergo sum.

Sandra 2.D

Anónimo dijo...

Gure existentzia azken batean,big.bang-aren ondorioa da, eta hori da unibertso osoaren existentziaren aurrekari.Gure planeta,objektu bizigabeak,izaki bizidunak eta energia.Eta lehenengo premisa horretatik,izaki bizidun batzuetan (ez guztietan), pentsamendua ondorioztatu dezakegu.

Carlos Azkoitia 2.D

Anónimo dijo...

Descartesek izan zuen idei na bere akatsa bihurtu zen: asmatu zuen esan zuenean matematiketan soilik ager datekeela nabaritasuna, baina erratu zen pentsatzean matematiken bidez egia aurki zezakeela uste zuenean.
Egia ez baita ekuazio baten emaitza bakarra, infinitu ekuazioen emaitzetara gehien urbiltzen dena baizik.

Ibon Recio 2.D

Anónimo dijo...

Deskartesek, bere metodoaren aplikapena egin ondoren, lehenengo egi nabaria aurkitu zuen "cogito ergo sum", "pentsatzen dut, beraz, banaiz". Baina ez al da beharrezkoa existitzea pentsatu ahal izateko? Deskartes berak esan zuenez, pentsatzeko existitu behar dugu, beraz, "sum ergo cogito", eredu errealista, da bidezkoagoa.

Itsaso Mendizabal 2.D

Anónimo dijo...

Nire ustez, pentsatzeko gaitasunak bakoitzaren existentzia ziurtatuz, ez du esan nahi pentsatu ezin dutenek existentziarik ez dutela. Horregaitik pentsatzen dot"Sum ergo Cogito"-ren ideia sinesgarriagoa dela, hala ere Deskartesek bigarren aukera dauka buruan "Cogito ergo Sum".

Aintzane Carmelo 2.D

Anónimo dijo...

Gaur egun zientziak eragin handia dauka gure bizitzan eta hori delta eta esan dezakegu Deskartesen baieztapena ez dela guztiz egokia.
Gure pentsamenduak,existentziatik ondorioztatzen dira.

Zuriñe Inzunza 2ºD

Anónimo dijo...

pentsatu ahal izateko zerbait izan behar gara,eta ez izateko zerbait pentssatu.beraz,ez dut idealismoan sinesten( cogitoergo sum),errealismoan baizik(sum ergo cogito)



nuria recio 2c

Anónimo dijo...

ni arrarionala naiz ez idealista, beraz "sum ergo kogitoren aldekoa" pentsatu egiten dugu existitzen garelako ez alderantzizkoa

Irati Gutierrez 2.D

Anónimo dijo...

Cogito ergo sum. Pentzatzen dut, beraz, banaiz. Baina, horrek ez du esan nahi, existitzeko pentsatu behar dugula? Eta ez al da nabaria eta argia guretzat objektu material eta ez-pentsatzaileen existentzia? Zentzumenek ez gaituzte beti engainatzen, eta zehazki ukimenaren zentzumenari buruz ari naiz. Horrek gauzak non dauden eta zer diren esaten digu, gauza horiek egongo ez balira, ezin genituzke ukituko.

Ana Perez 2.D

Anónimo dijo...

"Sum ergo cogitoren" tesiak hain argia dirudien arren, zalantzan jarri dezakegu.
"cogito ergo sum", ordea, guztiz argia eta nabaria da ta ezinezkoa da tesi hau zalantzan jartzea.


Iñaki Intxaurbe 2.E

Anónimo dijo...

Nire ustez sum ergo cogito logikoagoa da cogito ergo sum baino baina bizitza loaldi bat izan ahal denez eta zentzumenek engainatu ahal gaituztenez logikoagoa da cogito ergo sum izatea

Mikel Avellaneda 2.D

Anónimo dijo...

Descartesen lehenengo hastapena lehen dudaezina zena orain dudakorra da.

Ane Ariztimuño 2.E