2011/05/12

IDEIAK ETA SINESTEAK


" Ideia batzuetan gaude eta horri deitzen diot sineste bat. Baina sineste horrek huts egiten dionean, horretan ez dagoenenan, ez dauka non egon, eta zerbait egin beharra dauka, hori dela eta zeri eutsi jakiteko. Egiten hasten den hori pentsatzea da...izan dugun zalantza hori argitzeko eta egia berreskuratzeko egiten dugun guztia"

Ortegak ideien funtzio bitala aztertzen du, hau da zer nolako papera duten ideiek giza bizitzan. Sinesteen egonkortasuna galdu egiten denean kontinentea disolbatu egiten da eta dudetan erortzen gara ( " en un mar de dudas"). Duda mudatan gaudelarik naufragoak gara, geure bizitzak zeukan tinkotasuna eta ziurtasuna galduta.Noraezean gaude, erreferrentzi puntuak galduta. Egoera desatsegina, deserosoa da eta hortik ateratzeko ( " nos ponemos a pensar") galduriko ziurtasuna berreskuratzeko asmoz.
Horrela agertzen dira irudimenzko munduak diren ideiak, barruko munduak, hain zuzen, zeintzuk geure bizitzari orientabide berriak ematen dizkioten.
Beraz bizitzarekiko bigarren mailako errealitateak dira ideiak. Beti ere bizitzaren zerbitzurako sorturikoak. Baina arrisku bat gerta daiteke: ideiei garrantzi gehiago ematea bizitzari berari baino; Ideiak bizitzaren gainean jartzea... eta idei batzuen
defentsagatik hurkoaren biziztza akabatzea. Ideiekin gauza asko egin dezakegu; eztabaidatu, azaldu, adierazi, onartu, ontzat eman...eta baita erahil ere. Mugimendu totalitario guztiek amankomunenan duten ezaugarrietariko bat hau litzateke: Ideiak bizitzaren gainean ipintzea...

2011/04/11

JOSE ORTEGA Y GASSET

Madrilen jaio zen 1883.eko Maiatzaren 9an. Bere senideak " El Imparcial" delako egunkariaren jabeak ziren, aita zuzendaria zelarik.

Lehendabiziko ikasketak Deustun eta Madrilen burutuko ditu. Espainian ikasketak amaitu eta Alemaniara abiatzen da Leipzig-eko eta Bonn-eko Unibertsitateetan filosofia ikasketak egingo zituelarik. Bertan kantiar berrien eragina jasoko du. Filosofo hauek Kanten pentsamenduaren berreskurapena proposatzen zuten.

Espainiara itzulita Espainiako gizartea eraberritzeko eta europartzeko beharra aldarrikatu zuen . 98. Belaunaldiko partaideek ( Azorin , Baroja, Unamuno…) azaldutako asmoarekin bat etorrita. Espainiar hondamen ekonomiko, soziala eta kulturala gainditzeko ezinbestekoa zen modernizazioaren aldeko ahaleginak egitea.

1910an Metafisika katedratiko izendatzen dute Madrileko Unibertsitatean non 1936. urtera arte klaseak emango dituen.

1923an " Revista de Occidente" delako aldizkaria argitaratzen hasten da. Aldizkari honen garrantzia eta eragina oso sakona izan zen bere garaian zeren eta Europan ematen ari ziren mugimendu kulturalen berri ekartzen baitzien Espainako intelektualei, horrela Espainaren modernizazioa bultzatuz.

1931an II. Errepublika aldarrikatzen da eta Ortega politikan sartzen da "Agrupación al servicio de la Republica" delako alderdi politikoa sortuz. Kongresurako diputatu hautatua izango delarik.

1936an Guda Zibila hastean herbesteratu egiten da Espainia utziz. 1945. Urtera arte ez da berriro itzuliko. 1955.Eko Urriaren 18an hil egingo da Madrilen

" El punto de partida de la filosofia es definir esa realidad radical que llamamos vida" Zer da beraz bizitza?

