
Zoriontasuna emozio bat dela esan genezake. Agustinek amodioarekin parekatzen zuen; izan ere,zoriontsua zen, bere aburuz, Jainkoarenganako amodioa sentitzen zuena.Baina emozio guztiek oinarri neurofisiologikoa dute, giza garunean kokapen zehatza dute eta. Nolanahi ere,zoriontasuna garunaren egoera da non neuronen arteko konexio sinaptikoek zoriontasunaren bizipena eragiten duten.
Abiapuntu honetatik abiatuta gogamenaren zientifikoak nola eragin daitekeen emozio hori ikertzen ari dira. Zerk eragiten du zoriontsua izatearen emozioa edo sentimendua? Ikasi al daiteke zoriontsu izaten? Zoriontasunak oinarri edo baldintza genetikoak ditu?...
Eduard Punset ek telebistarako saio interesgarri asko eman dizkio gai honi . Redes izeneko programan ikus daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario