2008/12/10

ARGIA ETA ILUNTASUNA



Argia betidanik izan da erabilia Ezagutzaren sinbolotzat. Argia Iluntasunari kontrajartzen zaio.
Argia Ezagutza baldin bada, iluntasunak ezagutza
eza adierazten du.
Mundu fisikoan Eguzkia dugu argiaren emailea.
Ideien mundu Platonikoan Ongiaren Ideiak sinbolizatzen du argia, hau da, ezagutzaren iturria.
Agustinentzat Argia Jainkoa baino ez da. Jainkozko argitzapenari esker solik ezagut ditzake gizakiak betiereko egiak.

Argia eta Iluntasuna ezin dira banandu. Argia iluntasunetik sortzen da, jakituria jakituria ezatik sortzen den bezala. Iluntasuna ez balego, nola antzemango genukeen argia? Argirik ez balego, nola antzemango genukeen iluntasuna
Begi bistan daukazuen argazkiak iluntasuna eta argitasunaren arteko hautsiezineko lotura ezin argiago(¡!) ematen du aditzera.
Argazkia oso modu eragikorra izan daiteke gogoeta filosofikoak eragiteko. Nire ustez Chema Madozek, argazkilari nafarrak, filosofikoki oso esanguratsuak diren argazkiak egiten ditu. Sartu eta dastatu.

1 comentario:

Anónimo dijo...

oso politak dira haren argazkiak, eta pentsaraztea eragin ditzakete.
benetan interesgarriak