2009/11/03

HAITZULOAREN MITOA

"-Bai arraroak zuk deskribatutako irudiak eta atxiloak ...
-Gu bezalakoak ..."


Platonen ustez kobazuloan bizi diren presoak gu bezalakoak dira. Lepotik eta zangoetatik kateatuta daudenek itzalak edo irudiak besterik ez dituzte ezagutzen. Bizi duten mundua iluna da eta egoera horretan ikusten dituzten izakiek ez dute benetako errealitaterik, soilik objektuen itzalak dira.Heziketa faltagatik eta askatasun faltagatik gizakia kobazuloan bizi da.

Guk bizi dugun errealitatean irudiek gero eta garrantzia handiagoa dute. Orduak eta orduak ematen ditugu irudien aurrean :argazkiak direla , ordenagailuen pantailak direla, telebista edo zine pantailak direla, irudiei begira bizi gara. Eta presoei gertatzen zaien bezala, irudiak benetako errealitateak direla uste dugu. Konfunditu edo nahastu egiten ditugu irudiak eta errealitateak.
Irudiek preso gaituzte.Pareka daiteke gure errealitatea kobazuloaren egoerarekin? Gu presoak bezalakoak gara? Zure ustez, nola atera daiteke egoera horretatik?

Duela urte batzuk atera zen MATRIX izeneko pelikula. Bertan gai filosofiko ugari agertzen dira. Horien artean Haitzuloaren mitoa.Gehiago sakondu nahi izanez gero klikatu linkean...eta ikusi pelikula.

60 comentarios:

Martín Ibarrola Nájera dijo...

Ez al dago Unibertsoan eguzki gehiagorik? Eta gaua etortzean, izarrek ez al dute gure bidea argiztatzen? (...) Benetan poztasuna ematen diguna ez da arrazoimenez lortutako gogoeta, ez, sentimentuak dira. Emozioak. Haiegatik atera ginen kobazulotik. Sortutako zirrara eta ametsengatik. Beraz, itsutu egiten gaituena ez da izango sentimendu horien guztien aurkikuntza? Arte eta kulturaren argitasuna, gizakiaren edertasuna...

Anónimo dijo...

Platon eta Sokrates sofisten guztiz aurka zeuden eta ez zeuden batere ados egiten zutenarekin;beste aldean ,sofistek ere berdin pentsatzen zuten Sokratesi eta Platoni buruz.
Elkarren arteko gorroto hori,kanpotik ikusita ,eta alde bakoitzak dituen ideiak onak ala txarrak,edo beste aldekoenak baino hobeak ala txarragoak diren kontutan izan barik,boterea edo jarraitzaile kopururik handiena lortzako guda baino ez dirudi.


Unai Gaztelu 2.D

Anónimo dijo...

Platonen haitzuloaren itoak gaurkotasun ikaragarria du. Zentzu metaforiko batean, benetan utzi ditugu leizeak? (...)
Gaur egun guztiok atera gaitezke kobazulotik, baina egongo da nor nor leize barruan sofa pare bat sartu eta itzalak begiratzen jarraituko duena, baina telebista batean.

itsaso Altuna 2.D

Anónimo dijo...

Komunikabideek,benetako errealitateak ez diren hauek,informazioa igortzen dute etengabe; informazio ez zehatza, kate bakoitzaren ideologiaren arabera egokitua.Manipulatu egiten gaituzte. Honen aurrean hezkuntza beharrezkoa dugu zeinek egokia,ona zer den ezagutarazten digu komunikabideen morroi izatez aldenduz.

Leire Dublang 2.C

Anónimo dijo...

Ezin ditzakegu esan guztiz presoak garenik,gehienbatek heziketa baitu eta irudiez haratago ikusten baitu.Bien arteko nahastea gara gu, beraz erralitatea ezagutzearen bidean gaude edota beharbada, atzerantz egiten ari gara, berriro guztiz esklabu bihurtu arte

Unai Baroja 2.C

Anónimo dijo...

Ados ez natorren ideia, presoal bezalakoak garela da. Izan ere, geuk ez gaude kateatuta pantailaren aurrean kobazuloetako gizon-emakumeen moduan. Guk nahi dugunean, pantaila itzali eta errealitatera bueltatu gaitezke inolako arazorik gabe. Kobazuloko gizakiek, aldiz, ikusten zituzten itzalen mende bizi ziren preso beste ezer ezagutzen ez zutelako.


Ainhoa Gómez 2.C

Miguel Aizpuru dijo...

Gaur egun,gure irudiak telebista eta ordenagailuko pantaila dira, eta haien preso gaude, kanpora, benetako mundura, atera barik. Ez dugu errealitatea ikusi nahi eta pozik bizi gara gure kobazuloetan.

Miguel Aizpuru 2.D

Joseba 2.D dijo...

Baina gu,pertsonok,ez al gara guztiz zoriontsuak bizi garen, preso egiten gaituen, munduan?Bada,gehienek baietz erantzungo dute,kanpora irten nahi izango ez dutelarik.

Anónimo dijo...

Guztiok badakigu haitzuloaren kanpoan filosofoak eta ideiak kokatzen zituela Platonek. Baina nik, behintzat, ez dut ezagutzen ideiak ezagutzen dituen pertsonarik, are gehiago, platonek esaten du gugandik dauden aparteko errealitateak direla. Apartekoak badira, ezin ditu inor ezagutu.
Eta ezagutenina dena, ez da existitzen.

Carlos Azkoitia 2.D

Anónimo dijo...

platonen bidea jarraituz gero argia, hau da errealitatea, ikusiko dugu. Bidaia hori gure borondatearen kontra egiten badugu, beste norbaiten presoak izango gara, filosofoenak

Anko Diaz 2.C

Anónimo dijo...

Platonek haitzuloaren mitoa azaltzen digu,guk haren presoak izango bagina bezala,non burdinezko kate batzuekin lotuta gauden eta ez dugun errealitatea ikusten,irudiak baizik.Egia izango da guk haitzuloaren presoak garela?

Vanesa Castro Salgado 2.C

Anónimo dijo...

Hasteko egia da gaur egun ordu gehiegi ematen ditugula telebisten, ordenagailuen... pantailen aurrean, haiek aukeraturiko irudiak ikusten,haien hitz neurtuak entzuten. Gehienetan ikus eta entzun dugunari sinesgarritasun osoa ematen diogu, hau dela eta, gure egoera ez dago urrunegi kobazuloko presoetatik.

Ainara Mella,
2.E

Anónimo dijo...

Laburbilduz, gure kobazuloaren barruan ondo bizi garen arren, bizitza aurrera doa. Errealitateari aurre egin behar diogu egunero, gizaki hezituak izan gaitezen eta gizartean bertakotzeko. Ezinezkoa da kobazuloan betirako bizitzea, eginbeharrekoak bete behar baititugu.

Carmne Marcos 2.C

Anónimo dijo...

Egia da errealitatean ez gaudela ez lepotik ez zangoetatik kateatuta, baina era batean edo bestean bakoitzak heziketaren bitartez bere askatasuna lortu behar du esklabua bihur ez dadin. Ez-jakintasuna esklabua izatea baita.

Ainara Rico Játiva
2.C

Anónimo dijo...

Platon, orain dela hainbat mende, haitzuloaren mitoa izeneko idazki baten bidez, pertsona guztiak errealitatearen preso direla, eta benetako eta egiazko errealitatea filosofoek solik ikusteko gai direla adierazi zuen. Eta mito hori, gaur egungo egoerarekin alderatu al daiteke?

June Gorrotxategi 2.C

Anónimo dijo...

Ez nago guztiz ados haitzuloaren mitoarekin. Gizakiak ez gara irudien presoak, edo ez nuke preso hitza erabiliko. Errealitate batean bizi gara egunero eta askatasun osoa dugu gure eguneroko bizitzan errealitatea eta itzalen artean desberdintzeko. Beraz, ez gara errealitatearen isladaren presoak.

Leire Muñoz
2.C

Anónimo dijo...

haitzuloaren mitoa gaur egungo egoera islatzen du,askoz erosoago sentizen garelako ezjkintasunean. gainera,zerbait irakasten saiatzen digutenean,ez diegu kasurik egiten heziketaren bidea luzea eta gogorra delako.

Anónimo dijo...

