2010/11/19

AGUSTIN HIPONAKOA. BIZITZA

Bere bizitza Erromatar Inperioaren azkenengo urteetan kokatu behar da. Tagaste-n, Ipar Afrikan jaio zen K.o.354ean. Ama kristaua zen eta berarengandik aparteko eragina jaso zuen. Kristautasunean hezitakoa izan arren, luzaro ibili zen bere haurtzaroan fede kristauatik aldenduta. Erretorika ikasketak burutu zituen eta irakasle gisa aritu zen zenbait urteetan. Ciceron, idazle erromatarrek idatzitako “ Hortensius” izeneko lana irakurri ondoren filosofiarenganako zaletasuna piztu zitzaion eta honez gero filosofi arazoetaz interesatzera bideratu zuen lan honen irakurketak.

“...llegué a un libro de un cierto Ciceron...Este libro contiene una exhortación suya a la filosofía y se llama Hortensius. Semejante libro cambió mis afectos ...e hizo que mis votos y deseos fueran otros. De repente apareció a mis ojos vil toda esperanza, y con increible ardor de mi corazón suspiraba por la inmortalidad de la sabiduría...El amor a la filosofía tiene un nombre en griego, a saber, filosofía, al cual me encendían aquellas páginas.” (Confesiones, III, 4)

Kezka filosofikoek bultzaturik egiaren bila abiatzen da eta garaiko zenbait korronte filosofikorekin harremanak izango ditu beti bere buruari planteatzen zizkion galderei erantzuna bilatzeko asmotan. Lehenengoz MANIKEISMO izeneko eskolarekin harremanatzen da. Manikeismoa Manik izeneko pertsonaiak sortutako korronte filosokoa zen . Bere aburuz mundua menperaturik dago bi jainkozko indarrengatik: Ormuz, argia eta egiaren jainkoa, eta Ariman, iluntasuna eta okerraren jainkoa. Elkarren borrokan daude etengabe; lehenegoa nagusitu egiten denean ongiak zuzentzen du errealitatea, aldiz, bigarrena nagusitzen bada orduan gaizkiak menderatzera heltzen da. Manikeismoaren planteamendua erabat dualista da. Baino laister dezepzionatuko da eta ESZEPTIZISMOra hurbilduko da. Hauek, dakigunez, egiaren aurkikuntzaren aukera ezeztatzen zuten eta ondorioz erlatibismoa defendatzen zuten , esanez gizakia ez zela gauza egia aurkitzeko eta beraz asko ahaleginduko bazen ere, alferrik. Giza arrazoia ahula denez bakarrik gure sentsuetaz baliatu gaitezke, baina hauek ematen diguten informazioa ,jakina denez, beti dudakorra eta zalantzazkoa izango da .


Por este tiempo se me vino a la mente también la idea de que los filosofos que llaman académicos habían sido los mas prudentes, por tener como principio que se debe dudar de todas las cosas y que ninguna verdad puede ser comprendida por el hombre” ( Conf., V,10)

Hala eta gustiz Agustin ez zegoen oso gustora ikuspegi honekin eta poliki poliki kristautasunera hurbiltzen da. Garai hartan Erroman eta Milanen bizi izaten zelarik azken hiri honetako apezpikuaren sermoiak entzun ondoren eta amaren eragin pean Eliza katolikoan sartzea erabakitzen du 386an. Biraketa honetan Platon eta bere jarraitzaileen pentsakera filosofikoaren ezagutzak asko lagundu zion. Beraz Agustinen pentsakera kristaua beti agertuko da nahastuta platonismoarekin.

Por medio de un cierto hombre me procuraste unos ciertos libros de los platónicos traducidos del griego al latín. En ellos leí, no con estas mismas palabras pero sí enteramente esto mismo, persuadiendolo con muchas y variadas razones, que en el principio era el Logos y el Logos estaba en Dios y Dios era el Logos” ( Conf., VII, 9)

Kristau bihurtu bezain laister Afrikara itzuli egiten da bertan bere bizitzaren azkenengo urteak igaroko dituelarik. Hiponako apezpiku izendatzen dute eta bere liburuak eta ideiak zabaltzeari ekingo dio. 430an hil egingo da, barbaroen erasopean Erroma eta Erromatarren zibilizazioa suntsitzear zegoen garaian

No hay comentarios: