
1614an Poitiers-eko Zuzenbide Fakultatean hasten da ikasten, bi urte pasa ondoren Lizenziatura eskuratuz. 1616an armadan sartzen da " bidaiak egin eta mundua ezagutu nahian". Garaiko erlijio gudetan parte hartuko du, Europako lurralde asko ezagutuz eta garaiko zientzigizon askorekin harremanak izanik. Hamabi urte igaroko ditu zeregin horretan, bitartean bere pentsamendu zientifikoa eta filosofikoa gorpuztuz joango delarik.
1628an armada utzi eta Holandara abiatzen da bertan bizi izatera, bere ikerketa filosofikoak askatasun eta lasaitasun osoz egin nahian. Ez dugu ahaztu behar garai hartan Holanda zela Europako lurralderik toleranteena eta bertan bizi izaten zirela zientzigizon eta ikertzaile asko. Oso bizitza apala eta lasaia izan zuen garai hartan, bere oinarrizko liburuak burutuko dituelarik:
.1633. Traité du Monde. Elizak kondenaturiko ideia berriak defendatzen zituela, ez zen ausartu liburua argitaratzen, zigortua izango denaren beldurrez. 1664an argitaratu zen, Descartes hilda zegoelarik.
.1637. Metodoaren diskurtsoa. Hiru saiakera edo entseiuren sarrera: La Dioptrique, la Geometrie et les Meteores.
.1641. Meditationes de prima filosofia. Lehen filosofiari buruzko gogoetak. Latinez idatzia. 1647an frantsesera itzulia.
.1644. Filosofiaren hastapenak.
.1649.Arimaren Pasioak
1649an Suediako erregina zen Kristinak bere gortera deitu zuen bere filosofia gertutik ezagutzearren. Hango negu gogorrean gaixotu eta 1650an pulmoniak jota hil egin zen.
2 comentarios:
http://www.youtube.com/watch?v=fA_cXp2ZYKw&feature=g-vrec&context=G2e8d7d2RVAAAAAAAAAA
Deskartes, kristau praktikantea izatean, bere garaiari aurreratu zitzaion zientzialaria izan zen, arrazionaltasunaz munduaren zentzua azaltzen saiatu zena, eta baita Jainkoaren existentzia frogatu ere.
Honek frogatzen du nola zientzia eta erlijioa ez diren guztiz desberdinak.
Publicar un comentario