Gaur egungo gizakia haitzulo batean bizi da, nahiz eta ez ohartu eta bertatik atera ahal izateko kanpoan bizi den eta ongiaren idaia dakien beste gizaki baten laguntza behar du.
Laura 2.C

Anónimo dijo...

... irudien mende bizi gara bai, baina irudien eta pentsamenduen preso izate hutsak ez gaitu bideratu behar kateak haustera. Aldendu gaitez behingoz utopietatik eta jo praktikotasunera: ez gara preso izateari utzi behar, baizik eta gure ogasaba diren irudi oriek hobe behar genezake.

Anónimo dijo...

Aurreko komentarioan
Ibon R. 2.D

Anónimo dijo...

Guk errealitatea ezagutzen dugu baina batzuetan nahasten ditugu bi gauzak.
Nire ustez, berdintasun batzuk ditugu baina ez gara berdinak. Guk askatasuna eta heziketa dugu eta presoek, berriz, ez. Ezingo ginateke egoera berean bizi, presoek ohituta ez daudelako argiari eta begietan min hartuta alde egingo luke berriro kobazulora.

Irune 2.E

Anónimo dijo...

Gaur egun gizabanako asko daukagun irudia uste dugu dela benetazko errealitatea; dena dela, oker gaude. Gainerako errealitateak konparatuz,iritzi desberdinak kontrastatuz eta eztabaidatuz lortzen da benetazko errealitatea. Gutxitan hausnartzen dugu gizabanako batekin aurrez-aurre komunikabide berriak gure komunikazioa desgizartatzen ari direlako.

Eneko Ibarra

Anónimo dijo...

Alde batetik esan behar dut, ados nagoela Platonek esan zuenarekin; uste dudalako gaur egungo gizartea irudien munduaren menpea bizi dela.
[...]
Beste aldetik,esan beharra dago,ez dudala uste egoera hau hain larria denik,eta nire iritziz ez garela presoak bezala bizitzen,bakoitzak erabakitzen duelako zer egin nahi duen.Gainera, guk haiek jasotzen ez duten hezkuntza jasotzen dugu eta hala ere horrek ez gaitu ezer eragiten. [...]

Andrea Urrutikoetxea
2.C

Anónimo dijo...

Gaur eguneko bizimoduan gero eta garrantsi handiagoa daukate ikusitako irudiak baina presoak ez bezala gu irudi hauen menpe bizitzea edo ez bizitzea erabaki dezakegu beraz desberdintasun izugarria dago bion artean haiek ez ziren aske eta guk berriz bai.

Inés Martín 2.E

endika dijo...

Gu bizi garen "errealitatea" kobazuloarena baldin bada ez da benetako errealitatea, horrek esan nahi du ezin garela zentsumenez fidatu, zenbait gauza daudelako antzeman ezin ditugunak hauen bidez...

Anónimo dijo...

Azken batean, igoera zail hori gure onerako bete behar dugun zeregina da, bi munduen arteko aldeak ikusiko ditugulako, zuzena zein den bereiztu ahal izango dugulako eta ziur aski jarraitutako bideaz harro egongo garelako, merezi izan duela pentsatuko dugulako.

Itsaso Mendizabal 2.D

Anónimo dijo...

Platonen utopia politikoa: esan dezakegu, Platonen eredu politikoaren funtzionamendua zuzena izatea, ia ezinezkoa da, beraz, utopia bat da. Era berean, hau lortuko balitz, zuzentasuna eta zoriontasuna lortuko litzateke

Irudien eta errealitatearen nahasketa:
Gaur egungo gizartea eta haitzuloaren presoak konparatuz, argi dago oso desberdinak garela, batez ere askatasun fisikoari dagokionez.Haiek kateatuta daude, nahiz eta gustura egon: Gu, aldiz, ez gara leku batean edo gutxi batzuetan egotera murrizten, adibidez, oporretan goaz.

Esteban Núñez 2.C

Anónimo dijo...

Gure errealitatea irudien erruz manipulatuta dago. Adb. albistegietan askotan gertatzen da ikusten ari garen katearen arabera politika ideologia desberdinak eskaintzen dizkigutela behin eta berriz eta horrek, azkenean, nahigabe gauza bat edo beste bat pentsatzera bultzatzen gaituzte.