2011/03/21

NIHILISMOA


Nik hemen kontatzen dudana datozen bi mendeetako historia da. Etorriko dena deskribatzen dut: nihilismoaren etorrera"
Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena NIHILISMOA da. Indarrean zeuden balioak baliogabetu egiten direnean nihilismoaren garaia dator. Eguzkia izkutatu eta gaua erortzen da. Gizakia, iparorratza galduta, nonraezean aurkitzen da. Erreferentzi puntuak desagertu dira eta nondik nora jo jakin ezinean bizi da.


VIDA
Después de todo, todo ha sido nada,
a pesar de que un día lo fue todo.
Después de nada, o después de todo
supe que todo no era más que nada.

Grito “¡Todo!”, y el eco dice “¡Nada!”.
Grito “¡Nada!”, y el eco dice “¡Todo!”.
Ahora sé que la nada lo era todo,
y todo era ceniza de la nada.

No queda nada de lo que fue nada.
(Era ilusión lo que creía todo
y que, en definitiva, era la nada.)

Qué más da que la nada fuera nada
si nada más será, después de todo,
después de tanto todo para nada

Jose Hierro

2011/03/09

AMOR FATI

"El animal de la tierra que más sufre fué el que inventó la risa" (Botere Nahimena)

Sufrimendua oso presente dago Nietzscheren bizitzan eta filosofian.
Gaztaroan harrapatutako sifilis baten eraginez sufrimendu fisikoak nahiz psikikoak erabat baldintzatu zuen bere bizitza. Baina sufrimenduari aurpegia eman zion, hobeago izateko aukera bihurtu zuen.
Bizitzari baietz esateak bizitzaren osagarri guztiak (alaiak zein tristeak, pozgarriak zein negargarriak)ontzat ematea esan nahi du.

"Debemos reconocer que todo lo que nace tiene que estar dispuesto a una dolorosa decadencia, estamos obligados a sumergir nuestra mirada en lo horrible de la existencia individual, y sin embargo, el terror no debe helarnos...A despecho del espanto y de la piedad saboreamos la felicidad de vivir"

Sufrimendua, beraz, indar kreatzaile bihurtzen da. Eguneroko bizitzan ikusten dugu nola zerbait lortzeko sufritu beharra dagoen. Mendizaleak mendi tontorra irabazteko sufritu behar du eta sufrimendu hori gainditu.

"Todo devenir y crecer, todo lo que garantiza el porvenir, va unido al dolor" ( El ocaso de los ídolos)

2011/02/26

NIETZSCHE. GIZATIAR, GIZATIARREGIA

Friedrich Nietzsche Alemaniako Rocken izeneko herrian jaio zen 1844an. Aita apaiza izanik bere famili giroa oso eliztarra zela aipatu behar da. Lau urte zituela aita hil egin zen , ondoren bere familiarekin joaten da Naumburg-era bizitzera. Bertan oinarrizko ikasketak egingo ditu.
Hamabost urtez Pforta izeneko eskolan sartzen da non heziketa humanista ( gizazale) oso sakona jasoko duen. Hor, greziar kulturarekiko zaletasuna piztuko zaio eta ondorioz, bost urte pasa eta gero, 1864an Bonneko Unibertsitatean Filologia klasikoa ikasketak burutuko ditu.
Ikaslea izanik sifilisa harrapatu zuen; biografo batzuren ustez gaixotasun horrek sufrimendu fisiko eta psikikoak ekarriko dizkio heldutasunean . Garai honetan Schopenhauer-en filosofia ezagutuko du eta horren eraginez filosofiarekiko zaletasuna piztuko zaio. Ikasketak amaitu eta 1869an Basileako Unibertsitatean katedradun izendatzen dute, bere irakasle garaiari hasiera emanez, 25 urte zituelarik.
Hamar urtez arituko da irakasle gisa. Burukominak jasangaitzek eta begietako ahuleziek jota klaseak emateari utzi egin behar izan zion arte. 1879an Unibertsitatea utzi eta bere bizitzaren garai berri bati hasiera eman zion.
Egoera berri honetan ibiltari baten bizitza egingo du, bere liburuak idatziz eta leku batetik bestera joanda . Bere libururik inportanteenak idatziko ditu, irakurlego gutxi eskuratu arren. Pobrezian eta gaixo bizi izango da hamar urte horietan 1889an Italiako Turinen burutik jota psikiatriko batean sartu zuten arte.
Ez da gehiago errekuperatuko eta bere bizitzaren azken hamika urteak amak eta arrebak zaindua, hitz egin barik igaro zituen, bere komtzientzia poliki poliki itzaltzen zelarik. 1900.eko Abuztuaren 25ean hilko da.
Bere bizitza laburrean zehar N-k ez zuen ia arrakastarik izan. Unibertsitateko pentsio txikitik eta zenbait lagunen gupidari esker bizi izan zen. Bere izaera harrokeriaz, malenkonia bakartiaz eta sufrikarioz osatu zen.