Saioa Arruti 2.E

Anónimo dijo...

Gaur egun, Platonek mitoan azaltzen duen egoera horretan gaude jaiotzen garenetik.Telebistaren,ordenagailuare...aurrean gaudenean nolabait "engainatzen" gaituzte.Argi eta garbi dago, egiazko ezagutza ideien ezagutza dela.

Lorena Olondo Sáez 2C.

Kepa 2...D dijo...

Gaur egun ez dut ezagutzen filosofo on bat ere ez. Ezagutzen dudan gauza bakarra ahozabal pila dira. Ahozabal hoiek esaten dute asko dakitela eta egoera on batera eraman nahi gaituztela, baina azkenean denek boterea eta fama bilatzen dute (Politikoez ari naiz, noski).

Anónimo dijo...

Irudiak zergaitik baldintzatutak ? Bakoitzak badu irudiak ikusteko adin askatasuna,bai eta iritzi pertsonala sortzeko ere.Baina nondik sortu edo atera ditugu iritzi horiek ?Irudiak ikuspuntu batetik sortuak dira,beraz baldintzatuta daude.Adibidez,pelikula bat ikusten dugunean zuzendariaren ikuspuntutik ageri dira irudi horiek,beraz ez dira benetako errealitateak,beraz,itzalak dira,objetu fisiko soilak.Hau da,irudiak eta errealitateak konfunditu egiten ditugu..


Ane Gonzalez Elduayen
2.E

Anónimo dijo...

Pertsonak kapaz gara egunero esperientzia berriren bat aurkitzeko eta desberdintzeko errealak diren gauzak eta errealak ez direnak.Arazorik gabe desberdintzen ditugu errealitatea eta ideaiak.Errealitatea ezagutuz gero,kapaz gara honen arazoei aurre egiteko.
Hori dela eta esan dezakegu,gaur egun pertsonak ez garela presoak.Errealitatea bereizten dugu eta kapaz gara horren arazoei aurre egiteko.

Zuriñe Inzunza 2ºD

Anónimo dijo...

Platonen esanetan, gizakia kobazulo batean bizi izan da eta bizi da. Gaur egun, antza, irudiak komunikazio metioetan agertzen zaizkigun irudien baliokideak dira. Horien menpe bizi gara, eta ezinezkoa egiten zaigu haien kontra haritzea, egitekotan gizartetik at geratuko garelakoan.

Nora Gorrotxategi 2.C

Anónimo dijo...

Gaur egungo mitoaren egia, beraz, ez da zoragarria den zerbait. Gizarte honek bizi duen egoera dekadenteaz jabetzea eta honekiko kritiko izaten jakitea da. Hortik aurrera, bakoitzaren erabakia da sistema aldatzen saiatzea, edo honen parte izatea.
Amaia Larunbe 2.C

Anónimo dijo...

Beraz, gizakia engainu edo itzalen aurrean biktima erraza izan daiteke, heziketa eraginkor bat izan ezean.
Heziketa dialektiko egoki batek gezurrezko mundu horretatik askatzea ahalbidetuko luke, Platonen haitzuloaren mitoan bezala.

Iñaki Intxaurbe 2.E

Anónimo dijo...

Platonen mitoa gure munduarekin alderatuz gero,zenbait berdintasun aurki ditzakegu, urteen poderioz irudien morroi bihurtu baikara( haitzuloaren mitoan bezala). Hori dela eta, nola edo hala egoera hau ekidin behar dugu.

Amaia Aldama
2.c

Anónimo dijo...

Ezjakintasunetik ateratzeko bide bakarra dugu hezkuntza. Errealitatea eta ideien mundua nolakoa izan zezaken azaltzen duen pelikula batean, Matrix izenburukoa, ematen da. Pelikula hau bezala ez da gure eredua eta azke finean zerikusia izan dezaken ideia bat da. Ezin da eredu hau baieztatu, batzuk behintzat, oraindik ez dugulako heziketa bukatu.

Anónimo dijo...