2010/12/10

ZORIONTASUNA

Aintzineko filosofoen helburua zoriontasuna aurkitzea zela esan genezake. Hala ere, dudarik ez, emandako erantzunak oso diferenteak izan dira.

Platonentzat zoriontasuna lortzen da arima zati bakoitzak dagokion bertuteaz jokatzen badu. Horrela arimaren purifikazioa lortzen da gorputzaren kartzelatik ihes eginik.

Aristotelesentzat bizitza zoriontsua ezagutzari( teoria) emandako bizitza da . Horretarako ezinbestekoak diren ondasun materialak eskuratu behar dira.

Epikureismoak plazerren gozamen neurtua proposatu zuen eta Estoizismoak, bere aldetik, arimaren lasaitasuna ( apatheia), Patuaren gorabeherak onartuz.

Agustinen aburuz Zoriontasuna Jainkoa den Egiaren aurkikuntzaren ondorioa da.

Zer da zuretzat zoriontasuna? Nola lortu daiteke?

.Gogoeta egiteko lagungarria izan daitekeen indiar ipuintxo hau doakizue

"Un gato grande ve cómo un gatito trataba de agarrarse la cola y le pregunta: ¿Por qué lo haces? Y el gatito dijo: "Porque he aprendido que lo mejor es la felicidad y mi cola es la felicidad" Y el gato grande le respondió: "Yo también sé que mi cola es la felicidad, pero me he dado cuenta que cuando la persigo se me escapa y cuando voy haciendo lo que tengo que hacer ella viene detrás de mí por dondequiera que yo vaya".


2010/12/01

SINESTU ULERTU AHAL IZATEKO?


.“ Ez da gauza bera begia edukitzea eta begiratzea, ez eta begiratzea eta ikustea ere. Beraz arimak hiru gauza behar ditu: begiak eduki, begiratu eta ikusi. Begi osasuntsuak edozein gorputzezko orbanatik garbituriko adimena dira, hots, gauza ustelkorren irrikatik urruna eta garbia. Eta garbitasun eta askatasun hauek fedearen bitartez lortzen dira” ( Solil, I, 6)

Fedeak arimaren begiak garbitu egiten ditu. Federik gabe arimaren ikusmena itsusia da. Ikusi ahal izateko ez da nahiko begiak edukitzea. Horretaz aparte, begiradaren norabideak zuzena izan behar du. Fedeak zuzentasuna ematen dio begiradari benetako errealitatea ikus dezan.

"Sinestu Jainkoaren hitza ulertu ahal izateko”. Lehenego fedea eta gero arrazoimena. Agustinen Kristau ikuspuntutik arrazoimenaren eskasiak eta gabeziak fedeak gainditzen ditu.

Nahiz eta fededunak ez izan, esan genezake fedeak edo sinesmenak aparteko garrantzia daukala gure eguneroko bizitzan . Askotan fedeak edo sinesmenak gure jokaerak bideratzen edo zuzentzen ditu. Sarritan sinesten dugunaren arabera jokatzen dugu . Giza izaera sineslea omen da. Zergatik?