Haurrekoa nirea da: Gorka Galarza 2.D

Anónimo dijo...

esan dezakegu kobazuloan bizi diren presoak gu bezalakoak direla,baina neurri batean.Badago irudien menpe bizi diren batzuk,baina oso gutxi dira horrelakoak,gehienok ez dugu horrela bizi...

JON DIEZ 2.E

Anónimo dijo...

Haitzuloaren mitoan kontatzen dena hau da:gizakiak heziketa jaso harte ez dakigula nolakoa den benetako errealitatea. Txikiak garen bitartean gurasoak sortzen dizkiguten munduan bizi gara. Baina behin eskolara joanda eta gauzak ikasten joan ahala haitzulotik ateratzea lortzen dugu eta benetako errealitatean bizitzen hasten gara.

Andrea Cordon 2ºD

Anónimo dijo...

Mitoaren gaurkotasuna ikus ditzakegu, ezjakintasunetik ateratzeko gazteak eskolara joaten dira eta han irakasleak (eramaleak) argitasunerantz eramaten diete. Denborarekin gazte hauek eskolara (kobaluzoa) bueltatuko dira irakasle moduan.
Janire Aguirre 2.D

Anónimo dijo...

Gaurko erralitateagaz konparatuz, guk presoak izango ginateke haitzuloaren barruan gaudelako. Politikariek Sofistak bezala konportatzen dira benetako errealitatea ez erakutziz. Irtetzeko modu bakarra begiak zabaltzea da eta beste batek, kanpoko errealitateko batek, azaltzen diguna sinistea.

Aitziber Etxebarria 2.D

Anónimo dijo...

Gaur egun pertsona asko horrela bizi dira eta askotan beste pertsona baten laguntza behar dute, maila batetik bestera igarotzeko poliki egin behar da eta hori bere dembora darama

Mikel Avellaneda 2.D

Anónimo dijo...

Gure gizartean gero eta indar handiagoa hatzen ari dira irudiak;izan ere, gero eta gehigo erabiltzen dugu ordenagailua, telebista,... Hauen bidez ikusten duguna ez da errealitatea, kopia bat baizik, benetakoaren itzala. Hau Platonen mitoan Sofistek egiten zuten bezala manipulatu ahal da eta guk,askotan, manipulazio horiek ezagutzen ez ditugularik sinetsi egiten ditugu. Adz: efektu espezialk, photoshopa,..
Ane Martinez 2.E

Anónimo dijo...

Aitzuloaren mitoan, mundu sentikorra kobazuloaren barruan legoke, presoa; gu bezalako pertsonak,harrapaturik dauden lekuan.Bertan presoak errealitatetza hartzen dute ikusten dutena, hori baita ezagutzen duten bakarra.
Gaur egun gizakia lehenengo inpresioa ere da errealitatetzat hartzen duena.

Anónimo dijo...

Aitzuloaren mitoan, mundu sentikorra kobazuloaren barruan legoke, presoa; gu bezalako pertsonak,harrapaturik dauden lekuan.Bertan presoak errealitatetza hartzen dute ikusten dutena, hori baita ezagutzen duten bakarra.
Gaur egun gizakia lehenengo inpresioa ere da errealitatetzat hartzen duena.

Irantzu Orio. 2.D

Anónimo dijo...

Posiblea al da, orain dela 2000 urte baino gehiago bizi izan zen gizon batek, gure gaur egungo egoera deskribatzean bete betean asmatzea? "Seguraski" ez zuen pentsatu XXI. mendeko egoera deskribatuko zuenik, baina, kontua da gauzak ez direla aldatu, eta, horrela jarraitzekotan, ez dira inoiz aldatuko. Haitzuloan presoak zeuden, baina gu ere presoak gara. Komunikabideen presoak, estereotipoen presoak. Ez al daude gure ekintzak bideratuta entzuten dugunaren eta esaten digutenaren arabera? Heziketa bera presondegi bat bezalakoa da; mundu honetan daukazun lekua zein den ikasteko, eta kitto.
Ana Pérez F.
2.D

Anónimo dijo...

Platonen haitzuloaren mitoaren testuan , bi errealitate eta bi exagutza maila desberdintzen dnito maila batetik bestera nola igaro azalduz.

Lara Zudaire 2.D

Anónimo dijo...

Mito honen bidez Platonek azaltzen ditu era alegoriko batez gizaki arruntaren egoera.Hitzuloaren mitoa ulertzeko, hainbat sinbolo hartu behar dira kontuan:kobazuloa, mundu sentikorra da; presoak kasu honetan "gu bezalakoak dira"; itzalak, objektu fisikoak; eramaleak
sofistak eta sutea, eguzkia.

Aintzane Carmelo 2.D

Anónimo dijo...

¿...? Platonen errealitatea bitan banatuta dago utzalak eta objetuena konkretuki eta ikusten dugun guzxtia errealitatean ez dira gauza errealak idea abstraktuak baizik

Lara Zudaire 2.D

Imanol Gago 2.D dijo...

...Hau guztia oso arraroa dirudi, batez ere aske geratu zen gizonari jotzearena. Baina guk, bizi garen mundua fartsa bat baino ez dela esango duen bati, ez genioke sinetsiko. Ondo islatzen da Matrix pelikulan,non benetako errealitatea, mundu sentikorra, ez den guk ezagutzen duguna, baizik eta makinaz gobernatutako bat.

Anónimo dijo...

Mundu guztia daki zerbait egitera behartuta gaudela,(...)ezin da parekatu gure mundua eta Platonen kobazuloaren mitoa.

Ane Díez 2 C

Anónimo dijo...

Aitzuloaren mitoan presoak mundu sentikorrekoak dira, gu bezalakoak. Ikusten dutena errealitateatzat hartzen dute baina errealitatea ikusi ahal izateko kanpora atera behar dira.
Sandra 2.D

Anónimo dijo...

Platonek haitzuloaren mitoan dio guztiok garela presoak eta kobazuloan bizi garela itzalak ikusten.
Baina guk errealitatea eta itzalak ezagutzen dutigu beraz ez gara presoak, bereiz ditzakegu haien artean, beraz haiek soilik ezagutzen dute itzalak.
Irati Gutierrez 2.D

Elisa Monterroso dijo...

Platonek esaten zuen mundu sentikorretik ideien mundura igarotzeko igoera dialektikoa igo behar zela eta gaur egungo egoera ikusiko balu zergatik ez garenez saitzen dialektika egiten galdetuko luke.
Erantzuna erreza da,ez daukagu "gogorik" malda gogorra eta aldapatsua igotzeko.

Elisa Monterroso 2.D

Anónimo dijo...

Klasean ere pantailak sartu dizkigute, eskola 'modernoago' baten bila edo. Badirudi,ez garela nekatu etxean pantailaren aurrean lelotuta egoteaz eta orain hezitzen gaituzten lekuetan jartzen dizkigute. Platonek 'pantailetatik' atera nahi zuen herria heziketaren bdez eta orain haitzuloko irteerarako aldapan jarri dizkigute irudiak.

IBON TOTORIKAGUENA, 2.E

Anónimo dijo...

Gaur egungo errealitatea ez da Platonek deskribatu zuen moduan haitzuloaren mitoaren bitartez, egia da ez daukagula askatasun osoa nahi duguna egiteko baina gure gizartea horrelako izango ez balira kaosa izango litzateke.
Ane Ariztimuño 2.E

Anónimo dijo...

kobazuloaren iluntasunetik ateratzeko oso kritiko zorrotzak izateaz gain, heziketa bat jaso behar dugu, komunikabideek,adibidez, erakutsi nahi diguten errealitate manipulatuari buruzko informazioa eta iritsia izateko.

Juncal Andres 2.E

Anónimo dijo...

Esan dezakegu gaur egun preso bizi garela, nahiiz eta ez konturatu(...)Ikusten duguna egia dela pemtsatzen dugulako, baina egi hori trukatuta egon daiteke eta gu es gara konturazen.(...)Gure mundua ideinemundua dela pentsatzen dugu, baina hori ez da egia, presoak gara, gure gezurren eta besteen gezurren presoak.

Irantzu Agirre 2.E

Anónimo dijo...

Haitzuloaren mitoan,haitzuloa esjakituriaren isla da,han gizakiok preso bizi gara,iluntasunean (esjakiturian) eta ez gara benetako errealitateaz jabetzen,kampoko errealitateaz hain zuzen.

Garazi Lopez 2.D